/ Aktualitatea / Oficina de consumo / Zoru-klausulak
Galderak eta erantzunak
Berrikus dezagun historia pixka batean.
Euribor-ak gora eta gora egiten zuen bitartean (eta, harekin batera, hipoteken interes aldakorrek ere), finantza-erakundeak egoera bikainean zeuden. Baina une jakin batean, Euribor-a bere mugara iritsi zen (% 5,67), eta jaisten hasi zenean, hipoteka-maileguen interes aldakorrak ez ziren horren erakargarriak. Horregatik, finantza-erakundeek haien interesak sustatzeko baliabide bat sortu behar izan zuten: ZORU KLAUSULAK.
Hala, Euribor-a edo erakundearekin hitzartutako erreferentziazko indizea zoru-klausulak ezarritakoaren azpitik jaisten bazen, jaitsiera horrek ez zuen eraginik izango erabiltzaileek ordaindutako hipoteka-kuotetan. Orduan, zer gertatzen zen? Nolabait esatearren, hasieran kontratatutako “interes aldakorreko mailegu” horiek “interes finkoko mailegu” bihurtzen ziren. Hala, bankuak eragiketen komisioak nabarmen eta orokorrean igotzen zituen, eta zoru-klausuletan ezarritako ehunekoen bidez, berehalakoan gainditzen zuen Euribor-aren jaitsiera.
Amarru hura mozorrotzeko, finantza-erakundeek beste gauza bat asmatu zuten, hipoteka ordaintzen zutenei ustezko konpentsazio teoriko bat emateko: SABAI KLAUSULAK. Hau da, Euribor-ak sabai-klausularen ehunekoa gainditzen bazuen, igoera horrek ez zien ordaindutako hipoteka-kuotei eragingo. Hori bai, Euribor-a ez zen inoiz erakundeek sabai-klausuletan jartzen zituzten ehunekoetara iritsiko, hau da, % 10 eta % 18 bitartean.
Hipoteka-mailegu baten erabiltzaile titularrak zoru-klausularik duen jakiteko, lehenik interes-tasei buruzko atala aztertu behar dugu, hipoteka-maileguaren eskrituretan edo hipotekadun salmenta-kontratuan. Honelako adierazpenak aurkitzen baditugu, dagokion zatia arretaz irakurriko dugu: “límite de variabilidad de intereses”, “límites a la variabilidad del tipo de interés”, “interés mínimo” edota “límites a la aplicación del interés variable”.
Bigarrenik, hipoteka-maileguaren hileko kuoten ordainagiriak berrikustea ere lagungarria izan daiteke. Erabiltzaileak ez badu hileko kuotetan jaitsiera nabarmenik izan, susmoa har dezakegu eta hartu behar dugu.
Hipoteka-maileguaren bermea higiezin bat izan behar da, hala nola hiriko finkak (etxeak, pisuak, apartamentuak…), landako finkak, etab., eta zoru-klausula bat izan behar dute, hau da, kontratuaren interes-tasaren aldakortasuna mugatzen duen klausula bat.
Horrez gain, ezinbesteko baldintza da maileguaren titularra kontsumitzaile bat izatea (1/2007 Errege Dekretuaren 3. artikuluko baldintzak bete behar ditu, alegia).
Hitz gutxitan, adierazitako 3 baldintza hauek betetzen dituzten kontratuei eragiten die:
Ez, horrek esan nahi du 1/2017 Errege Lege Dekretu berriak ez dituela horrelakoak barne hartzen. Hala ere, beste irizpide batzuen arabera erreklama daitezke; esaterako, fede ona eta alderdien arteko oreka, zuzenbidearen oinarrizko printzipioak biak, hain zuzen. Kasu horietan, oso litekeena da kaltetutako titularrek laguntza judiziala eskatu behar izatea, erakundeak ez badio erreklamazioari erantzuten.
Europako Batasuneko Auzitegi Goreneko Ebazpenak dionaren arabera, mailegu hipotekarioaren kontratua sinatu zen une beretik erreklamatu daiteke. Dena dela, horrek ez du esan nahi itzulketak sinaduraren unetik emango direnik, kasu zehatz bakoitzean zoru-klausula indarrean sartu zen unetik aurrerakoak baizik, eta beti ere klausula aplikatu den denbora tarteari dagokion kopuruan.
Ez, ez da beharrezkoa. Arauak aurretiazko erreklamazioak aurreikusten ditu, baina kontsumitzaileen kasuan aukerakoak dira. Kreditu-erakundeek, ordea, araua indarrean sartu eta hilabetera sistema hori ezarri behar dute (epea 2017ko otsailaren 21ean amaitzen da), eta, horretarako, aurretiazko erreklamazioak artatzeko sail edo zerbitzu espezializatua sortu behar dute. Sail edo zerbitzu horrek 3 hilabeteko epean ebatzi behar ditu erreklamazioak, aurkezten direnetik.
Are gehiago, erakundeek bermatu behar dute zoru-klausulek eragindako bezero guztiek sistema hori ezagutzen dutela. Hartara, aurreikusten da egindako erreklamazioen jarraipena, kontrola eta ebaluazioa egiteko organo bat sortuko dela. Organo horrek kreditu-erakundeei beharrezko informazioa eskatuko die, sistemaren berri eman dutela egiaztatzeko.
Kontsumitzaileak adierazten badu ez duela horren berririk jaso, erakundeak bere gain hartzen du frogatzearen ardura. Hau da, erakundeak moduren batean frogatu behar du haren bezeroak (kontsumitzaileak) bazekiela erakundeak salaketa judiziala abiarazi aurreko erreklamazioa jartzeko sistema ezarri duela. Hala ere, azpimarratzen dugu aukerakoa dela eta kontsumitzaileen kasuan baino ez duela balio.
Kontsumitzaileek une honetan bertan aurkez ditzakete erreklamazioak, baina 3 hilabeteko epea ez da zenbatzen hasiko erakundeak sistema betetzeko neurriak hartzen dituen arte (sail edo zerbitzu espezializatua sortzea, prozedura eta horri heltzeko aukera martxan daudela publikoari irekitako bulego guztietan eta webguneetan argitaratzea…) edo erreklamazioa egin eta hilabete bat igaro arte, erakundeak dagokion saila martxan jarri ez badu.
Kasu horretan, kontsumitzailea haren erakundera bertaratu behar da. Bi gauza gerta litezke.
Kontsumitzaileak erreklamazioa aurkezten duenetik, 3 hilabete daude gehienez ere, erakundeak eta bezeroak itzuli beharrekoa adosteko eta adostutako zenbatekoak itzultzeko (baliteke zenbateko hori bidegabe kobratu denarekin bat ez etortzea).
Bai, alderdi biak ados badaude, betiere.
Horretarako, kontsumitzaileak erakundeak itzuli beharreko zenbatekoari, horren ordez eskaintzen dion konpentsazioari eta konpentsazio horren balio ekonomikoari buruzko informazio guztia jaso behar du aurrena.
4 kasu hauetan, iritzi ahal zaio prozedura estrajudiziala bukatuta dagoela:
Ez, erakundean aurretiazko erreklamazioa egiteko epea amaitu denean, jada erreklamatutakoa eskatzeko asmoz beste neurri judizial edo estrajudizial bat abiarazi aurretik, kontsumitzaileak ebazpena eman arte edo legeak ebazpenerako ezartzen dituen 3 hilabeteak igaro arte itxaron behar du.
Zenbait kasutan, bai.
Kontsumitzaileak aurreko PFEZ ekitaldietan akordio, arbitraje edo bide judizial bitartez itzuli zaizkion zenbatekoak edo horien zati bat ohiko etxebizitzaren inbertsio gisa deduzitzeko oinarrian sartu baditu, kasu horretan soilik, aurreko 4 ekitaldietan bidegabe deduzitu dituen zenbatekoak 2017ko ekitaldian sortutako kuota likidoari gehitu beharko dizkio.
Hau da, kasu horietan, kontsumitzaileak kontuan hartu behar du bere garaian zenbateko batzuk deduzitu zituela eta orain zenbateko horiek itzuliko zaizkiola; hortaz, bere garaian deduzitu zuen hori ez dator bat gaur egungo egoera errealarekin. Ondorioz, egoera hori erregularizatu behar du.
Hala ere, Errege Dekretuak salbuespen bat ezartzen du erakundeak, bezeroarekin hala adostuta, maileguaren printzipala amortizatzeko erabiltzen dituen zenbatekoekin. Azken kasu horretan, zenbatekoak salbuetsita daude.
Bestalde, kontsumitzaileak itzulitako zenbatekoak edo horien zati bat gastu kengarritzat hartu baditu aurreko 4 ekitaldietako guztietan edo batean, gastu kengarri izateari utziko diote eta kontsumitzaileak ekitaldi horien gaineko aitorpen osagarria egin beharko du.
Azkenik, kontsumitzaileak zergaren (PFEZ) autolikidazioa aurkezteko epea amaitu gabe duen ekitaldi batean (2016 eta 2017) ordaindu badizkio erakundeari orain (2017) itzuli zaizkion zenbatekoak, ez dira zergen aldetik kontuan hartuko (hau da, ez dira ohiko etxebizitzaren inbertsio gisa deduzituko, ez dira gastu kengarritzat hartuko…), erakundeak, bezeroarekin hala adostuta, maileguaren printzipala amortizatzeko erabiltzen baditu ere.
Erreklamazio estrajudizialaren prozedura doakoa izango da.
Erakundearen eta bezeroaren arteko akordioaren eskritura publikoak notario aurrean formalizatzeari eta Jabetza Erregistroan jasotzeari dagokienez, kontsumitzaileak erregistroan jaso nahi badu (aintzat izan behar dugu klausula nulua dela eta irizten zaiola ez dela existitzen, baina hura hartzen zuen kontratua existitzen dela eta gainerako xedapenak erabat baliozkoak direla), izapide horiek zenbatekorik gabeko kontratuei dagozkion notariotzako muga-zergen eta erregistro-zuzenbidearen eskubideak sortuko dituzte soilik eta inskripzioa gutxieneko kuota izango da
Kasu horretan, alderdi biek prozesua etetea ados dezakete, eta aurretiazko erreklamazioaren prozedura estrajudiziala abiarazi.
Gure ustez, erakundeek prozesua eten dadila eskatuko dute eta horretan saiatuko dira, kostuak ordaintzera kondena ditzatela ekiditeko.
Kasu horretan, kontsumitzaileak prozesu horrek izan ditzakeen kostuen berri izan behar du. Izan ere, erakundea kostuak ordaintzera kondena dezaten, epaiaren emaitza erakundeak egindako eskaintza baino hobea izan behar da.
Kasu horretan, bi gauza gerta litezke.
Helburua da, gutxieneko esku-hartze eta arauketa baten bidez, Epaitegi Zibilen kolapsoa ekiditea, hau da, auzi gehiago egon daitezela saihestea; izan ere, auzi bakoitzak kostu handiak eragingo lizkioke Justizia Administrazioari eta haren funtzionamenduari kalte egingo lioke, prozesuen iraupena luzatuko litzatekeelako (horrela laburtzen du Errege Lege Dekretuak berak). Gainera, kontsumitzaileek Auzitegien aurrean dituzten eskubideek babes judizial eraginkorra dutela bermatzen da (kontuan hartzen ez badugu prozesu-kostuei buruzko xedapenak auzia abiarazteko asmoa kentzeko dagoela). Azkenik, legeari esker, prozesua aukerako eta doako bihurtzen da kontsumitzaileentzat, eta, nahitaezko, berriz, kreditu-erakundeentzat (nahiz eta ez den zigor-erregimenik aurreikusten araua hausten duten kreditu-erakundeen kasuan).