/ Aktualitatea / Noticias / Tolosaldeko KIUB Euskadi 2025 Kontsumo Sarietako I Kategorian saritua
Tolosaldeko KIUB-ak 2025eko Kontsumoko Euskadi Sarietako I. Kategoria irabazi du, kontsumitzaileen eskubideak babesteko erakutsitako gertutasun eta eraginkortasunagatik.
Epaimahaiak (Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko Sailburua, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko Zuzendaria, Eudeleko ordezkaria, Euskadiko kontsumitzaileen elkarteetako ordezkaria, Plangintza eta Azterlan, Informazio eta Prestakuntza Unitateko Burua) Tolosaldeko KIUB aukeratu zuen saria I. Kategorian, “Kontsumitzaileak hobeto babesteko eta kontsumitzaile arduratsu gisa prestatzeko jarduerak”, jasotzeko. Sari hau aintzatespen publikoa da.
Saria Gasteizeko Europa Jauregian jaso zuten, azaroaren 20an, Andu Martínez de Rituerto, Tolosako Alkateak, eta Ainhoa Orrantia, Tolosaldeko KIUB-aren arduradunak, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailburuaren eta Kontsumobideko Zuzendariaren eskutik.
https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106251
