Tolosaldea Garatzen logo
  • Esp
    • Hasiera
    • Nor gara?
      • Lehiberri zentroa
      • Kontratatzailearen profila
      • Plan estrategikoa
      • Gardentasun ataria
      • Deialdiak
    • Sailak
      • Enpresak garatzen
      • Enplegua garatzen
      • Ekintzailetza garatzen
      • Turismoa garatzen
      • Migrazioa eta Aniztasuna
      • Kontsumo bulegoa
      • Udalak garatzen
    • Aktualitatea
    • Agenda
    • Kontaktua
    • Esp

    Tolosaldean zikloturismoa sustatzeko ekimena.

    #Turismoa garatzen

    / Aktualitatea / Turismo / Tolosaldean zikloturismoa sustatzeko ekimena.

    • 2023an, zikloturismoko 2 froga izar pasako dira Tolosaldetik: Frantziako Tourra eta Euskal Herriko Itzulia.
    • Tolosaldean bizikletaz gozatzeko aukera ezberdinak bildu dira eta zikloturismoko 2 ibilbide prestatu dira: Tolosaldetik igaroko diren Tourreko etapa eta Itzuliarekin bat egiten duten proposamenak dira, urte osoan bisitariak erakartzeko helburuarekin.
    • Basquetourek Turismo sektorearentzat formakuntzak antolatu ditu sektore pribatuak zikloturismoaren segmentuari bere eskaintza egokitzeko pautak emateko helburuarekin. Tolosaldea Garatzeneko turismo sailetik eskualdeko ostatuak bertan parte-hartzera gonbidatu nahi ditugu. 

    Tolosan, 2023ko martxoaren 7a

    1. Frantziako Tourra

    2023an Frantziako Tourrak Euskadin izango du hasiera. Lehen hiru etapak Euskal Herrian zehar izango dira, eta txirrindulariek Tolosaldean zehar egingo dute bigarren etaparen zati bat. 

    Ziklismoaren jarraitzaileentzat aukera aparta izango da hau Tolosaldeaz gozatzeko.Etapa honetan Abaltzisketa, Amezketa, Ugarte, Alegia, Txarama, Ibarra, Tolosa, Irura, Alkiza eta Villabona zeharkatuko dira. Tolosaldeak landa inguru ederrak ditu eta kultura gastronomiko ezinhobearen jabe da. Tourraz eta eskualdeaz gozatzeko aukera ezinhobea dugu. Izan ere Tolosaldean txirrindularitzak garrantzia handia izan du eta pasio handiz bizitzen da. 

    1. Euskal Herriko Itzulia

    Itzuliaren hirugarren etapan ere, Tolosaldetik igaroko dira txirrindulariak, eta amaiera ere bertan izango du etapak, Villabonan zehazki (Hika txakolindegia). 

    Andazarrate igo eta gero Asteasu ondoren Villabonatik jarraituko du itzuliak Anoeta eta Tolosatik igaroz. Ondoren Altzoko igoera izango da eta Alegia, Amezketa eta Abaltzisketa zeharkatuko dira Orendainera igo baino lehen. Berriro Altzo igo eta gero Villabonaruntz abiatuko dira txirrindulariak, Tolosa eta Anoeta igaroz. Asteasu, Zizurkil eta Aduna eta gero, berriro Villabonara datoz bertan amaitzeko etapa. Azken kilometrro aldapatsua igo ondoren Hika Txakolindegian izango du amaiera hirugarren etapak.

    Tolosaldea Garatzeneko turismo sailaren proposamenak

    Euskadin bezalaxe, Tolosaldean ere txirrindularitzak jarraitzaile asko ditu eta pasioz bizitzen da. Bertakoek egin ohi dituzten ibilbideak eskaini nahi izan dizkiegu afizioa partekatzen duten bisitariei.

    Bi ibilbide prestatu ditugu, kilometro gehiago egin nahi dituenak, biak jarraian egin ditzake egun berean eta gutxiagorekin nahikoa duenak berriz, egun ezberdinetarako plana izan dezake.

    Lehen ibilbidea

    Lehenak herri hauek zeharkatuko ditu: Tolosa – Anoeta – Villabona – Aduna – Zizurkil – Alkiza – Anoeta – Tolosa.

    30,54 km-ko luzera eta 451 m-ko desnibel positiboa ditu. Ordu eta erdiko buelta da eta zailtasun ertaineko ibilbidea da.

    Ikusi ibilbidea

    Bigarren ibilbidea

    Bigarrena Tolosan hasten da eta Alegia, Orendain, Abaltzisketa,  Amezketa eta Altzotik igaro ondoren Tolosan amaitzen da berriro. 30,33 km-ko distantzia du eta 541m-ko desnibel positiboa du.Ordu eta laurdenaren azpitik egin daiteke eta zailtasun maila ertaina du.

    Ikusi ibilbidea

    4. Basquetourren formakuntzak

    Basquetourrek, Turismoaren Euskal Agentziak, hainbat tailer antolatu ditu martxoan, enpresei beren zerbitzuak zikloturismora bideratzen laguntzeko. Izan ere, sektore horrek hazkunde handia aurreikusten du datozen urteetan. 

    «Zikloturistak, denek nahi dituzte, baina gutxik dakite nola konbentzitu» izenburupean, egun erdiko tailer teoriko-praktiko honetan, enpresek bizikletan doazen pertsonen larruan jarri eta gai hauek landu ahal izango dituzte: zer behar duten, haien zerbitzuak nola egokitu, zikloturismoaren merkatua nola egituratzen den eta merkaturatzeko bide nagusiak zeintzuk diren.   

    • Nori daude zuzenduak tailerrak?

    Ostatu-zerbitzuetako enpresak eta turismo-zerbitzuetako enpresak (agentziak eta gida espezializatuak).

    • Non eta noiz izango dira tailerrak?
    • Martxoak 13 Bilbo: 9:30etatik 13:00etara.
      Lekua: Basquetour-Turismoaren euskal agentzia. Urkixo Zumarkalea 36, Bizkaia eraikina. Bilbo.
    • Martxoak 13 Gasteiz: 15:00etatik 18:30etara.
      Lekua: SEA Arabako Enpresak. Postas kalea, 32, 5. solairua. Juan José Azurmendi aretoa. Gasteiz.
    • Martxoak 14 Donostia: 9:30etatik 13:00etara.
      Lekua: Gipuzkoako Hotelen Elkartea. Mikeletegi Pasealekua, 52. Donostia.
    • Zeintzuk izango dira tailerraren edukiak? 

    1. eduki-multzoa: Moldaera

    • Zein dira zikloturistaren profilak? Modalitateak, denboraldiak, etab.
    • Zer behar dute eta nola egokitu naiteke? Zikloturistak nire ostatura erakartzeko oinarrizko eskakizun eta zerbitzuak.
    • Balio erantsizko zerbitzuak
    • Zikloturismo-zigiluak ezinbestekoak al dira?
    • Sinergiak eta helmuga eraikitzea.

    2. eduki-multzoa: Merkaturatzea

    • Zikloturismoaren merkatua zenbatekotan
    • Zuzeneko merkaturatzea
      • Web
      • Edukien marketina
      • CRM edo bezeroekiko harremanen kudeaketa
    • Zeharkako merkaturatzea
      • Tokiko operadoreak
      • Tour operadoreak
    • Preskriptoreak eta influencerak
    • Zikloturisten ekitaldiak
    Parte hartzeko eskaera
    #Turismoa garatzen
    LARRAITZEKO AUTOKARABANENTZAKO ZERBITZUGUNEAREN INAUGURAZIOA

    #Turismoa garatzen
    TRANTSIZIO DIGITALA

    #Turismoa garatzen
    TALENTUR

    • Enpresak garatzen
    • Enplegua garatzen
    • Ekintzailetza garatzen
    • Turismoa garatzen
    • Aniztasuna garatzen
    • Kontsumo bulegoa
    • Udalak garatzen
    • Gardentasun ataria
    • Lege oharra
    • Pribatutasun politika
    • Cookien politika

    Lehiberri Zentroa
    Apattaerreketa Industrigunea 1,
    20400 Tolosa
    Gipuzkoa
    943 654 501

    tolosaldea@tolosaldea.eus

    enpresak garatzen
    enplegua garatzen
    ekintzailetza garatzen
    turismoa garatzen
    migrazioa eta aniztasuna
    kontsumo bulegoa
    udalak garatzen
    Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean esperientziarik onena eman ahal izateko, bisitak errepikatzerakoan zure lehentasunak gogoratuz. "Onartu" klikatuz, cookie guztiak erabiltzea onartzen duzu.
    EzarpenakONARTU
    Manage consent

    Privacy Overview

    This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
    Necessary
    Always Enabled
    Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
    Non-necessary
    Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
    SAVE & ACCEPT