Tolosaldea Garatzen logo
  • Esp
    • Hasiera
    • Nor gara?
      • Lehiberri zentroa
      • Kontratatzailearen profila
      • Plan estrategikoa
      • Gardentasun ataria
      • Deialdiak
    • Sailak
      • Enpresak garatzen
      • Enplegua garatzen
      • Ekintzailetza garatzen
      • Turismoa garatzen
      • Migrazioa eta Aniztasuna
      • Kontsumo bulegoa
      • Udalak garatzen
    • Aktualitatea
    • Agenda
    • Kontaktua
    • Esp
    #EnergiaBulegoa

    Argindarraren faktura ulertzeko gakoak

    Zer egin dezaket argindarraren faktura ondo ulertzeko?

    / Proiektuak / Energia Bulegoa / Zure fakturetan aurreztu / Argindarraren faktura ulertzeko gakoak

    Fakturak
    Diru-laguntzak
    Energia
    etxean
    Zer dakigu
    energiaz?
    Formazioa
    Idatziguzu

    Bazenekien Kontsumitzaileen %11k baino ez duela ulertzen argiaren faktura osoa?

    1. Kontratua
    Merkatu librekoa ala arautako merkatukoa da kontratatuta daukazun argindarra?

    Jende askok ez daki galdera horri erantzuna ematen. Merkatu librekoa bada, konpainia bakoitzak bere tarifa propioak sor ditzake; aldiz, erregulatua bada –PVPC faktura delakoa–, konpainia guztiek modu berean egituratzen dute faktura, gobernuak ezartzen baitizkie mugak. Prezioa uneoro aldatuz doa, eskaintza eta eskariaren arabera. Kontratatuta daukazuna zein motatakoa den jakiteko, begiratu konpainiaren izena.

    Kasu! Izen antzekoak dituzten arren, ez dira gauza bera.

    Hauek dira estatuan dauden merkatu arautuko merkaturatzaileak:

    • Energía XXI (Endesa)
    • Curenergía (Iberdrola)
    • Régsiti (Grupo Repsol)
    • Baser COR (EDP)
    • Gas & Power (Naturgy)
    • CHC COR
    • Teramelcor S.L.
    • Energía Ceuta XXI
    2. Nori ordaintzen diozu?
    Argindarraren faktura bi enpresari ordaintzen zaie: banatzaileari eta komertzializatzaileari.

    Bakoitzari ordaintzen zaionaren inguruko xehetasunak jakitea garrantzitsua da.

    3. Zer ordaintzen dugu?
    Fakturaren balioa bi kontzepturen araberakoa da.

    Alde batetik, kontratatutako tarifaren potentzia –kontratatutako kW bakoitzeko ordaintzen da–; eta bestetik, fakturazio aldian kontsumitutako energia kopurua.

    Elektrizitatearen gaineko zerga, kontagailuen alokairua eta BEZaren kostua gehitu behar zaio fakturaren kopuru totala ezagutzeko

    Merkatu librean, kontratuaren arabera, zerbitzu gehigarriak egon litezke. Aseguruak, konponketa zerbitzuak, etb. Ez dira beharrezkoak guztiak, baina baliteke zerbitzu horiek kontratuaren araberako deskontuei lotuta egotea, hortaz, ondo begiratu zer den zuretzat komenigarriena.

    4. Kontsumo epealdia
    Hilabete bateko edo biko iraupena du fakturaren epealdiak merkatu libreko fakturen kasuan. Aldiz, araututako merkatukoa bada, epealdia hilabetekoa izaten da.
    5. Hornikuntza kontratuaren erreferentzia
    Hornitzailearekin harremanetan jartzerakoan identifikatzeko beharrezkoa zaigun datua da.

    Bada beste datu bat, CUPS deiturikoa, zure instalazioa identifikatzen duena eta komertzializatzailea aldatu arren, mantendu egiten dena. Hau batzuetan erabilgarriagoa izaten da.

    CUPS datua, hornidura-puntuaren kode bateratua da. 20-22 karaktere ditu, hasieran “ES” letrak, gero 16 zenbaki eta amaieran beste 2 letra (kontrol-digitua).

    6. Sarbide-tarifa edo bidesaria
    Energiaren garraio eta banaketa sarea mantentzeko gobernuak ezarritako bidesari bat da. Kontratatutako potentziaren (2.0 tarifa da, 10 kW-tik beherakoentzat) eta ordutegiaren balizko bereizketaren araberakoa da.
    7. Nola kalkulatu behar dudan potentzia?
    Kontsumitu ez arren, etxera energiaren hornidura sistema iristeagatik ordaindu behar da; hortaz, gastu finkoa da.

    Gero eta potentzia altuagoa kontratatu, are eta gehiago ordaintzen da fakturan. Etxearen edo negozioaren tamainaren araberakoa da, baita une berean erabili beharreko gailu elektrikoen kopuruaren araberakoa ere.

    Etxe gehienek 3.3 eta 4.6 kW artekoa izaten dute. 3tik beherakoentzat, Bonu Soziala eskatu daiteke, eta 10 kW-tik gorakoek ezin dute PVPC merkatu arautuko kontraturik izan. Hauxe kalkulatzeko formula:

    Potentzia = Kontratatutako kW kopurua * kW bakoitzeko prezioa * fakturaren egun kopurua
    Adibidea: 3,45 kW * 0,1226 €/kW * 62 egun = 26,22 €

    8. Nola kalkulatu argindarraren kontsumoa?
    Fakturaren epealdian kontsumitutako energia kopuruagatik ordaintzen dena da.

    Kontsumoa aldagarria da kontratuaren arabera, sarbide-tarifak ezberdinak baitira batetik bestera. kWh bakoitzaren prezioa eta kontsumitutako energiaren araberakoa da azken prezioa. Merkatu libreko fakturen kasuan, kontzeptu bakarreko prezioa jarri ohi dute normalean.

    Kontsumitutako energia = Kontsumitutako kWh kopurua * kWh baten prezioa
    Adibidea: 289 kWh * 0,1343 €/kWh = 38,81 €

    9. NOLA KALKULATU ARGINDAR KONTSUMOAREN TARIFA MOTA?
    Garrantzitsua da kontsumoaren zenbatekoaz gain, noiz kontsumitzen dugun jakitea.

    Lagungarria baita tarifa bat ala bestea aukeratzen laguntzeko. Hiru mota daude: Normala: prezio bakarra du eguneko 24 orduetarako eta urteko 365 egunetarako. Eguneko gastua modu erregularrean egiten dutenentzat aproposa. Ordutegiaren bereizketa: prezio garestiagoa du puntako orduetan, eta txikiagoa normaletan. Elektrizitate gehien noiz kontsumitzen duten dakitenentzat egokia. Hiru zatitakoa: prezio ezberdinak ditu asteko egunaren eta orduaren arabera; puntako orduak, normalak eta aktibitate gutxikoak bereizten ditu, prezioa handitik txikira ezarriz.

    10. Nola kalkulatu energiaren gaineko zerga?
    Hornidura elektrikoa duten pertsona guztiek ordaindu beharreko zerga

    Kontsumoak zerikusirik ez duena. Kontratatutako potentziari eta kontsumitutako energiari aplikatzen zaio. Une honetan %5,113-koa da.
    Energiaren Gaineko Zerga = %5,113 * Potentzia * Kontsumoa Adibidea: 0,05113 * (26,22€ + 38,81€) = 3,32€

    11. Kontagailuen alokairua
    Kontagailua norberarena ez denei bakarrik aplikatzen zaie

    Administrazioak arautua du prezio horien muga. Kontagailu digitalen alokairua 0,8 €/h ingurukoa da. Fakturazioaren epealdiko egun kopurua alokairuaren prezioarekin biderkatuz lortzen da ordaindu beharreko kopurua.

    12. Beza
    Fakturaren azken prezioari %10eko BEZa aplikatzen zaio.

    Potentzia + Kontsumoa + Energiaren Gaineko Zerga + Kontagailuen alokairua * %10 Adibidea: (26,22 € + 38,81 € + 3,32 € + 0,80 €) * 0,10= 6,91 €

    Elektrizitatearen faktura berria: ordukako sistema

    Nola aurreztu argindarraren fakturan?

    Harremanetarako
    Energiaren inguruko
    dudarik duzu?
    Kontsulta bat egin
    • Enpresak garatzen
    • Enplegua garatzen
    • Ekintzailetza garatzen
    • Turismoa garatzen
    • Aniztasuna garatzen
    • Kontsumo bulegoa
    • Udalak garatzen
    • Gardentasun ataria
    • Lege oharra eta pribatutasun polititika
    • Cookien politika

    Lehiberri Zentroa
    Apattaerreketa Industrigunea 1,
    20400 Tolosa
    Gipuzkoa
    943 654 501

    tolosaldea@tolosaldea.eus

    Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean esperientziarik onena eman ahal izateko, bisitak errepikatzerakoan zure lehentasunak gogoratuz. "Onartu" klikatuz, cookie guztiak erabiltzea onartzen duzu.
    EzarpenakONARTU
    Manage consent

    Privacy Overview

    This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
    Necessary
    Always Enabled
    Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
    Non-necessary
    Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
    SAVE & ACCEPT