/ Aktualitatea / Turismo / Tolosaldea, lehen aldiz, Bartzelonako B-Travel azokan presente, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik
Tolosaldeak lehen aldiz hartu du parte B‑Travel 2026 azokan, Estatuko turismo‑azoka garrantzitsuenetako batean. Aurtengo edizioa martxoaren 20tik 22ra egin da Bartzelonako Montjuïc erakustazokan, eta turismoa maite duten bisitariei zuzendutako topaketa da. Tolosaldearen presentzia Gipuzkoako Foru Aldundiko “Muy Gipuzkoa” markaren babespean gauzatu da, aurten, Foru Aldundiak gertuko turista kalitatezkoa erakartzeko apustua sendotzeko stand propioa aurkeztu baitu.
Asteburuan, azokak 25.000 bisitari baino gehiago hartu zituen, eta aukera bikaina izan da Gipuzkoaren natura, paisaia eta kultura zabaltzeko. Turismo diputatuak nabarmendu duenez, B‑Travel hazkunde‑une batean dago, eskaintza askotarikoa eta joera berriekin bat datorren ikuspegiarekin: iraunkortasuna, berrikuntza eta lurraldearekiko lotura dira ardatz nagusiak.
Tolosaldeatik balorazio oso positiboa egiten dugu gure lehen parte‑hartzeari dagokionez. Bisitarien harrera beroa, standean jasotako galdera ugariak eta gure informazio-materialek izan duten interesa kontuan hartuta, argi geratu da Kataluniako publikoak Gipuzkoarekiko jakin-min handia duela.
Interes handiena paisaiari, kultura eskaintzari, gastronomiari eta turismo aktiboari lotutako proposamenek jaso dute. Horrek berresten du kataluniar merkatua funtsezko jatorri‑merkatua dela guretzat.
Gipuzkoaren standa, lurraldearen aberastasuna modu erakargarrian aurkezteko diseinatuta zegoen. Basoa zen erdiguneko protagonista, mendietako aterpeetan inspiratutako txabola bat, Gipuzkoako mapan bisitatutako lekuak eta bisitatu nahi dituzten lekuak markatzeko mapa, Gipuzkoako natura eta paisaia babestuak ezagutzeko jolasa, jolas sensorialak…
Standa giro natural eta hurbilean oinarritutako diseinu batekin osatu zela: egurrezko egiturak, ibilbide‑mapak, panel informatiboak eta Gipuzkoaren izaera berdea islatzen duten elementuak.
Informatzaileak modu pertsonalizatuan eskuorri ezberdinen laguntzarekin kontsultak erantzuteko mahaiak eta autokontsulta nahiz modu dibertigarrian Gipuzkoari buruz zerbait gehiago ikasteko hainbat aukera ezberdin eskainiz.




