/ Aktualitatea / Empresa / Badator Lehiberri Eguna: enpresen topaketa Tolosaldean.
Eskualdeko enpresen topaketa izango dugu Lehiberri Zentroan networking espazio bat sortuz.
Gonbidapena irekita dago eskualdeko enpresa guztiei eta Lehiberri Zentrora bertaratzeko deia zabaldu nahi dugu eskualde osoan.
Ekitaldi honetan, Sabin Azua, EUSMEX-eko presidentea, izango dugu gonbidatu berezi bezala gure artean eta bere eskutik “Ziurgabetasun garaian estrategiak sortuz” inguruko aurkezpen bat izango dugu.
Horretaz gain, eskualdeko enpresa batzuei Tolosaldea Garatzenekin arlo ezberdinetan egindako lanagatik Lehiberri Aitortzak banatuko ditugu. Hauek izango dira aitortzak:
Bukatzeko, networking espazio bat izango dugu enpresen arteko harremana sustatzeko, lankidetza aukerak sortzeko eta enpresak bata bestearengandik gertuago sentitzeko.
Gonbidapena irekita dago eskualdeko enpresa guztiei.
Izena ematea beharrezkoa da: lehiberri@tolosaldea.eus emailera idatziz.
