Tolosaldea Garatzen logo
  • Esp
    • Hasiera
    • Nor gara?
      • Lehiberri zentroa
      • Kontratatzailearen profila
      • Plan estrategikoa
      • Gardentasun ataria
      • Deialdiak
    • Sailak
      • Enpresak garatzen
      • Enplegua garatzen
      • Ekintzailetza garatzen
      • Turismoa garatzen
      • Migrazioa eta Aniztasuna
      • Kontsumo bulegoa
      • Udalak garatzen
    • Aktualitatea
    • Agenda
    • Kontaktua
    • Esp

    TOLOSALDEKO 47 ESTABLEZIMENDUK EUSKO JAURLARITZAREN AITORTZA JASO DUTE

    #Tolosa Gourmet #Turismoa garatzen

    / Aktualitatea / Turismo / TOLOSALDEKO 47 ESTABLEZIMENDUK EUSKO JAURLARITZAREN AITORTZA JASO DUTE

    Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailak antolatutako Euskadi Gastronomika Sarea osatzen duten enpresen aitorpen-ekitaldira gonbidatuak izan dira Tolosaldeko gastronomia klubeko parte diren eragile ezberdinak. Ekitaldia atzo ospatu zen Ficoban.

    Enpresa hauek Euskadi Gastronomikaren balioen gutunarekin bat egin dute eta hauek beraien lan hildoetan txertatu dituzte, 8 baliok osatzen duten gutuna:

    1.- Kultura gastronomikoa ulertzeko modu propioa izatea. Hurbileko produktuak eta tradizio gastronomikoa aurkeztea Euskal Herriaren nortasun kulturala zainduz.

    2.- Sarean lan egitea. Euskadi helmuga gastronomiko gisa garatzeko konpromisoa hartuz, beste enpresa batzuekin eta lurraldeko beste eragile batzuekin elkarlanean arituz.

    3.- Bisitariak etxeko sentiaraztea. Arreta profesional eta pertsonalizatua, giro erakargarri eta abegikor bat sortuz turista bertako gastronomian murgiltzeko.

    4.- Egiten duguna mundo zabalera komunikatu. Informazioa digitalizatu, eguneratua mantendu eta bezeroen iritziak entzunez online ospea modu aktiboan kudeatu.

    5.- Kalitea eta berritasuna bermatu. Etengabeko formakuntza erraztu eta sustatu, kalitate turistikoarekin konpromezua hartu eta esperientzia gastronomiko bereizgarri bat landu.

    6.- Gure lurra, itsasoa eta animaliak zaindu. Ingurune naturala babestu eta mantenduz, sasoiko produktuen aldeko apustua eginez, lurraldearen tokiko garapenaren aldeko apustu irmoa eginez.

    7.- Eskaintza inklusibo eta eskuragarria izan.

    8.- Euskadiko turismoaren kode etikoaren helburuekin bat egin.

    Horrela, Tolosaldean 2012.urtean martxan jarri zen gastronomia turismoa garatzeko planak beste pauso bat ematen du. Hasieratik gastronomia turismoak Tolosaldearen turismo garapen jasangarrian zuen garrantzia ikusirik sarea zabaltzen joan da eta gaur 47 establezimenduk parte hartzen dute eskualdeko turismo gastronomikoa sustatzeko klubean, hauek dira Euskadi Gastronomikaren balioen gutunera atxikitzen direnak.

    Tolosaldeko taldean hainbat ekoizle dira beraien ekoizpen proiektuetara bisitak egiten dituztenak, ekoizle gisa beste aktibitate ekonomiko gehigarri bat sortu eta bide batez, bisitak beraien produktua eta egiteko modua balorean jartzeko aukera ezin hobea direla jakitun. Hala nola, Urdapilleta Euskal txerrien eratorrien ekoizlea, Hika eta Inazio Urruzola txakolin upategiak, Balerdipeko erleak ezti eta erlauntzatik eratorritako produktu ekoizleak, Goine, Mahala eta Larreta esneki ekoizleak eta nola ez, Tolosako babarruna elkartea dira partaide.

    Horrez gain, sagardo ekoizle diren eskualdeko sagardotegi guztiek parte hartzen dute, Tolosako Isastegi eta Eguzkitza, Adunako Zabala eta Aburuza, Asteasuko Sarasola eta Lizartzako Goikoetxea. Sagardoaren lurraldea ere bai baikara eta sagastien paisaia balorean jartzeko hainbat ekimen ere jarri dira martxan azken urteetan.

    Aldi berean, Tolosako azokak ere protagonismo berezia hartzen du proiektuan, izan ere larunbatetako plan gastronomiko erakargarriena izan ohi da azokara bisita. Gida batekin azoka bisitatzeko aukera ematen da ekoizle ezberdinekin hitzegiteko aukera eskainiz eta norberak bere erara bisitatzera ere gonbidatzen dira bisitariak, erosketa zorroa bertako produktuz bete dezaten.

    Bisitariari begira, kutixiak erosteko edo eskuratzeko beste gune ezberdin batzuk ere barnebiltzen ditu taldeak, nola ez Eceiza gozotegia, bere Tolosako teila eta zigarrotxo ezagunekin eta Rafa Gorrotxategi, bere txokolate eta euskal herria eta Txokolatearen historia kontatzen duen museoarekin. Baina proiektuaren parte dira baita ere, Barriola harategia, txistorra berezi eta eskaintzen dituen hainbat produktu berezirekin eta Garia okindegia, kalitatezko ama orez egindako ogi eta opilekin.

    Gure kultura gastronomikoa, eltze eta parriletan goxatua, mahaian eta barran zerbitzatzen duten enpresen artean, asko dira turismo gastronomikoa sustatzeko lanean ari direnak Tolosaldean: Alkiza, Altzo, Hernialde, Orexa eta Larraulgo (Zirta) ostatuak; Alondegia, Ama, Bailara, Bertakoteka, Bide bide, BistrĂ³ IHJ, Botarri, Hika by Roberto Ruiz, IU, Iriarte, Iturri ondo, Larraitz gain, Fronton, Ikatza, Karela, Orbela, Txumitxa eta Xare jatetxe eta tabernak; Burruntzi, Casa Julian eta Nicolas erretegiak.

    Eskualdetik talde eder bat joan zen ekitaldira, pozgarria baita urte luzez egindako lanaren aitortza jaso eta sarea ehuntzen jarraitzeko espazioak sortzea. Bide batez Tolosaldeko kultura gastronomikoa zaindu, ikertu eta kontatzeko aitzakia ematen digun lan ildo honek bide luzea izan dezan indarrak hartzeko ere balio izan zuen.

    #Turismoa garatzen
    LARRAITZEKO AUTOKARABANENTZAKO ZERBITZUGUNEAREN INAUGURAZIOA

    #Turismoa garatzen
    TRANTSIZIO DIGITALA

    #Turismoa garatzen
    TALENTUR

    • Enpresak garatzen
    • Enplegua garatzen
    • Ekintzailetza garatzen
    • Turismoa garatzen
    • Aniztasuna garatzen
    • Kontsumo bulegoa
    • Udalak garatzen
    • Gardentasun ataria
    • Lege oharra
    • Pribatutasun politika
    • Cookien politika

    Lehiberri Zentroa
    Apattaerreketa Industrigunea 1,
    20400 Tolosa
    Gipuzkoa
    943 654 501

    tolosaldea@tolosaldea.eus

    enpresak garatzen
    enplegua garatzen
    ekintzailetza garatzen
    turismoa garatzen
    migrazioa eta aniztasuna
    kontsumo bulegoa
    udalak garatzen
    Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean esperientziarik onena eman ahal izateko, bisitak errepikatzerakoan zure lehentasunak gogoratuz. "Onartu" klikatuz, cookie guztiak erabiltzea onartzen duzu.
    EzarpenakONARTU
    Manage consent

    Privacy Overview

    This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
    Necessary
    Always Enabled
    Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
    Non-necessary
    Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
    SAVE & ACCEPT