Tolosaldea Garatzen logo
  • Esp
    • Hasiera
    • Nor gara?
      • Lehiberri zentroa
      • Kontratatzailearen profila
      • Plan estrategikoa
      • Gardentasun ataria
      • Deialdiak
    • Sailak
      • Enpresak garatzen
      • Enplegua garatzen
      • Ekintzailetza garatzen
      • Turismoa garatzen
      • Migrazioa eta Aniztasuna
      • Kontsumo bulegoa
      • Udalak garatzen
    • Aktualitatea
    • Agenda
    • Kontaktua
    • Esp

    Enpleguneko lan-eskaintzetan izena emateko epea zabaldu da

    #Enplegua garatzen

    / Aktualitatea / Enplegua garatzen / Enpleguneko lan-eskaintzetan izena emateko epea zabaldu da

    Azaroaren 8an ospatuko da Enplegunea Lehiberrin, eta egun horretan lan-elkarrizketa izan nahi duen orok aurrez izena eman beharko du.

    Hamar urte bete dira Tolosaldeko udal guztien apustu bateratuari esker eskualde mailako Enplegu Plana osatu zenetik. Plan horren ondorio da Enplegunea. 

    Kalitatezko lanpostu berriak sortzeko ezinbesteko hitzordu bihurtu da Enplegunea hamarkada honetan. Lanbideren bidez 1.900.000 euro bideratu dira eskualdeko enpresetara kontratazioak sustatzeko. Diru-laguntza horiei esker, 359 kontratazio egin dira, eta beste horrenbeste kudeatu dira, Enplegunearen testuinguruan.

    Bederatzigarren edizioa izango du aurten Enpleguneak. Azaroaren 8an ospatuko da Lehiberri Zentroan, eta aurtengoan, kontratu mugagabeko 33 kontratazio lagunduko ditu diruz. 

    “Enpleguneko aurreko edizioetan baino lan-eskaintza gutxiago lagunduko dira diruz, baina kontratazioek mugagabeak izango dute, eta hori garrantzitsua izango da kalitatezko lanpostuak sortzeko eta enplegua egonkortzeko”, azaldu du Iker Urruzola Aizpuruak, Zizurkilgo alkate eta Tolosaldea Garatzeneko lehendakariak.

    Lan-eskaintzen zerrenda ikusgai

    Orotariko lanpostuetarako eskaintzak jaso dira aurten: mantenurako, ibilgailuen konponketarako, industriarako, elikadura sektorerako, administrazio lanetarako, ehungintzarako, zaintza lanetarako, edota zerbitzuetarako, besteak beste. Zerrenda eguneratu osoa Tolosaldea Garatzenen web orrian dago ikusgai.

    LAN-ESKAINTZAK ETA INFORMAZIO OSAGARRIA

    Lan-eskaintzaren batera izena eman nahi duten herritarrek dagoneko aukera dute horretarako. Tolosaldea Garatzenen webgunean egin dezakete eskaera, baita 943 654 501 telefono zenbakira deituta, edo lan3@tolosaldea.eus helbidera idatzita. 

    Enpresek beraien eskakizunetara hobekien egokitzen diren pertsonak aukeratuko dituzte, eta horiek aurrez aurreko lan-elkarrizketa egingo dute azaroaren 8an, Lehiberri Zentroan bertan. Kontratazioa egiteko abenduaren 31ra bitarteko epea izango dute enpresek, eta ezinbestean, kontratatutakoek Lanbiden altan emanda egon beharko dute kontratazioa egiten den unean.

    Enpleguaren hobekuntza egonkortuz

    Enplegunearen aitzakian egiten diren kontratuek eskualdeko enplegu datuetan ere izan dute eragina. Azken urteotan, hobera egin eta asko errekuperatu da enplegua, eta aurten mundu mailan egoera nahasten ari bada ere, Tolosaldean oraingoz hobekuntza-joera hori egonkortzeko jarrera adierazten ari da.

    Lanbidek emandako emandako iraileko datuen arabera, langabezia tasak beherantz jarraitzen du Tolosaldean: %7,9an dago, Gipuzkoako (%8,3) eta EAEko (%10,4) datuen azpitik mantenduz. Une honetan 1.885 langabe daude eskualdean, iaz garai honetan zeudenak baino 49 gutxiago. 

    Lan-kontratuek eta afiliazioek ere gora egin dute. Lan-kontratuei dagokienean dinamismo handia sumatzen da. 1.590 kontratu egin dira, iaz baino %23 gehiago. Kontratu horien artean, igoera nabarmena izan dute kontratu mugagabeek. Zifra osoaren %28an kokatu dira mugagabeak, iazkoarekin alderatuta %17 gehiago. 17.463 afiliatu daude une honetan, gehienak erregimen orokorrean.

    DESKARGATU DATU GUZTIEN TXOSTENA

    Txanponaren beste aldean, ordea, urteroko erronkak mantentzen dira: emakumeen eta 45 urtetik gorakoen laneratzea eta langabezian kronifikatutako kolektiboak dinamizatzea. Olatz Peon Ormazabal, Tolosako alkate eta Tolosaldea Garatzeneko lehendakariordearen esanetan, “urteak daramatzagu kolektibo horiei begirako lanketa bereziak egiten; eta ahaleginei eutsiko diegu, egoera iraultzeko. Horretarako lehen urratsa enplegua egonkortzea da”.

    #Berriak #Enplegua garatzen
    Langabetuentzako ikastaroak 2026ko urte hasieran.

    #Enplegua garatzen
    Kontratazioetarako diru-laguntza deialdia

    #Enplegua garatzen
    Lanbide ziurtagiria langabetuentzako: Fabrikazio mekanikoko eragiketa osagarriak

    • Enpresak garatzen
    • Enplegua garatzen
    • Ekintzailetza garatzen
    • Turismoa garatzen
    • Aniztasuna garatzen
    • Kontsumo bulegoa
    • Udalak garatzen
    • Gardentasun ataria
    • Lege oharra
    • Pribatutasun politika
    • Cookien politika

    Lehiberri Zentroa
    Apattaerreketa Industrigunea 1,
    20400 Tolosa
    Gipuzkoa
    943 654 501

    tolosaldea@tolosaldea.eus

    enpresak garatzen
    enplegua garatzen
    ekintzailetza garatzen
    turismoa garatzen
    migrazioa eta aniztasuna
    kontsumo bulegoa
    udalak garatzen
    Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean esperientziarik onena eman ahal izateko, bisitak errepikatzerakoan zure lehentasunak gogoratuz. "Onartu" klikatuz, cookie guztiak erabiltzea onartzen duzu.
    EzarpenakONARTU
    Manage consent

    Privacy Overview

    This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
    Necessary
    Always Enabled
    Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
    Non-necessary
    Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
    SAVE & ACCEPT