/ Aktualitatea / Enplegua garatzen / Turislan
Zure enpresak profil berriak kontratatu behar ditu edo turismo sektoreko talentuarekin harremanetan jarri nahi du?
Datorren azaroaren 19an, TURISLAN 2026 (Gipuzkoa edizioa), turismo sektoreko enplegu azoka ospatuko da Ficoban, turismo sektoreko enpresen eta lan-aukera berriak bilatzen dituzten profesionalen arteko topagune izateko.
Azoka honetan, Garapen-en stand-ean egongo da Tolosaldea Garatzeneko enplegu saila, Tolosaldeko lan eskaintzak kudeatzen. Tolosaldean enpresa bat baduzu eta langile bila bazabiltza, bertatik kudeatzeko aukera izango litzake.
Zure lan eskaintza argitaratzeko interesik baduzu jarri Tolosaldea Garatzeneko enprelu sailarekin harremanetan: otaegi@tolosaldea.eus
Turislan Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak bultzatu eta sustatzen du, eta Ficobak antolatzen du.
Informazio gehiago web gunean: www.turislan.eus
