/ Aktualitatea / Turismo / Dutxa zerbitzu eta oinetakoen garbileku berriak Larraitzen
● Turismo aktiboaren eskaintza hobetzeko jarduera garatu da Abaltzisketan, Tolosaldeko Turismo Jasangarriko planaren baitan.
● Mendiko oinetakoak garbitzeko iturria, ur hotzeko kanpoko dutxa bat eta ur beroko lau dutxa egokitu dira.
Tolosaldeko Turismo Marketin Planean zehaztutako erakargarri turistiko nabarmenen artean dago natura eta turismo aktiboaren segmentuan sakontzeko aukera genuela. Naturan kirola egitea gustuko duten bisitariak erakarri nahi dira.
Plan honetan oinarritu zen hain zuzen, Tolosaldeko Turismo Jasangarriaren Plana. Ekintza hau, plan honen 4. Ardatza, Lehiakortasuna, eta hirugarren jardueraren baitan kokatzen da: Turismo aktiboaren eskaintza hobetzea. Euskadiko Helmugako turismo-jasangarritasuneko lurralde-planarekin lerrokatuta, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan, Europar Batasuneko Next Generation-EU funtsek finantzatuta.
Dutxa eta botak garbitzeko iturri hauek mendian korrika egin edo Aralarko Parke Naturalean oinez ibiltzera datozen bisitariei bai txangozale nahiz turistei, zerbitzu egokiago bat eskaintzeko asmoz egin dira.
Dutxak, iturria eta bota garbilekua
Larraitzeko komunen ondoan, bi dutxa eta iturri bat prestatu dira. Zamaoko komunen eraikinaren barrualdean, beste bi dutxa, iturria eta 2 hirugarren dutxa hotz bat kanpoaldean. Botak garbitzeko iturria ere Zamaoko langa ondoan jarri zen eta martxan jarri ahala, erabilera handia izan duen zerbitzua izan da. Dutxa bakoitzak kanpoaldean fitxak sartzeko makina bat du eta 2€-ko prezioan erosi daiteke 5 minutuko dutxa epela hartzeko aukera emango duen fitxa, Larraitzeko 2 taberna-jatetxetan:
Dagoeneko hasi dira mendizaleak zerbitzua erabiltzen eta honek, mendizaleak dutxatu ostean bertan geratzea erraztuko duela aurreikusten da, Abaltzisketan bertan nahiz inguruko herrietako taberna eta ostatuetan kontsumitzea sustatuz.


Txindokiko Mariren koba eta behi gorria
“Ama architectural office”-en proiektua eta zuzendaritzapean egindako lanak izan dira. Dutxetako hormetan, Abaltzisketako “Jose Francisco de Ipintzak” 1923an kontatutako Txindokiko Mariren kondairan oinarrituta eta hari erreferentzia egin nahirik, Mariren Txindokiko Koba eta Behi Gorriaren irudiak tartekatu dituzte. Benta Berri eraikuntzak egindako lan hauetaz gain, Abaltzisketako udalak, lehendik zeuden komunetara argindarra eraman du eta zerbitzu hauen erabilera ordutegia zabalduz.
