/ Aktualitatea / Empresa / Gipuzkoako industriaren topaketa azaroak 12an ospatuko da Kursaalean
Re-Think Industry ETE industrialei zuzendutako topagunea da. Gero eta abiadura handiagoan merkatuak aurkezten dizkigun erronka handien aurrean gure industria birpentsatzeko gunea.
Azaroaren 12an, Kursaalen egingo da Re-Think Industry kongresuaren laugarren edizioa, Gipuzkoako ETE industrialen topagune nagusia dena. “Etorkizuneko industria gaur eraldatzen” lelopean, kongresu honek ezagutzak, esperientziak eta jardunbide egokiak trukatzeko gune bat eskaintzen du, eta etengabe eboluzionatzen ari den ingurune industrialaren erronkei aurre egiteko tresna estrategikoak eskaintzen ditu. Aurreko edizioan 600 pertsona baino gehiago bertaratu ziren, eta horrek erakusten du foroak gero eta garrantzi eta interes handiagoa duela Gipuzkoako industria sektorean.
Aurten ere , Donostiako Kursaalen izando da goizeko 09:30etatik 14:00etara bitartean.
Jardunaldi honetan, adimen artifiziala, nazioartekotzea eta merkatuetan dibertsifikatzea, barne-ekintzailetza eta negozioetako dibertsifikazioa edo partaidetzazko kudeaketa-eredu berriak bezalako erronkei aurre egiten dieten lurraldeko ETEen arrakasta-kasuak ezagutuko ditugu.
Egitaraua:
Tolosaldea Garatzenetik, eskualdeko enpresa industrial guztiak animatzen ditugu Re-Think Industry 2025 programan parte hartzera.
Izen emateak eta programa osoa : https://plaza.gipuzkoa.eus/eu/re-think-industry-2025

