Tolosaldea Garatzen logo
  • Esp
    • Hasiera
    • Nor gara?
      • Lehiberri zentroa
      • Kontratatzailearen profila
      • Plan estrategikoa
      • Gardentasun ataria
      • Deialdiak
    • Sailak
      • Enpresak garatzen
      • Enplegua garatzen
      • Ekintzailetza garatzen
      • Turismoa garatzen
      • Migrazioa eta Aniztasuna
      • Kontsumo bulegoa
      • Udalak garatzen
    • Aktualitatea
    • Agenda
    • Kontaktua
    • Esp
    #EnergiaBulegoa

    Gasaren faktura ulertzeko gida

    Zer egin dezaket gasaren faktura ondo ulertzeko?

    / Proiektuak / Energia Bulegoa / Zure fakturetan aurreztu / Gasaren faktura ulertzeko gida

    Fakturak
    Diru-laguntzak
    Energia
    etxean
    Zer dakigu
    energiaz?
    Formazioa
    Idatziguzu
    1. Bereizi konpainia banatzailea eta merkaturatzailea

    Ezer baino lehen, bi kontzeptu horiek argitzea komeni da. Banatzailea da kontratatutako hornidura etxera garraiatzeaz. Konpainia horiek gobernuak ezarritakoak dira, bizilekuaren eremu geografikoaren arabera, hortaz, ez dago aukeratzerik. Tolosaldean, Nortegas da.

    Gas-kontratua konpainia merkaturatzailearekin egin ohi da, hark kudeatzen baitu prozesu osoa. Energia banatzaileari gasa erosi eta etxeetara saltzen dute. Hautazkoak dira, eta mota bat baina gehiago daude.

    2. Zein gas merkaturatzaile mota daude?

    Azken errekurtsoaren merkaturatzaileak (AEB). Merkatu arautuaren tarifak administratzen dituzten enpresak dira. Banatzailearen eta gure arteko bitartekari baino ez dira, prezioak gobernuak finkatzen baititu. Gas naturalaren Azken Baliabideko Tarifa (ABT) eskaintzen dute, deskonturik gabe. Espainian lau daude:

    • Endesa Energia XXI
    • Iberdrola COMERCIALIZADORA de referencia
    • Naturgy Gas & Power
    • EDP COMERCIALIZADORA de referencia

    Merkatu libreko merkaturatzaileak: Tarifa eskaintza zabala eskaintzen dute, gehien interesatzen zaiguna aukeratu ahal izateko. Deskontu eta mantentze-zerbitzu garrantzitsuak izaten dituzte, baina baita iraunkortasun-klausulak ere.

    3. Zer da azken errekurtsoko tarifa eta zein mota daude?

    Estatuak sortu eta araututako tarifa da (TUR), merkatu librekoaren alternatiba, eta neurriz kanpo dauden tarifak izatea eragozten du. Azken errekurtsoko merkaturatzaile guztiek eskaintzen dute tarifa. 3 hilean behin eguneratzen dira, gas-enkanteen emaitzen arabera. Bi modalitate daude:

    • TUR 3.1 tarifa: urtean 5.000 kWh-tik beherako kontsumoa duten etxeentzat da. Gas naturaleko berogailua edota sukaldea duten etxeetako ohiko kontsumoa da.
    • TUR 3.2 tarifa: 5.000 eta 50.000 kWh bitarteko urteko kontsumoa duten etxeentzat da. 50.000 kWh baino gehiago badituzte, ezingo dute tarifa hau ordaindu.
    4. Nori ordaintzen diogu gas faktura?

    Enpresa merkaturatzailearen izena, logotipoa eta IFK (Identifikazio Fiskal Zenbakia) dira fakturan erreparatu beharreko lehen elementuak. Modu horretara, merkatu arautuan ala librean ari garen ikus dezakegu. Hori bai, adi! Askok izen eta logotipo oso antzekoa duten arren, ez dira berdinak.

    5. Zure datuen artean, zer da garrantzitsuena?

    Fakturako hurrengo puntua bezeroaren datuena da. Bazeroaren datu-pertsonalak ageriko dira, eta baita erreferentzia- eta bezero-zenbakiak. Azken bi horiek funtsezkoak dira konpainiarekin kudeaketak telematikoki egiteko.

    6. Zein kontzeptu sartzen dira fakturazioan?
    Kontsumoaren fakturazioa

    Fakturazio-aldian zehar kWh-tan neurtutako energia-kontsumoa da. Kontsumitutako energia kopurua, energia horren prezioarekin biderkatuz gero jakingo da kostuaren zenbatekoa. Konpainiaren eta tarifaren arabera aldakorra izango da.

    Termino finkoa

    Etxean gasa edukitzeagatik ordaintzen den kopuru finko bat da, kontsumorik egon ez bada ere ordaintzen dena. Kontratatutako sarbide-tarifaren araberakoa da prezioa. Tarifa hori fakturazioaren epealdiko egun kopuruarekin biderkatuta lortzen da.

    Zergak

    Hidrokarburoen gaineko zerga guztiok nahitaez oraindu beharreko zerga da. Gaur egun 0,00234 eurokoa da, kontsumitutako kWh bakoitzeko. Bestalde, gasaren BEZ-a %21ekoa da.

    Ekipoen alokairua

    Neurketa- eta kokntrol-ekipoak izateagatik, halakorik balego, noski, ordaindu egiten da, kontsumitzailearen jabetzakoak ez diren arren.

    Zer dira beste zerbitzuak eta non aplikatzen dituzte deskontuak?

    Merkatu libreko kontratua baduzu, baliteke beharrezkoak ez dituzun zerbitzu gehigarri gehiagoren kostua sartzea fakturaren amaieran. Erreparatu horri, eta aztertu ondo. Kontratatu duzun tarifan deskonturik balego ere, azken atal honetan agertu beharko litzateke.

    7. Eta nola jakin konpainiarekin harremanetan jartzeko modua?

    Hau ere atal garrantzitsua da. Konpainiak behartuta daude bezeroen arretarako zenbakiak, erreklamazioak jartzeko moduak edota larrialdietarako kontaktu datuak fakturan azaltzera.

    8. Zein datu eskatuko dizkit konpainiak?

    Zure kontratuaren datuak normalean fakturaren azken zatian egon ohi dira. Bertan CUPS kodea izenekoa dago (Hornidura Gunearen Kode Bateratua), eta merkaturatzailearekin edozein kudeaketa egiteko beharko duzu.

    Sarbide-tarifa ere agertuko da, hau da, kontratatua duzun tarifa mota. Baita sarbide-tarifa ere, gas-banatzaileari bere sarea erabiltzeagatik ordaintzen zaion kostu finkoa. Tarifa horren barruan dira Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari (MLBN) eta Sistemaren Kudeatzaile Teknikora bideratutako kostuak.

    9. Kontsumoari buruzko informazio gehigarria

    Fakturaren azken zatian kontsumoaren bilakaerari buruzko informazioa agertu ohi da. Alde batetik, oraingo eta aurreko irakurketak, eta horien data. Bien arteko kenketa egin, eta kWh-ra bihurtzen da unean uneko koefizientearekin, kontsumo totala lortzeko.

    Bestalde, azken hilabeteetako kontsumoaren bilakareraren grafikoa ere agertuko da.

    Nola aurreztu gasaren fakturan?

    Faktura optimizatzeko gakoak ikusi
    Harremanetarako
    Energiaren inguruko
    dudarik duzu?
    Kontsulta bat egin
    • Enpresak garatzen
    • Enplegua garatzen
    • Ekintzailetza garatzen
    • Turismoa garatzen
    • Aniztasuna garatzen
    • Kontsumo bulegoa
    • Udalak garatzen
    • Gardentasun ataria
    • Lege oharra eta pribatutasun polititika
    • Cookien politika

    Lehiberri Zentroa
    Apattaerreketa Industrigunea 1,
    20400 Tolosa
    Gipuzkoa
    943 654 501

    tolosaldea@tolosaldea.eus

    Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean esperientziarik onena eman ahal izateko, bisitak errepikatzerakoan zure lehentasunak gogoratuz. "Onartu" klikatuz, cookie guztiak erabiltzea onartzen duzu.
    EzarpenakONARTU
    Manage consent

    Privacy Overview

    This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
    Necessary
    Always Enabled
    Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
    Non-necessary
    Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
    SAVE & ACCEPT