Tolosaldea Garatzen logo
  • Esp
    • Hasiera
    • Nor gara?
      • Lehiberri zentroa
      • Kontratatzailearen profila
      • Plan estrategikoa
      • Gardentasun ataria
      • Deialdiak
    • Sailak
      • Enpresak garatzen
      • Enplegua garatzen
      • Ekintzailetza garatzen
      • Turismoa garatzen
      • Migrazioa eta Aniztasuna
      • Kontsumo bulegoa
      • Udalak garatzen
    • Aktualitatea
    • Agenda
    • Kontaktua
    • Esp

    Tolosaldeko turismo ereduari buruzko hausnarketa partekatua, etorkizuneko bide-orria finkatzeko

    #Turismoa garatzen

    / Aktualitatea / Turismo / Tolosaldeko turismo ereduari buruzko hausnarketa partekatua, etorkizuneko bide-orria finkatzeko

    Eskualdearen kanpo-sustapena egiteko abiapuntu izango den marketin plana garatuko du Tolosaldea Garatzeneko Turismo Sailak. Marka eta webgune turistiko berriak sortzea da planaren lehen helburuetako bat

    Eskualdez kanpo Tolosaldearen erakusleiho diren marka eta webgune turistikoak –tolosaldea.eus– berritzea da Tolosaldea Garatzeko Turismo Sailak eskuartean duen erronka nagusienetako bat. Horretarako, ordea, eta etorkizunera begirako oinarriak finkatuta utzi asmoz, marketin plana garatuko du lehenengo.

    Planaren lehen urratsa eskualdeko turismo ereduari buruzko hausnarketa kolektibo edo partekatu bat egitea izango da. Hiru xede-taldetan banatu dute diagnosi hori eta bakoitzarentzat galdetegi bana sortu da: turismo sektorea, batetik; erakunde eta eragile publiko eta pribatuak, bestetik; eta, hirugarrenik, herritarrak.  

    Zeintzuk dira Tolosaldearen indarguneak? Zer hobetu beharko litzateke? Zer da erakargarriena? Zein balio erantsi du eskualdeak gainerako jomugekin alderatuta? 

    Gisa honetako gaietan jarriko da azpimarra hausnarketan.

    Horrela, baliabide turistiko nagusiak identifikatu eta balioetsi nahi dira, turistak hobeto ezagutu eta sustapenerako kanal eta mezu egokienak identifikatzearekin batera. 

    Sektorearekin elkarlanean

    Sektorea da turistekin harreman zuzenena duena: museoak, lotokiak, jatetxeak, ekoizleak, interesguneak… Gertuko errealitate hori jasotzea ezinbestekoa da planean. 

    Turismo alorrean lan egiten duten erakunde eta eragile publiko eta pribatuen ikuspuntuak ere bildu nahi dira, hala nola, udal edo elkarteenak. Horretarako, aurrez aurreko elkarrizketak, bideo-deiak, elkarrizketa telefonikoak edota online galdetegiak egingo dira, Gura Marketin enpresako teknikariekin batera.

    Herritarrentzat: online edo paperean

    Herritarrei ere zabaldu nahi izan zaie parte hartzeko aukera, ikuspuntu anitzagoak jaso nahi baitira. Kasu horretan, parte hartu nahi duen orok, bi modu ditu aukeran. Alde betetik, online, honako galdetegia betez.

    GALDETEGIA ERANTZUN

    Eta, bestalde, online beharrean, nahiago dutenek, Tolosaldea Tour turismo bulegoan (Andre Maria plaza, 1. Tolosa) izango dute galdetegia paperean betetzeko aukera. Ordutegia: 11:00-14:00 eta 16:00-18:00 asteartetik ostiralera, 10:00-14:00 eta 16:00-18:00 larunbatetan, eta 10:00-14:00 igandetan.

    Parte-hartze prozesua uztailaren 9ra arte luzatuko da, eta parte hartzen duten herritarrek Tolosaldea Tour turismo bulegoak eskaintzen dituen bisita gidatu bat –Tolosako Alde Zaharra, Andre Maria eliza edo Azoka– doan jasotzeko aukera izango dute.

    #Turismoa garatzen
    LARRAITZEKO AUTOKARABANENTZAKO ZERBITZUGUNEAREN INAUGURAZIOA

    #Turismoa garatzen
    TRANTSIZIO DIGITALA

    #Turismoa garatzen
    TALENTUR

    • Enpresak garatzen
    • Enplegua garatzen
    • Ekintzailetza garatzen
    • Turismoa garatzen
    • Aniztasuna garatzen
    • Kontsumo bulegoa
    • Udalak garatzen
    • Gardentasun ataria
    • Lege oharra
    • Pribatutasun politika
    • Cookien politika

    Lehiberri Zentroa
    Apattaerreketa Industrigunea 1,
    20400 Tolosa
    Gipuzkoa
    943 654 501

    tolosaldea@tolosaldea.eus

    enpresak garatzen
    enplegua garatzen
    ekintzailetza garatzen
    turismoa garatzen
    migrazioa eta aniztasuna
    kontsumo bulegoa
    udalak garatzen
    Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean esperientziarik onena eman ahal izateko, bisitak errepikatzerakoan zure lehentasunak gogoratuz. "Onartu" klikatuz, cookie guztiak erabiltzea onartzen duzu.
    EzarpenakONARTU
    Manage consent

    Privacy Overview

    This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
    Necessary
    Always Enabled
    Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
    Non-necessary
    Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
    SAVE & ACCEPT