Tolosaldea Garatzen logo
  • Esp
    • Hasiera
    • Nor gara?
      • Lehiberri zentroa
      • Kontratatzailearen profila
      • Plan estrategikoa
      • Gardentasun ataria
      • Deialdiak
    • Sailak
      • Enpresak garatzen
      • Enplegua garatzen
      • Ekintzailetza garatzen
      • Turismoa garatzen
      • Migrazioa eta Aniztasuna
      • Kontsumo bulegoa
      • Udalak garatzen
    • Aktualitatea
    • Agenda
    • Kontaktua
    • Esp

    Pandemia aurretik baino bisitari gehiago izan dira, aurtengo udan, Tolosaldean

    #Turismoa garatzen

    / Aktualitatea / Turismo / Pandemia aurretik baino bisitari gehiago izan dira, aurtengo udan, Tolosaldean

    Ia %50 igo da, iazko abuztuarekin alderatuta, Tolosaldeko Turismo bulegoak artatu dituen bisitarien kopurua.

    Tolosaldea ezagutzera etorri diren bisitarien gorakada izugarria izan da aurtengo udan. Joan den urtean, pandemiak baldintzatuta, beherakada izan ondoren, 2019ko datuak hobetzera ere iritsi da aurtengo uda. Hori adierazten dute uztailan eta abuztuan Tolosaldeko Turismo Bulegoak erregistratutako datuek.

    Uztail eta abuztu osoko datuak kontutan hartuta, batez beste %39 igo da turismo bulegoak jaso dituen bisitari kopurua. Are nabarmenagoa da igoera joan den urteko abuztuarekin alderatuz gero, ia erdia baino gehiago hazi baita zifra.

    201920202021
    Uztaila1.2479391.171
    Abuztua1.6491.3642.038
    Guztira2.8962.3033.209

    Estatuko turista nagusi, kataluniarra batik bat

    Estatuko turisten presentzia bikoiztu baino gehiago egin da 2020arekin alderatuta, 2019ko datuak ere gaindituta. Kataluniarrak izan dira estatuko bisitarien herenak. Ondoren, madrildarrak, valentziarrak eta andaluziarrak dira, hurrenez hurren, eskualdea gehien bisitatu dutenak.

    Nazioarteko turista kopurua ere igo den arren, apalagoa izan da igoera, eta pandemia aurreko datuetatik urrun daude. Frantziarrak nabarmendu dira, batik bat. 

    Okupazioa ere bikoiztu egin da Tolosaldeko nekazalturismo, landetxe eta landa-apartamentuetan

    Abuztuan %87ko okupazioa izan dute, bataz-beste, Tolosaldeko nekazalturismo, landetxe eta landa apartamentuek. Beteta egon dira asko, bereziki abuztuan, nahiz eta erreserba horietako batzuk azken unekoak izan ziren.

    2020ko okupazio datuekin alderatuta, bikoiztu egin dira datuak. 2019ko datuak ere hobetu dira nekazalturismo eta landetxeen kasuan.

    Gainera, 2021eko udan aurrekoarekin alderatuta hainbat irekiera berri izan ditugula kontutan hartu behar dugu:

    • Iriarte apartamentuak Orexan.
    • Orexa Enea apartamentuak Orexan.
    • Agerre berri landetxea Larraulen
    • Arkaitza landetxea Berrobin

    Tolosaldeak une honetan 49 establezimendu eta 609 plaza eskaintzen ditu, 19 herritan banatuta. Plazen %36 Tolosan daude kokatuta eta, ondoren Asteasun (%13). Gehiengoa, bai establezimendu kopuru eta bai plaza kopurutan, nekazalturismo eta landetxeak dira. Zehazki mota honetako 173 plaza ditugu.

    #Turismoa garatzen
    LARRAITZEKO AUTOKARABANENTZAKO ZERBITZUGUNEAREN INAUGURAZIOA

    #Turismoa garatzen
    TRANTSIZIO DIGITALA

    #Turismoa garatzen
    TALENTUR

    • Enpresak garatzen
    • Enplegua garatzen
    • Ekintzailetza garatzen
    • Turismoa garatzen
    • Aniztasuna garatzen
    • Kontsumo bulegoa
    • Udalak garatzen
    • Gardentasun ataria
    • Lege oharra
    • Pribatutasun politika
    • Cookien politika

    Lehiberri Zentroa
    Apattaerreketa Industrigunea 1,
    20400 Tolosa
    Gipuzkoa
    943 654 501

    tolosaldea@tolosaldea.eus

    enpresak garatzen
    enplegua garatzen
    ekintzailetza garatzen
    turismoa garatzen
    migrazioa eta aniztasuna
    kontsumo bulegoa
    udalak garatzen
    Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean esperientziarik onena eman ahal izateko, bisitak errepikatzerakoan zure lehentasunak gogoratuz. "Onartu" klikatuz, cookie guztiak erabiltzea onartzen duzu.
    EzarpenakONARTU
    Manage consent

    Privacy Overview

    This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
    Necessary
    Always Enabled
    Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
    Non-necessary
    Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
    SAVE & ACCEPT