Tolosaldea Garatzen logo
  • Esp
    • Hasiera
    • Nor gara?
      • Lehiberri zentroa
      • Kontratatzailearen profila
      • Plan estrategikoa
      • Gardentasun ataria
      • Deialdiak
    • Sailak
      • Enpresak garatzen
      • Enplegua garatzen
      • Ekintzailetza garatzen
      • Turismoa garatzen
      • Migrazioa eta Aniztasuna
      • Kontsumo bulegoa
      • Udalak garatzen
    • Aktualitatea
    • Agenda
    • Kontaktua
    • Esp

    ‘Bizilagunak’ egitasmoak maiatzaren 10ean elkartuko ditu mahaiaren bueltan hemen jaiotako familiak eta hona bizitzera etorritakoak

    #Aniztasuna garatzen

    / Aktualitatea / Diversidad / ‘Bizilagunak’ egitasmoak maiatzaren 10ean elkartuko ditu mahaiaren bueltan hemen jaiotako familiak eta hona bizitzera etorritakoak

    • Tolosaldeko bikote, familia eta lagun-kuadrillek apirilaren amaierara arte eman dezakete izena, tolosaldea@sosracismo.eu helbidera idatzita edo egitasmoaren webguneko formularioa beteta.
    • Etxeez gain, ekimena parkeetara eta elkarte gastronomikoetara ere ireki da, parte-hartzea malguagoa eta eskuragarriagoa izan dadin.

    Bizilagunak egitasmoaren bidez, mahaiaren bueltan elkartu nahi dituzte hemen jaiotako familiak eta kanpotik hona bizitzera etorritakoak maiatzaren 10ean, Etxean edo parkean, ezagutzea elikatzen! lelopean. Gipuzkoa osoan egiten da egitasmoa urtero, kulturartekotasuna eta gizarte-kohesioa indartzeko helburuarekin.

    Egitasmoaren aurkezpen-prentsaurrekoa gaur, asteazkena, egin da, apirilaren 22an, Tolosako Bidaiarien Txokoan. Bertan izan dira, Sos Arrazakeriako elkarteko ordezkariekin bartera, Tolosaldeko hainbat herrietarako ordezkari politikoak, Tolosaldeko elkarteetako ordezkariak, Tolosaldea Garatzen eta aurreko urteetan egitasmoan parte hartu izan duten herritarrak.

    Egitasmo honen helburu nagusia da eskualdeko familia edo lagun-talde bat eta kanpotik hona bizitzera etorritako beste familia edo lagun-talde bat elkartzea bazkaltzeko, dinamizatzaile baten laguntzaz. Otordua elkarrekin egiteaz harago, ordea, elkar ezagutzeko eta harreman berriak sortzeko ariketa izango dute parte hartzaileek, beste kultura batzuetara hurbiltzeko aukera izateaz gain. Parte hartzeko espazioak zabaltzen jarraitu ahal izateko, etxeez gain, ekimena parkeetara eta elkarte gastronomikoetara ere ireki da, parte-hartzea askotarikoagoa, malguagoa eta eskuragarriagoa izan dadin.

    SOS Arrazakeriako antolatzaileen arabera, «Tolosaldeko aniztasunari balioa emateko balioko dute bazkariok, jatorri askotako jendea bizi baita eskualdean, eta, denen integrazioa sustatzeko, beharrezkoa da aniztasun horri balioa ematea. Bizilagunak egitasmoak interakzio positiboak sustatzeko balio du, lehen urratsa egiten laguntzeko xedea du. Edizio honetako leloak jasotzen duen bezala, harremanak elikatzea bilatuko dugu, bazkari baten inguruan hasi eta denboran zehar jarraitzeko bokazioa dutenak».

    Tolosaldean ez ezik, Bizilagunak egitasmoa Gipuzkoako beste eskualde batzuetan ere egingo dute, hala nola Donostialdean, Buruntzaldean, Oarsoaldean, Bidasoan, Debagoienean eta Urola Garaian.

    Parte hartzaileek hillabete amaiera bitarte eman dezakete izena, dinamizatzaile zein familia gisa. Interesdunek mezu bat bidali dezakete tolosaldea@sosracismo.eu  helbidera, edo egitasmoaren webguneko formularioa bete.

    #Aniztasuna garatzen #Aniztasuna garatzen
    Tolosaldeko eta Bilboko Harreraguneak elkarlanean

    #Aniztasuna garatzen
    Tolosaldeko Harrera Zerbitzu Integrala -Harreragunea- abian da

    #Aniztasuna garatzen
    Gipuzkoa Solidarioa ekimena Ekainak 14an, Tolosan gauzatu zen

    • Enpresak garatzen
    • Enplegua garatzen
    • Ekintzailetza garatzen
    • Turismoa garatzen
    • Aniztasuna garatzen
    • Kontsumo bulegoa
    • Udalak garatzen
    • Gardentasun ataria
    • Lege oharra
    • Pribatutasun politika
    • Cookien politika

    Lehiberri Zentroa
    Apattaerreketa Industrigunea 1,
    20400 Tolosa
    Gipuzkoa
    943 654 501

    tolosaldea@tolosaldea.eus

    enpresak garatzen
    enplegua garatzen
    ekintzailetza garatzen
    turismoa garatzen
    migrazioa eta aniztasuna
    kontsumo bulegoa
    udalak garatzen
    Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean esperientziarik onena eman ahal izateko, bisitak errepikatzerakoan zure lehentasunak gogoratuz. "Onartu" klikatuz, cookie guztiak erabiltzea onartzen duzu.
    EzarpenakONARTU
    Manage consent

    Privacy Overview

    This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
    Necessary
    Always Enabled
    Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
    Non-necessary
    Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
    SAVE & ACCEPT