/ Aktualitatea / Diversidad / Bizilagunak egitasmoak bazkaltzeko elkartuko ditu bertako eta atzerritik etorriko familiak, azaroaren 20an
Datorren azaroaren 20an Euskal Herriko familiak eta atzerritik bertara iritsitakoak mahaiaren bueltan elkartuko dira, bazkalduz, elkar ezagutzeko asmoarekin.
Udazkeneko hitzordu klasikoenetako batean bihurtu da Bizilagunak egitasmoa. Aurreiritziak eta estereotipoak gainditzeko, eta gure herri eta hirietan kultur aberatsago eta anitzagoak sustatzeko esperientzia kolektibo bat da.
Dinamizatzaile baten laguntzaz elkartzen dira familiak, esperientziak partekatzeko. Bertako familiek atzerriko kultura, zapore, bizipen eta jakintzak ezagutzeko aukera dute; eta atzerritik etorritakontzat, berriz, tokiko kulturan sakontzeko baliagarria da, integrazioan eta gizarte kohesioan ere lagunduz.
Bikoteka, kuadrillan, lagunartean edota familian parte hartu ahal izaten da. Baita dinamizatzaile modura ere, bi familien arteko zubi lana egiteko. Modu batera ala bestera parte hartzeko izen-ematea zabalik da. https://sosracismogipuzkoa.org/ webgunean edo 943 32 18 11 telefonoan egin daiteke.
Tolosaldea mailako otorduak, Tolosaldea Garatzeneko Aniztasun Sailak kudeatuko ditu, hortaz, edozein zalantzatarako, migrazioa@tolosaldea.eus helbidera idatzi daiteke.