Tolosaldea Garatzen logo
  • Esp
    • Hasiera
    • Nor gara?
      • Lehiberri zentroa
      • Kontratatzailearen profila
      • Plan estrategikoa
      • Gardentasun ataria
      • Deialdiak
    • Sailak
      • Enpresak garatzen
      • Enplegua garatzen
      • Ekintzailetza garatzen
      • Turismoa garatzen
      • Migrazioa eta Aniztasuna
      • Kontsumo bulegoa
      • Udalak garatzen
    • Aktualitatea
    • Agenda
    • Kontaktua
    • Esp

    BiziLabe tailerrean izena emateko epea zabalik da

    #Proiektu estrategikoak #ZTIAM

    / Aktualitatea / Proyectos estratégicos / ZTIAM / BiziLabe tailerrean izena emateko epea zabalik da

    Tolosaldeko gazteen artean zientzia eta teknologia bultzatzeko BiziLabe Tolosaldea aisialdi-eskaintza jarriko dute martxan datorren ikasturtean.

    2020ko urritik 2021eko ekainera bitartean, 10-14 urte bitarteko gazteek zientzia eta teknologia proiektuak egiteko aukera izango dute, ikertzaile profesionalen eta hezitzaileen laguntzarekin.

    2007-2010 artean jaiotakoek zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa eta motibazioa, ekintzailetasuna eta sormena landuko dituzte bertan. Horretarako, tailerretan parte hartu eta proiektuak egingo dituzte, STEAM (Science, Technology, Engineering, Art and Mathematics) arloetan profesionalak diren emakumeen eta hezitzaileen laguntzarekin, haien gaitasunak garatu eta jabekuntzan aurrera egiteko.

    Proiektua abiatzeko, eskualdeko bi hirigune nagusietan irekiko dira Bizilabe zentroak: Tolosan eta Amasa-Villabonan, alegia. Tolosako kasuan, Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutuak berritu berri dituen instalazioetan gauzatuko dira ekintzak; Amasa-Villabonako kasuan, Gaztelekuan egingo dira. Bietan eskaintza bera izango da. 

    Xehetasun guztiak triptikoan aurkituko dituzue. Izen ematea zabalik da jada, BIZILABE Tolosaldearen webgunean: https://bizilabe.elhuyar.eus/eu/tolosaldea

    Guztira, 30 gazterentzako lekua izango da Tolosan, eta beste horrenbesterentzat Amasa-Villabonan. Izen-emateek eskainitako leku kopurua gaindituz gero, itxaron-zerrenda osatuko da. Bestalde, izena ematerako orduan, honako lehentasunezko irizpideak kontuan hartuko dira: izen-emateen hurrenkera, genero-aniztasuna (40/60 ordezkaritza) eta eskualdeko herrien arteko aniztasuna, biztanle kopurua kontutan izanik (lekuen herena Tolosarentzat izango da, beste herena Amasa-Villabonarentzat eta beste herena gainerako herrientzat). 

    Bizilabe Tolosaldearen inguruko informazio gehiagorako eta zalantzak argitzeko: 

    https://bizilabe.elhuyar.eus/eu/tolosaldea

    bizilabe.tolosaldea@gmail.com

    688 632 691

    #Proiektu estrategikoak #ZTIAM
    ZTIAM Eskolak ikasturte amaiera saioa ospatu du

    #Proiektu estrategikoak #Udalak garatzen #ZTIAM
    I Elhuyar Zientzia Azoka Steam Gipuzkoa ospatu da Tolosan

    #Proiektu estrategikoak #ZTIAM
    Urtzi Markiegi ikerlariaren bisita Tolosaldeko ZTIAM Eskolan

    • Enpresak garatzen
    • Enplegua garatzen
    • Ekintzailetza garatzen
    • Turismoa garatzen
    • Aniztasuna garatzen
    • Kontsumo bulegoa
    • Udalak garatzen
    • Gardentasun ataria
    • Lege oharra
    • Pribatutasun politika
    • Cookien politika

    Lehiberri Zentroa
    Apattaerreketa Industrigunea 1,
    20400 Tolosa
    Gipuzkoa
    943 654 501

    tolosaldea@tolosaldea.eus

    enpresak garatzen
    enplegua garatzen
    ekintzailetza garatzen
    turismoa garatzen
    migrazioa eta aniztasuna
    kontsumo bulegoa
    udalak garatzen
    Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean esperientziarik onena eman ahal izateko, bisitak errepikatzerakoan zure lehentasunak gogoratuz. "Onartu" klikatuz, cookie guztiak erabiltzea onartzen duzu.
    EzarpenakONARTU
    Manage consent

    Privacy Overview

    This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
    Necessary
    Always Enabled
    Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
    Non-necessary
    Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
    SAVE & ACCEPT