/ Aktualitatea / Ayuntamientos / Elika Heziz Tolosaldea, Ikastetxeak eta herria lotzen dituen elikadura sarea
Tolosaldeko ikastetxeetan soberan geratzen diren jakiak ez dira botako. Egoera zaurgarrian dauden pertsonei helarazteko elikadura sare solidarioa jarriko da martxan 2026an Villabona eta Tolosako udal, ikastetxe eta gizarte eragileen eskutik, Tolosaldea Garatzenen koordinaziopean.
Tolosaldeko ikastetxeetako jangeletan elikagaien xahuketa kuantifikatu eta aztertu eta praktika onak eta lan protokolo berriak ezartzeko ariketa egin da azken urteetan. Lanketa horri esker, 2021 urtean 36,7 tona xahutzetik 2023an 32,9 tona xahutzera pasa gara eskualdeko ikastetxeetan. Testuingurua eta ikastetxe bakoitzeko baldintzak aldakorra izanik, ezin gara datuetan geratu, baina, azpimagarriena da kopuruak oso altuak direla eta ezinbestekoa dela neurria jartzea elikagaien soberakinaren aurrean, Besteak beste, Hondakinen Legeak horrela eskatzen duelako.
Hori dela eta, Elika Heziz Tolosaldean proiektuaren bitartez eskualdean elikagai horiek berzirkularitatzeko protokoloa diseinatzen eta balidatzen ari dira Tolosaldea Garatzen garapen agentziaren eskutik. Berzirkularitzako soberakin organiko nahikoa duten ikastetxeek hartuko dute parte: Tolosako Herrikide, Samaniego eta Laskorain ikastetxeak, Zizurkilgo Pedro Mari Otaño eta Villabonako Zubimusu eta Fleming ikastetxeak. Soberakin horiek Zutani eta Elkartasun Sarea elikagai bankua kudeatzen duten bi elkarteak banatuko dituzte zaurgarritasun egoeran daude bi udalerri horietan.
5 ikastetxe hauetako soberakin organikoak 22,9 tona suposatzen dute urtean eta elikadura sarea martxan jarriz gero, egunean 150 plater/eguneko berreskura daitezkela aurreikusten da. Soberakin organikoak berzirkularizatzen aditua den Oreka Circular Economy enpresaren aholkularitza teknikoa jasotzen ari da eta Elika Fundazioaren babesa du. Elikadura sare hau martxan jartzeko Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza jaso du Tolosaldea Garatzenek.