/ Aktualitatea / Turismo / Tolosaldeko 20 turismo enpresek Eusko Jaurlaritzaren aitortza jaso dute Gasteizen
Gaur, ekainak 28, 12:00etan, Gasteizko Europa Biltzar Jauregian, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak Euskadiko Kode etikora atxikitutako euskal erakundeak aintzat hartzeko ekitaldia ospatu da.
Euskadiko eragile turistiko guztiek beren egunerokoan erantzukizuna eta jasangarritasuna integratu ditzaten, funtsezko printzipio batzuk biltzen ditu Kode Etikoak. Turismoaren Mundu Erakundearen (TME) Munduko Kode Etikoan oinarrituta garatu da.
“621 enpresa daude atxikituta dagoeneko Euskadiko Turismoaren Kode Etikoari” >>
Gaur egun, Kode etikoan parte hartzen duten Tolosaldeko enpresak hauek dira:
ALOJAMENTUAK
• Bide bide hotela. Tolosa
• Iriarte Jauregia. Bidania-Goiatz
• Lete apartamentuak. Alkiza
• Saskarate nekazalturismoa. Asteasu
• Karmentxu pentsioa. Tolosa
• Lizolagoiena nekazalturismoa. Asteasu
• Korteta nekazalturismoa. Tolosa
JATETXE / SAGARDOTEGIAK
• Eguzkitza sagardotegia. Tolosa
• Hika by Roberto Ruiz. Amasa-Villabona
• Iturri ondo. Asteasu
• Ama. Tolosa
• Aburuza sagardotegia. Aduna
• Iriarte jatetxea. Berrobi
• Orexako ostatua
ZERBITZU / MUSEO / ERAKUNDE
• Txindokiko itzala. Abaltzisketa
• Fagus. Alkiza
• Rafa Gorrotxategi. Tolosa
• Topic museoa. Tolosa
• Urmara museoa. Alkiza
• Overtrails bidai agentzia. Tolosa
• Tolosaldeko turismo bulegoa. Tolosa
• Tolosaldea Garatzen. Tolosa
2023 honetan, beste 9 enpresa berrirekin landuko da programa, norbaitek interesik balu Tolosaldea Garatzeneko turismo sailarekin harremanetan jar dadila, 606 758 577 edo garmendia@tolosaldea.eus