Tolosaldea Garatzen logo
  • Esp
    • Hasiera
    • Nor gara?
      • Lehiberri zentroa
      • Kontratatzailearen profila
      • Plan estrategikoa
      • Gardentasun ataria
      • Deialdiak
    • Sailak
      • Enpresak garatzen
      • Enplegua garatzen
      • Ekintzailetza garatzen
      • Turismoa garatzen
      • Migrazioa eta Aniztasuna
      • Kontsumo bulegoa
      • Udalak garatzen
    • Aktualitatea
    • Agenda
    • Kontaktua
    • Esp

    Eskola Agenda 2030: eskualdeko 8.800 ikasle, herri iraunkorragoak lortzeko lanean

    #Iraunkortasuna #Udalak garatzen

    / Aktualitatea / Ayuntamientos / Eskola Agenda 2030: eskualdeko 8.800 ikasle, herri iraunkorragoak lortzeko lanean

    Garapen Iraunkorreko Helburuak (GIH) landu dituzte Tolosaldeko ikasleek Eskola Agenda 2030 programaren barruan. Programa berrirako trantsizio-urtea izan da aurtengoa.

    Ikasturte honetan estreinatu da Eskola Agenda 2030. Garapen Iraunkorrerako 17 Helbururen bidez (GIH), pertsonak, planeta eta oparotasuna babesten laguntzea helburu duen ekintza-plana jarri da martxan. Euskal Herrian beste helburu bat gehiago ere izan du: kultur eta hizkuntza aniztasuna sustatzea. 

    Plangintza berria izanik, egokitzeko ikasturtea izan da, hortik jarri zaion izena: trantsizio-ikasturtea. “Ikastetxe iraunkorra, herri iraunkorrean” lelopean, eskualdeko ikastetxeak herria hobetzeko aukerak eta bideak aztertzen eta lantzen aritu dira. 

    Aduna, Alegia, Anoeta, Asteasu, Berastegi, Ibarra, Irura, Tolosa, Villabona eta Zizurkilgo ikastetxeeek hartu dute parte Eskola Agenda 2030 programan, orotara 7.700 ikasle bilduz. 

    Norbere herria ikuspuntu desberdinetatik aztertu ostean, lanaren emaitzak, hartu dituzten konpromisoak eta proposamenak udal bakoitzari aurkeztu dizkiete. Horietako kasu batzuetan, gainera, udaletxera joan eta zuzenen alkate eta udal ordezkariei. EA2030 proiektuaren bitartez, eskola-komunitateak bere udalerriaren  garapen jasangarrian eta herriko erabakietan parte hartzeko aukera izan du. 

    Hauek izan dira herritar gazteenek hartu dituzten konpromiso batzuk:

    • Neurriak bete: musukoa jantzi, distantziak mantendu, eskuak garbitu…
    • Etxeko lanetan modu orekatuan parte hartu
    • Baserritarrei beraien ohiturak zabaltzen lagundu
    • Herriko dendetan erosi, beharrezkoa dena soilik
    • Mugikorra puskatzean, berria erosi baino lehen, konpontzera eraman

    Eta hauek ikastetxeek udalari egindako proposamen batzuk:

    • Etxeko lanak berdintasunean banatzeko kanpainak egin
    • Eskolaz kanpo, baserriko lanak erakustsi: ogia eta gazta egiten adibidez
    • Herrian autokontsumorako baratza-gune gehiago sortu eta erabilera bultzatzeko tailerrak eman
    • Bertako produktuak bultzatzeko kanpainak antolatu
    • Bigarren eskuko produktuen saltokiak sustatu
    • Ikastaroak antolatu, produktu ezberdinak (koadernoak, poltsak..) egiten ikasteko
    • Baliabidez hornitutako tailer-gunea sortu herrian, herritarrek gauzak konpontzeko aukera izan dezaten

    Lanbide Heziketako beste 1.045 ikasle

    Eskualdeko Lanbide Heziketako ikastetxeek ere euren arteko foroa egin dute Lehiberri Zentroan. Aurten 1.045 ikasle inguruk parte hartu du Eskola Agenda 2030 proiektuan, Don Bosco, Fraisoro Eskola, Tolosaldea LHI, Inmakulada Ikastola eta Peñascalen artean.

    Baratza Eskolan proiektua landu dute aurten, eta ikastetxe bakoitzaren ikasketa alorrak kontutan izanik, baratzarekin zerikusia duen arloak landu dituzte. 

    • Don Bosco: “Baratzako produktuen hondakinak, plastikoa ordezkatzeko”. Patataren azaletik ateratako almidoia erabiliz, plastiko biodegradagarria sortu dute.
    • Fraisoro Eskola: Baratzaren inguruan ekonomia zirkularra praktikan jarri dute
    • Inmakulada Ikastola: Baratzak osasunean dituen onurak aztertu dituzte, elikaduran eta erabilera terapeutikoan.
    • Tolosaldea LHI: Baratzako ekosistema bizia eta anitza izateko, urak duen garrantzia landu dute. Eskolako patioan sortutako urmela bizirik mantentzeko euri ura biltzeko sistema sortu dute.  
    • Peñascal: Baratza jarri dute eskolan eta helburu ezberdinak bete dituzte: natur baliabideen garrantzia ulertuz elikagaien ekoizpenerako eta bizimodu duin baterako, eta taldeko lana sustatu, besteak beste. 

    Hurrengo ikasturtera begira

    Datorren ikasturtean, 15. Garapen Iraunkorreko Helburua ezagutuko da, Lurreko Ekosistemetako Bizitza, hain zuzen ere. Honen barnean, herri diagnostikoan, basoa izango da EA2030eko gaia.

    #Berriak #Udalak garatzen
    Tolosaldea Garatzenek 120.000 euro jasoko ditu eskualdearen eredu energetikoa egonkortzeko

    #Mugikortasuna #Udalak garatzen
    AUTOBATek 3.000 bidaia partekatu baino gehiago lortu ditu Tolosaldean, abian jarri zenetik

    #Udalak garatzen
    Zure enpresak argindarrean gehiegi ordaintzen al du?

    • Enpresak garatzen
    • Enplegua garatzen
    • Ekintzailetza garatzen
    • Turismoa garatzen
    • Aniztasuna garatzen
    • Kontsumo bulegoa
    • Udalak garatzen
    • Gardentasun ataria
    • Lege oharra
    • Pribatutasun politika
    • Cookien politika

    Lehiberri Zentroa
    Apattaerreketa Industrigunea 1,
    20400 Tolosa
    Gipuzkoa
    943 654 501

    tolosaldea@tolosaldea.eus

    enpresak garatzen
    enplegua garatzen
    ekintzailetza garatzen
    turismoa garatzen
    migrazioa eta aniztasuna
    kontsumo bulegoa
    udalak garatzen
    Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean esperientziarik onena eman ahal izateko, bisitak errepikatzerakoan zure lehentasunak gogoratuz. "Onartu" klikatuz, cookie guztiak erabiltzea onartzen duzu.
    EzarpenakONARTU
    Manage consent

    Privacy Overview

    This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
    Necessary
    Always Enabled
    Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
    Non-necessary
    Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
    SAVE & ACCEPT