Tolosaldea Garatzen logo
  • Esp
    • Hasiera
    • Nor gara?
      • Lehiberri zentroa
      • Kontratatzailearen profila
      • Plan estrategikoa
      • Gardentasun ataria
      • Deialdiak
    • Sailak
      • Enpresak garatzen
      • Enplegua garatzen
      • Ekintzailetza garatzen
      • Turismoa garatzen
      • Migrazioa eta Aniztasuna
      • Kontsumo bulegoa
      • Udalak garatzen
    • Aktualitatea
    • Agenda
    • Kontaktua
    • Esp

    Ia 4000 bisitari erregistratu ditu 2023ko udan Tolosako Turismo Bulegoak

    #Turismoa garatzen

    / Aktualitatea / Turismo / Ia 4000 bisitari erregistratu ditu 2023ko udan Tolosako Turismo Bulegoak

    • Tolosaldeko nekazalturismo eta landetxeek azken hamarkadako okupazio daturik onenak izan zituzten iaz, eta aurtengoak are hobeak izan dira.
    • Turismoa urte osora hedatzeko helburura gerturatzen ari da eskualdea, nahiz eta uztailean eta abuztuan eskuratu diren zifra altuenak.

    Azken urteotako joera jarraituz, ekainetik abuztura bitartean Tolosan izandako bisitarien zifrak gora egin du. 3897 bisitari izan dira, denera, uda honetan gure eskualdeko altxorrak ezagutzera bertaratu diren bisitariak. Turismo sektorearentzat  uda baikorra izan da datuen arabera, lotoki eta jatetxeentzat batez ere.

    Tolosaldeko nekazalturismo eta landetxeek azken hamarkadako okupazio daturik hoberenak izan zituzten iaz, eta aurtengoak are hobeak izan dira;  uztailean, batez besteko %62ko okupazioa izan da, eta %80koa abuztuan. Hotel eta pentsioek aurreko urteko okupazio tasa bera izan dute uztailean: %74koa, baina lehen seihilekoan, hilabetero hobetu dituzte okupazio tasak.

    Okupazio tasak desestazionalizaziorako joera agertu du 2023an, ia hilabetero bisitarien hazkundea erregistratuz iazko datuekin alderatuta. Turismoa urte osora hedatzeko helburura gerturatzen ari da eskualdea, nahiz eta uztailean eta abuztuan eskuratu diren zifrarik altuenak.

    Gehienak, ohikoenak

    Tolosaldeko turismo bulegoan naiz Txindokiko Itzaleko informazio puntuan jasotako informazioaren arabera, uztailean gora egin dute, aurreko urtearekin alderatuta, bai bertako eta baita Espainiar Estatuko nahiz atzerriko bisitariek ere.

    Uztailean, 1116 bisitari izan dira guztira gurean, gehienak Estatukoak. Bestalde, abuztuan, 1987 izan dira, hauek ere gehienbat Estatukoak, atzerritar eta gipuzkoarrak gutxiago izan direlarik.

    Jatorriari dagokionez, bisitari gehienak Kataluina eta Madrildik etorri badira ere, abuztuan, igoera nabarmena izan da Valentziatik etorri diren turisten kopuruan. Eskualdea bisitatzeko aukeraren inguruan galdetuta, aitortzen dute helmuga hautatu dutela klimatologiak erakarrita.

    Turista atzerritarren kasuan, Frantziatik etorri dira gehienak aurtengoan ere, eta aurreko urtearekin alderatuta, gora egin dute udako bi hilabeteetan.

    3 bisita gidatu eta 18 audiogida

    Turista-fluxu horren isla zuzena izan da turismo bulegoak eskaintzen dituen bisita gidatuen harrera: uztailaren erdialdetik hasi eta abuztu bukaera bitartean, 238 parte hartzaile izan dira Tolosako Azoka, Alde Zaharra eta Andre Maria eliza ezagutzeko eskaini diren bisita gidatuetan. Bereziki uztailean nabaritu da parte-hartzaileen igoera. Burututako inkesten arabera, gainera, 5etik, 4,87koa izan da bisita gidatuen asebetetze maila.

    Bertatik bertara egiten diren bisita horiez gain, ordea, beste hainbat lagunek (250) egin dituzte bisita gidatuak audiogidak erabiliz. Guztira, 1713 erreprodukzio izan dituzte.

    Tolosako eta inguruko tokiez gain, bertako historia eta kultura ezagutarazteko 18 proposamen jasotzen dituzte, eta baita burutzeko jarduera posibleak ere.

    #Turismoa garatzen
    LARRAITZEKO AUTOKARABANENTZAKO ZERBITZUGUNEAREN INAUGURAZIOA

    #Turismoa garatzen
    TRANTSIZIO DIGITALA

    #Turismoa garatzen
    TALENTUR

    • Enpresak garatzen
    • Enplegua garatzen
    • Ekintzailetza garatzen
    • Turismoa garatzen
    • Aniztasuna garatzen
    • Kontsumo bulegoa
    • Udalak garatzen
    • Gardentasun ataria
    • Lege oharra
    • Pribatutasun politika
    • Cookien politika

    Lehiberri Zentroa
    Apattaerreketa Industrigunea 1,
    20400 Tolosa
    Gipuzkoa
    943 654 501

    tolosaldea@tolosaldea.eus

    enpresak garatzen
    enplegua garatzen
    ekintzailetza garatzen
    turismoa garatzen
    migrazioa eta aniztasuna
    kontsumo bulegoa
    udalak garatzen
    Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean esperientziarik onena eman ahal izateko, bisitak errepikatzerakoan zure lehentasunak gogoratuz. "Onartu" klikatuz, cookie guztiak erabiltzea onartzen duzu.
    EzarpenakONARTU
    Manage consent

    Privacy Overview

    This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
    Necessary
    Always Enabled
    Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
    Non-necessary
    Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
    SAVE & ACCEPT