Tolosaldea Garatzen logo
  • Esp
    • Hasiera
    • Nor gara?
      • Lehiberri zentroa
      • Kontratatzailearen profila
      • Plan estrategikoa
      • Gardentasun ataria
      • Deialdiak
    • Sailak
      • Enpresak garatzen
      • Enplegua garatzen
      • Ekintzailetza garatzen
      • Turismoa garatzen
      • Migrazioa eta Aniztasuna
      • Kontsumo bulegoa
      • Udalak garatzen
    • Aktualitatea
    • Agenda
    • Kontaktua
    • Esp

    Tolosaldeko gida berria

    #Turismoa garatzen

    / Aktualitatea / Turismo / Tolosaldeko gida berria

    Euskadiko bihotzaren benetakotasuna eta erakargarritasuna nabarmentzen dituen Tolosaldeko turismo gida berriaren aurkezpena.

    • Andu Martinez de Rituerto, Tolosaldea Garatzeneko lehendakariak Tolosaldeko gida berriaren diseinua gidatu duten baloreak azaldu ditu: errespetua, benekotasuna eta bikaintasuna.
    • Azahara Domínguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Diputatuari eskerrak eman zaizkio turismoaren garapenean eskualdeokin duen elkarlan lerroari esker egin izan baita aurkeztu berri duten Tolosaldeko turismo gida berria.
    • Alaitz Labaien, Tolosaldea Garatzeneko lehendakariordeak eta Iñigo García, Gipuzkoako Foru Aldundiko Zuzendariak ere Tolosaldeko Turismo bulegoan antolatu den prentsaurrekoan izan dira, turismo jasangarri baten garapenaren garrantzia azpimarratuz.

    Tolosaldea Garatzeneko turismo sailak Tolosaldea eskualdeko turismo eskaintza anitza laburbiltzen duen turismo eskuorri berria aurkeztu du. Andu Martinez de Rituerto Tolosaldea Garatzeneko lehendakariak berritasun garrantzitsuenak azpimarratu ditu eta Azahara Domínguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Foru Diputatuak Gipuzkoako eskualdeekin elkarlanaz ere hitzegin du. Aurkezpenean izan dira, Tolosaldea Garatzeneko lehendakariordea den Alaitz Labaien eta Iñigo Garcia Turismoko Foru zuzendaria ere egon dira.

    332 km²-ko azalera du Tolosaldeak, Gipuzkoako bihotzean kokatua, eta benetako lasaitasuna, natura, euskal kultura eta gastronomian murgiltzea bilatzen dutenentzako helmuga ezin hobea da. Folleto berri honek, formatu irisgarri eta erakargarria du, bisitariek beren bisita erraz antola dezaten eta eskualde honek eskaintzen dituen aukera guztiak aurkitu ditzaten.

    Gida 5 hizkuntzetan argitaratu da: euskaraz, gazteleraz, katalanez, ingelesez eta frantsesez.

    Bertan hainbat berritasun txertatu dira, hala nola, turismo jasangarri bati begira bisitariak gure ingurua zaintzeko turista etikoaren gomendio batzuk, Top 10 bat, 28 herrietara iristeko dauden garraiobideen gida, haurrekin bidaiatzen duten familientzako mapa eta euskarazko hiztegi labur bat ere bai (ez dakiena hizkuntzara gerturatu eta dakiena erabiltzera animatzeko).

    Eskuorriaren ezaugarri nagusiak:

    1. Mapak eta Planak: Eskualdea modu jasangarrian eta arduratsuan esploratzeko ibilbideak eta mapak dituzten atalak.
    2. Ezinbestekoak: Tolosaldeko zure bisitan galdu behar ez dituzun leku eta esperientzien gida.
    3. Gastronomia: Tolosaldea, zergatik den bere gastronomiagatik helmuga hain ospetsua deskubritu, Tolosako babarruna,  Idiazabal gazta edo Ibarrako piparrak bezalako bertako produktuak, ekoizle desberdina, jatetxe eta sagardotegien zerrenda barne.
    4. Natura eta aire libreko jarduerak: Ingurune natural paregabean mendizaletasuna, txirrindularitza eta beste hainbat jarduera burutzeko informazio praktikoa eta ibilbideen track-ak.
    5. Artea eta kultura: Tolosaldeko ondare kulturala esploratu, museoak, ekomuseoak eta eskualdeko xarmadun herri txikietara bisitak barne.
    6. Familian egiteko planak: Haurrekin bidaiatzen dutenentzat, mapa berezia eta egokitutako eskaintzaren laburpena.  
    7. Ekitaldien agenda: Urtean zehar ospatzen diren azokak, jaiak eta ekitaldien egutegia.
    8. Non jan eta lo Egin: Bertako gastronomia gozatzeko eta guztien gustu eta beharretarako ostatu aukera guztiei buruzko informazioa.

    Eskuorri honek informazioa ematea ez ezik, bisitariak bertako bizitzan murgiltzeko eta benetako esperientzia aberasgarriak izatera animatu nahi ditu. Turismo jasangarriaren aldeko apustuarekin, Tolosaldeko sustraiak, kultura ezagutzera eta bere komunitatearen parte izatera gonbidatzen ditu denak, ingurune natural eta kulturala errespetatuz eta zainduz.

    Eskuragarritasuna

    Tolosaldeko turismo eskuorri berria formatu digitalean eta fisikoan eskuragarri dago Tolosan kokatzen den Tolosaldeko turismo bulegoan eta webgune ofizialean lor daiteke: https://www.tolosaldea.eus/antolatu/mapak-eta-eskuorriak/

    #Turismoa garatzen
    LARRAITZEKO AUTOKARABANENTZAKO ZERBITZUGUNEAREN INAUGURAZIOA

    #Turismoa garatzen
    TRANTSIZIO DIGITALA

    #Turismoa garatzen
    TALENTUR

    • Enpresak garatzen
    • Enplegua garatzen
    • Ekintzailetza garatzen
    • Turismoa garatzen
    • Aniztasuna garatzen
    • Kontsumo bulegoa
    • Udalak garatzen
    • Gardentasun ataria
    • Lege oharra
    • Pribatutasun politika
    • Cookien politika

    Lehiberri Zentroa
    Apattaerreketa Industrigunea 1,
    20400 Tolosa
    Gipuzkoa
    943 654 501

    tolosaldea@tolosaldea.eus

    enpresak garatzen
    enplegua garatzen
    ekintzailetza garatzen
    turismoa garatzen
    migrazioa eta aniztasuna
    kontsumo bulegoa
    udalak garatzen
    Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean esperientziarik onena eman ahal izateko, bisitak errepikatzerakoan zure lehentasunak gogoratuz. "Onartu" klikatuz, cookie guztiak erabiltzea onartzen duzu.
    EzarpenakONARTU
    Manage consent

    Privacy Overview

    This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
    Necessary
    Always Enabled
    Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
    Non-necessary
    Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
    SAVE & ACCEPT