Tolosaldea Garatzen logo
  • Esp
    • Hasiera
    • Nor gara?
      • Lehiberri zentroa
      • Kontratatzailearen profila
      • Plan estrategikoa
      • Gardentasun ataria
      • Deialdiak
    • Sailak
      • Enpresak garatzen
      • Enplegua garatzen
      • Ekintzailetza garatzen
      • Turismoa garatzen
      • Migrazioa eta Aniztasuna
      • Kontsumo bulegoa
      • Udalak garatzen
    • Aktualitatea
    • Agenda
    • Kontaktua
    • Esp

    BiziLabe, gazteen artean zientzia eta teknologia bultzatzeko aisialdi-ekimena, Tolosaldera iritsi da

    #Proiektu estrategikoak #ZTIAM

    / Aktualitatea / Proyectos estratégicos / ZTIAM / BiziLabe, gazteen artean zientzia eta teknologia bultzatzeko aisialdi-ekimena, Tolosaldera iritsi da

    Gaur goizean sinatu dute hitzarmena Tolosaldea Garatzen-ek eta Elhuyar-ek, eskualdeko alkateekin batera, Bizilabe Tolosaldea-ren aurkezpenean

    Tolosaldean, STEAM (zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikak) alorrean eta haiei lotutako profesioetan parteh-hartze handiagoa izateko, eskualdeko komunitatearekin hausnartzea eta sustapen lana egitea da proiektuaren helburua.

    Tolosaldea Garatzen-ek 2018an onartu zuen TOLOSALDEA SARETZEN Plan Estrategikoan (2018-2025), “Eco-industria 4.0” lan programaren barruan, “Formazioa eta talentua barneratzea eta sustatzea” lan ildoa. Testuinguru horretan eta helburu horiei erantzuteko BIZILABE TOLOSALDEA proiektua abiatu da eskualdean, Elhuyarrekin elkarlanean. Horren adierazle, gaur sinatu dute hitzarmena Iker Urruzola Aizpuruak, Tolosaldea Garatzen-eko lehendakariak eta Jon Abril Olaetxeak, Elhuyarreko zuzendari nagusiak. Bertan izan dira ere, udaletako alkateak.

    Datuak

    • Europak zientzialari eta teknologo asko beharko dituela aurreikusten da eta epe laburrean profesional horien faltak ondorio negatiboak ekar ditzake ekonomian.
    • Zientzia eta teknologiaren inguruan gazteek interesa eta jarrera positiboa duten arren, gutxiengo batek baino ez du hautatzen halako graduak ikastea.
    • Estatu mailako unibertsitateko ikasleen %54,3a emakumezkoa den arren, ingeniaritza eta arkitektura bezalako karreretan %26ra jaisten da kopuru hau.

    Bizilabe ikerketa zentroen sarea

    Halako erronkei erantzuteko urteak darama elhuyar STEAM Hezkuntzak. Aitziber Lasa Iglesias Elhuyar STEAM Hezkuntzako  arduradunak azaldu duenez, 2011n ekin zioten BIZILABE gazteentzako zientzia eta teknologia zentroen-sarea eraikitzeko proiektuaren diseinuari. Sei urtetan zehar, Europan, estatu mailan zein Euskal Herrian STEAM (zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikak) alorreko adituekin elkarlanean aritu eta esperientzia ugari ezagutu ostean, Alemaniako eredua ikusita, Euskal Herrian ere gazteentzako estatuko lehen ikerketa zentroa, Bilbon zabaldu zuen Elhuyarrek 2017an. Ordutik Bizilabe, ikerketa-zentroen sarea hedatuz joan da eta dagoeneko Nerbioi-Ibaizalbal eskualdeko 8 herritara, Ermuara, Soraluzera, Elgoibarrera eta orain, Tolosaldera iritsi da Bizilabe.

    Bizilabe 10-19 urte bitarteko gazteentzako ikerketa-zentro bat da, aisialdi-guneetan kokatzen dena, non sormena garatzen eta ikerketak egiten aritzen baitira gazteak, diziplina anitzeko ingurune independiente batean, ikasgelako edo programa zurrun baten prsiorik gabe, alegia, curriculumetik eta eskola-ordutegietatik kanpo. Haur eta nerabeak zirikatzen ditugu teoriak eta esperimentuak beren kasa gara ditzaten, zientziarekiko eta tekonolgiarekiko grina oso gaztetatik pizteko eta abentura zientifikoei ekiteko inspirazioa eskuratzeko helburarekin.

    Horrez gain, Bizilaberen ardatz nagusietako bat, gazteen etorkizunerako eskualdeko eragile desberdinen arteko lankidetza sustatzea da.

    Bizilabe Tolosaldean

    STEAM edukietan sakondu eta STEM bokazioak piztearekin, Tolosaldeko beharrei erantzuteko asmoa du, beraz, Tolosaldeko Bizilabek. Gaur sinatutako hitzarmenak, honako ekintzak jasotzen ditu:

    1. 1. SARETZEN ETA STEAM ARLOKO TREBAKUNTZA
    2. Hezkuntza arautuko ikastetxeetako arduradunei, Udal teknikariei eta eskualdeko enpresei trebakuntza eskaintzearekin batera, euren STEAM arloarkiko eta Bizilaberekiko konpromisoa lortu nahi da.
    3. 2. ESKUALDEKO GAZTEEN STEAM DIAGNOSIA
    4. Eskualdeko gazteen artean STEAM arloari buruzko eta STEM profesioen inguruko pertzepzio azterketa egingo da.
    5. 3. BIZILABE TOLOSALDERA LOKALIZATU

    Eskualdeko herrietan tailerrak eskainik dira eta urte osoko jarduera jarraitua eskeiniko duen zentro piloto bat martxan jartzea bilatuko da.

    #Proiektu estrategikoak #ZTIAM
    ZTIAM Eskolak ikasturte amaiera saioa ospatu du

    #Proiektu estrategikoak #Udalak garatzen #ZTIAM
    I Elhuyar Zientzia Azoka Steam Gipuzkoa ospatu da Tolosan

    #Proiektu estrategikoak #ZTIAM
    Urtzi Markiegi ikerlariaren bisita Tolosaldeko ZTIAM Eskolan

    • Enpresak garatzen
    • Enplegua garatzen
    • Ekintzailetza garatzen
    • Turismoa garatzen
    • Aniztasuna garatzen
    • Kontsumo bulegoa
    • Udalak garatzen
    • Gardentasun ataria
    • Lege oharra
    • Pribatutasun politika
    • Cookien politika

    Lehiberri Zentroa
    Apattaerreketa Industrigunea 1,
    20400 Tolosa
    Gipuzkoa
    943 654 501

    tolosaldea@tolosaldea.eus

    enpresak garatzen
    enplegua garatzen
    ekintzailetza garatzen
    turismoa garatzen
    migrazioa eta aniztasuna
    kontsumo bulegoa
    udalak garatzen
    Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean esperientziarik onena eman ahal izateko, bisitak errepikatzerakoan zure lehentasunak gogoratuz. "Onartu" klikatuz, cookie guztiak erabiltzea onartzen duzu.
    EzarpenakONARTU
    Manage consent

    Privacy Overview

    This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
    Necessary
    Always Enabled
    Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
    Non-necessary
    Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
    SAVE & ACCEPT