Tolosaldea Garatzen logo
  • Esp
    • Hasiera
    • Nor gara?
      • Lehiberri zentroa
      • Kontratatzailearen profila
      • Plan estrategikoa
      • Gardentasun ataria
      • Deialdiak
    • Sailak
      • Enpresak garatzen
      • Enplegua garatzen
      • Ekintzailetza garatzen
      • Turismoa garatzen
      • Migrazioa eta Aniztasuna
      • Kontsumo bulegoa
      • Udalak garatzen
    • Aktualitatea
    • Agenda
    • Kontaktua
    • Esp

    Tolosaldeko jatetxe eta gune gastronomikoetan bezeroaren esperientzia hobetzeko programa

    #Tolosa Gourmet #Turismoa garatzen

    / Aktualitatea / Turismo / Tolosaldeko jatetxe eta gune gastronomikoetan bezeroaren esperientzia hobetzeko programa

    Tolosaldeko turismo gastronomikoa sutatzeko sareak, Tolosa Gourmet-ek, honako hau du ikuspegi estrategiko gisa: “Tolosaldea Euskadin erreferentzia den turismo gastronomikoan kalitatezko helmuga espezializatu bihurtzea, neurri handi batean lurraldeko baliabide endogenoetan oinarritutako produktu eta zerbitzu gastronomikoen eskaintza anitza, zabala eta berezia sortuz eta sustatuz, eskariaren joera berriekin bat etorriz, eskualdeko garapen sozioekonomiko, kultural eta ingurumenekoan laguntzeko”.

    Turismo gastronomikoaren produktua dinamizatzeko planean ikuspegi estrategiko hori gauzatzeko, honako helburu estrategiko hauek zehaztu ziren:

    1-TOLOSALDEKO KULTURA GASTRONOMIKOAREN POTENTZIAL ENDOGENOARI LOTUTAKO PRODUKTU TURISTIKO GASTRONOMIKO BAT GARATZEA, HELMUGA BEREIZTEN DUEN ELEMENTU GISA BALIOKO DUENA.


    2- TURISMO GASTRONOMIKOKO JARDUERA ETA ESPERIENTZIEN GARAPENA SUSTATZEA, BERRITZAILEAK ETA BEREZIAK, ELIKADURA-KATEAREN ETAPA GUZTIAK BARNE HARTZEN DITUZTENAK ETA TOLOSALDEA HELMUGA GASTRONOMIKO GISA KOKATZEN LAGUNTZEN DUTENAK.


    3- GASTRONOMIA TURISMOKO PRODUKTU KLUB ADIERAZGARRI BAT SORTZEA, LANKIDETZA PUBLIKO-PRIBATUAN OINARRITUA, ESKUALDEAK TURISMO GASTRONOMIKOAREN HELMUGA GISA DUEN IRUDI BATERATU BAT ZABALTZEKO BALIOKO DUENA ETA TOLOSALDEAREN GARAPEN SOZIOEKONOMIKOAN LAGUNDUKO DUENA, TOKIKO EKONOMIA ETA LURRALDE-OREKA SUSTATUZ.


    4- TOLOSALDEAREN PRESENTZIA HELMUGA GASTRONOMIKO GISA, MERKATUETAN INDARTZEA, ETA GASTRONOMIA MOTIBAZIOTZAT DUTEN TURISTEN ETA TXANGOZALEEN KUOTA GERO ETA HANDIAGOAK ERAKARTZEA, ETA OSAGARRI GASTRONOMIKO BIKAINA ESKAINTZEA TOLOSALDEA BESTE MOTIBAZIO BATZUENGATIK AUKERATZEN DUTEN BISITARIEI.


    5- TOLOSALDEAN TURISMO GASTRONOMIKOAREN GARAPENEAN PARTE HARTZEN DUTEN ERAGILE PUBLIKO ETA PRIBATU GUZTIEN LEHIAKORTASUNA SUSTATZEA, KALITATEAN, PRESTAKUNTZAN ETA BERRIKUNTZAN OINARRITUTA.

    Nahi den eszenatokira iristeko, 5 ardatz estrategiko zehaztu ziren:

    1- Plana kudeatzea, antolatzea eta ezartzea.
    2- Tolosaldea turismo gastronomikorako helmuga gisa egokitzea eta hobetzea.
    3- Produktu eta esperientzia gastronomikoen garapena.
    4- Marketina: sustapena eta merkaturatzea.
    5- Lehiakortasuna hobetzea: kalitatea, prestakuntza eta berrikuntza.

    Ardatz bakoitzak helburu orokor bat eta hainbat jarduera ditu.

    1. ardatzean planteatzen da, besteak beste:
    • Tolosa Gourmet Klubeko kideentzako prestakuntza-plana.
      Horrela, lankidetza publiko-pribatuari esker, sektoreak bezeroaren esperientzia hobetzeko beharra adierazi digu (jatetxeetan bereziki jangelako zerbitzuan eta gastronomia guneetan bisita gidatuetan), eta bikaintasunerako prestakuntza- eta aholkularitza-programa hau definitu da:
    • Nori zuzenduta dago: Bezeroarekiko arreta hobetu nahi duten, Tolosaldeko sarearen parte diren Tolosaldeko jatetxeak eta gastronomia guneetan.
    • Noiz gauzatuko da: 2024ko irailetik-abendura.
    • Zertan datzan programa: Gastronomia-aholkulari espezializatu batek honako hauek egingo ditu parte hartzen duen establezimendu bakoitzerako:

    1- Establezimendu bakoitzeko jangelako zerbitzu eta esperientziaren aztertzea. Sare sozialak, web gunea, erreserben kudeaketa, errelatoa, espazioa bera, janzkera, hizkuntzak, protoko soziala eta zerbitzua bere orokortasunean oinarri hartuta.

    2-Bide-orria:

    • Jangelako zerbitzuari eta bezeroaren esperientziari orokorrean, balioa gehitzeko moduak, , bezeroaren aurreko zerbitzu motaren eta abarren bidez, jatetxe bakoitzaren eskaintza gastronomikora egokituta.
    • Platereren eta edarien zerbitzua.
    • Diseinua, dekorazioa eta girotzea. Barne-espazioa eta kanpokoa.

    Diagnostikoa egiteko, ibilbide-orria azaltzeko eta ezarpenaren hobekuntza- eta jarraipen-ekintzak lehenesteko, aurrez-aurreko bisita bat aurreikusten da establezimendu bakoitzera.

    Aholkularia: Luisa Lopez Telleria

    Finantzazioa: Eusko Jaurlaritzako Turismo eta ostalaritza zuzendaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo zuzendaritzari esker 100%eko finantzazioa duen programa.

    Izen-emateko modua eta epea: Abuztuak 22a baino lehen garmendia@tolosaldea.eus emailera mezua bidali behar dute enpresa interesatuek ondorengo informazioarekin:


    Jatetxearen izena:
    Jatetxea kokatuta dagoen herria:
    Harremanetarako pertsonaren izen-abizenak:
    Harremanetarako telefonoa:
    Plazak esleitzeko modua: Izen-emate ordenaren arabera esleituko dira programa honetan dauden plazak agortu arte.

    #Turismoa garatzen
    LARRAITZEKO AUTOKARABANENTZAKO ZERBITZUGUNEAREN INAUGURAZIOA

    #Turismoa garatzen
    TRANTSIZIO DIGITALA

    #Turismoa garatzen
    TALENTUR

    • Enpresak garatzen
    • Enplegua garatzen
    • Ekintzailetza garatzen
    • Turismoa garatzen
    • Aniztasuna garatzen
    • Kontsumo bulegoa
    • Udalak garatzen
    • Gardentasun ataria
    • Lege oharra
    • Pribatutasun politika
    • Cookien politika

    Lehiberri Zentroa
    Apattaerreketa Industrigunea 1,
    20400 Tolosa
    Gipuzkoa
    943 654 501

    tolosaldea@tolosaldea.eus

    enpresak garatzen
    enplegua garatzen
    ekintzailetza garatzen
    turismoa garatzen
    migrazioa eta aniztasuna
    kontsumo bulegoa
    udalak garatzen
    Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean esperientziarik onena eman ahal izateko, bisitak errepikatzerakoan zure lehentasunak gogoratuz. "Onartu" klikatuz, cookie guztiak erabiltzea onartzen duzu.
    EzarpenakONARTU
    Manage consent

    Privacy Overview

    This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
    Necessary
    Always Enabled
    Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
    Non-necessary
    Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
    SAVE & ACCEPT