Tolosaldea Garatzen logo
  • Esp
    • Hasiera
    • Nor gara?
      • Lehiberri zentroa
      • Kontratatzailearen profila
      • Plan estrategikoa
      • Gardentasun ataria
      • Deialdiak
    • Sailak
      • Enpresak garatzen
      • Enplegua garatzen
      • Ekintzailetza garatzen
      • Turismoa garatzen
      • Migrazioa eta Aniztasuna
      • Kontsumo bulegoa
      • Udalak garatzen
    • Aktualitatea
    • Agenda
    • Kontaktua
    • Esp

    Tolosaldeko Harrera Zerbitzu Integrala -Harreragunea- abian da

    #Aniztasuna garatzen

    / Aktualitatea / Diversidad / Tolosaldeko Harrera Zerbitzu Integrala -Harreragunea- abian da

    Atzerriko jatorria duten herritarrak informatu, orientatu eta beharrezkoa bada beste zerbitzuetara deribatuko dituzte, Tolosa, Villabona eta Alegiako bulegoetan.

    Tolosaldeko Harrera Zerbitzu Integrala martxan da jada, Harreragunea izenarekin. Eskualdean bizi diren edo bertara bizitzera etorriko diren kanpoko jatorria duten pertsonei zuzenduta dago, aldez aurretik hitzordua eskatuta.

    Bakarkarko hitzorduen bitartez arreta integrala eskaintzea izango da zerbitzuaren helburua.  Arreta astelehenetik ostiralera eskainiko da aurrez aurre, hiru kokapen hauetan: Tolosako Andre Maria plazako bulegoan, Villabonako udaletxean eta Alegiako udaletxean. Bertara joaten diren pertsonak Peñascal kooperatibako teknikari Izar Iriarteren esku egongo dira; hark azalduko die zer baliabide dituzten Tolosaldean eta, behar dutenean, beste zerbitzu espezializatu batzuetara igorriko ditu.

    Zerbitzu berri hau Tolosaldea Garatzeneko Migrazio eta Aniztasun sailak jarri du abian, Tolosaldeko udalen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Amaia Iturrik, saileko arduradunak, adierazitakoaren arabera, harrera-zerbitzu baten beharra aspaldidanik zegoen identifikatuta. Duela hiru urte egindako diagnostiko batean aztertu zen atzerriko jatorria zuten pertsonen egoera, eta han jasotako ondorioek, eskualdeko ordezkari politikoen, teknikarien eta gizarte-eragileen laguntzarekin eta Eusko Jaurlaritzako Biltzen-en bitartez dinamizatuta, Tolosaldeko atzerritar jatorriko pertsonei harrera egiteko protokolo markoa diseinatu zuten. Protokolo horretan hainbat helburu ezarri ziren, baina nagusitzat harrera-zerbitzu baten sorrera hartu zen.

    Tolosaldeko Harrera Zerbitzu Integrala diseinatzeko Usurbilgo, Hernaniko edota Getxoko ereduak aztertu dituzte baina ez dute inon eskualde mailako zerbitzurik topatu. Eskualdearen ezaugarriak kontuan hartuta, eredua ahalik eta “deszentralizatuena” eta irisgarriena izatea erabaki dute; horregatik, bulegoak ez dira Tolosan bakarrik egongo, baizik eta Villabonan eta Alegian ere bai. Harrera protokoloa diseinatzerakoan, jada jaso zuten herrietan harrera saioak antolatzea bultzatzea. Iturrik adierazi du prozesua bi norabidekoa izango dela, eta herrietako saioek funtsezko rola izango dutela bai bizilagunak zerbitzura bideratzeko, bai zerbitzura iristen direnei bertako herritarrekin harremanetan jartzeko aukera emateko.

    Arduradunek aurreikusten dute erabiltzaileen kontsulta gehienak egoera administratiboaren erregularizazioarekin lotuta egongo direla, eta, bestela, gizarte babesaren, enpleguaren edo formakuntzaren ingurukoak izango direla. Horrek erakunde ezberdinen arteko koordinazioa eskatuko duela nabarmendu du Iturrik. Udaletan, adibidez, errolda egiten denean, iritsi berriei zuzenean emango zaiela Tolosaldeko Harrera Zerbitzu Integralaren berri. Hala ere, migrazio eta aniztasun arduradunak argitu du zerbitzua zabalik izango dela erroldarik ez duten pertsonentzat ere, baita Tolosaldean iada bizi diren eta zerbitzu espezializatuen inguruko informazioa ere jaso nahi duten atzerritar jatorriko pertsonei ere.

    Harreragunean beste esparru batzuk ere landuko dira: iritsi berriei hezkuntza sistemako eredu desberdinen inguruko informazioa emango zaie, Andragora, Tolosaldeko Emakumeen Etxean dauden zerbitzuak, elkargunean  eta emakumeentzako jabetze eskolako ikastaroak aurkeztuko zaizkie, eta eskualdean euskaraz ikasteko dauden aukerak ere jarriko zaizkie mahai gainean. Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubideetako eta Kultura Demokratikoko zuzendari den Ion Gambrak azpimarratu du hizkuntzaren auzia dela harrera prozesuetan kontuan hartu beharreko elementu nagusietako bat; era berean, genero ikuspegia eta giza eskubideen trataera bermatzea ere ezinbestekotzat jo du.

    Tolosaldeko Harrera Zerbitzu Integrala -Harreragunea- zerbitzua erabili ahal izateko, hitzordua eskatu behar da 747 41 72 55 telefonora deituz edo harreragunea@tolosaldea.eus idatziz. Zerbitzuak hainbat kokapen eta ordutegi ditu:

    • Tolosan, Andre Maria plazako bulegoan, astelehen eta astearteetan 10:00etatik 14:00etara eta asteazkenetan 15:00etatik 19:00etara.
    • Villabonan, udaletxean: ostegunetan 10:00etatik 14:00etara.
    • Alegian, udaletxean: ostiraletan 10:00etatik 14:00etara
    Tolosa
    Villabona-Amasa
    Alegia
    #Aniztasuna garatzen
    Maiatzak 21, Aniztasun Kulturalaren Nazioarteko Eguna eta Maiatzak 25, Afrikako Nazioarteko Egunari lotuta hainbat ekintza Tolosaldean

    #Aniztasuna garatzen
    ‘Bizilagunak’ egitasmoak maiatzaren 10ean elkartuko ditu mahaiaren bueltan hemen jaiotako familiak eta hona bizitzera etorritakoak

    #Aniztasuna garatzen #Aniztasuna garatzen
    Tolosaldeko eta Bilboko Harreraguneak elkarlanean

    • Enpresak garatzen
    • Enplegua garatzen
    • Ekintzailetza garatzen
    • Turismoa garatzen
    • Aniztasuna garatzen
    • Kontsumo bulegoa
    • Udalak garatzen
    • Gardentasun ataria
    • Lege oharra
    • Pribatutasun politika
    • Cookien politika

    Lehiberri Zentroa
    Apattaerreketa Industrigunea 1,
    20400 Tolosa
    Gipuzkoa
    943 654 501

    tolosaldea@tolosaldea.eus

    enpresak garatzen
    enplegua garatzen
    ekintzailetza garatzen
    turismoa garatzen
    migrazioa eta aniztasuna
    kontsumo bulegoa
    udalak garatzen
    Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean esperientziarik onena eman ahal izateko, bisitak errepikatzerakoan zure lehentasunak gogoratuz. "Onartu" klikatuz, cookie guztiak erabiltzea onartzen duzu.
    EzarpenakONARTU
    Manage consent

    Privacy Overview

    This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
    Necessary
    Always Enabled
    Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
    Non-necessary
    Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
    SAVE & ACCEPT