Tolosaldea Garatzen logo
  • Esp
    • Hasiera
    • Nor gara?
      • Lehiberri zentroa
      • Kontratatzailearen profila
      • Plan estrategikoa
      • Gardentasun ataria
      • Deialdiak
    • Sailak
      • Enpresak garatzen
      • Enplegua garatzen
      • Ekintzailetza garatzen
      • Turismoa garatzen
      • Migrazioa eta Aniztasuna
      • Kontsumo bulegoa
      • Udalak garatzen
    • Aktualitatea
    • Agenda
    • Kontaktua
    • Esp

    EURITEEK ERAGINDAKO EZBEHARRAK BIDERATZEKO AHOLKU PRAKTIKOAK

    #Kontsumo bulegoa

    / Aktualitatea / Oficina de consumo / EURITEEK ERAGINDAKO EZBEHARRAK BIDERATZEKO AHOLKU PRAKTIKOAK

    Joan den ostiralean, ekainaren 13an, euri-jasek eragindako kalteak oso kezkagarriak dira kaltetuentzat: zer pauso eman behar diren, nola jokatu behar den, aseguruari zer kalte erreklamatu behar zaizkion edo zer estaldura duten egoera horren aurrean. Hori dela eta, Tolosaldeko KIUBetik lasaitasun-mezu bat bidali nahi diegu kaltetuei, horrelako egoeretan nola jokatu behar duten azaltzeko aholku eta jarraibide batzuekin batera.

    Uholdeak aparteko arrisku klimatikotzat jotzen dira, eta aseguru-etxeek, oro har, mota horretako arriskuak baztertzen dituzte beren kontratuetan. Bada, hemen esku hartzen du Aseguruen Konpentsazio Partzuergoak. Izaera publikoko erakundea da, eta aseguru-etxeek estaltzen ez dituzten ezohiko arriskuengatiko kalte-ordainak bere gain hartzen ditu. Beraz, horrelako arriskuak gertatzen direnean, kaltetuek indarrean dagoen aseguru-poliza bat badute hondamendia gertatzen den unean, eta aseguruaren ordainketa eguneratuta badute —konpentsazioa eskatzean egiaztatu beharko dituzten baldintzak—, Partzuergoak hartuko du bere gain kalte-ordaina.

    Aldiz, aseguru polizarik ez duten kaltetuak badaude, kasu horretan, Partzuergoak ez ditu estaliko horiek izandako kalteak, eta itxaron beharko da ea Gobernu Zentralak, Gipuzkoako Foru Aldundiak hala eskatuta, ingurua katastrofiko deklaratzen duen eta laguntza publikoren bat jaso dezaketen.

    Uholdeek eragindako kalteak estal ditzaketen ASEGURU MOTAK:

    1. Istripu-asegurua (lesio pertsonalen kasuan)
    2. Etxeko asegurua (egitura-kalteen eta edukian izandako kalteen kasuan)
    3. Jabekideen komunitatearen asegurua (komunitatearen eremu komunetan kalteak izanez gero)
    4. Merkataritza-, enpresa- eta industria-asegurua (instalazioetan kalteak izanez gero, galera ekonomikoez gain)
    5. Kotxeko asegurua
    6. Nekazaritza-asegurua (uztak, animaliak eta instalazioak kaltetuz gero)

    Kalte-ordainak erreklamatzeko PROZEDURA:

    1) Kalteak grafikoki dokumentatu:

    a) Edozein garbiketa edo konponketa egin aurretik, jasandako kalteen argazkiak eta bideoak egin.

    b) Kalteen inbentarioa egin.

    c)Kalteen ondorioz egindako gastuen fakturak eta ordainagiriak gorde.

    2) Ezbeharra aseguru-etxeari lehenbailehen jakinarazi, gehienez ere 7 eguneko epean.Aseguru-etxeek Partzuergora bideratuko dituzte kasuak. Dena den, posible da Partzuergoari zuzenean jakinaraztea.

    Ezbeharra aseguru-etxeari jakinarazteko bideak:

    a) Telefonoa:

    Kasu horretan, komeni da polizaren zenbakia eskura izatea eta, behin ezbeharra jakinarazitakoan, hari esleitutako erreferentzia-zenbakia emateko eskatzea, baita, ahal bada, arreta emango dien izapidegilearen izena ere.

    b) Posta elektronikoa:

    Bertan sartu behar dira oinarrizko datu pertsonalak, poliza-zenbakia eta aseguruaren ordainagiria, baita klima-gertaerari buruzko informazio garrantzitsu guztia ere (data, gertaeraren iraupena…) edo jasandako kalteen xehetasunak (argazkiak, bideoak, fakturak…).

    Meteorologia-fenomenoaren intentsitateari buruzko informazioa ematen duten txosten meteorologiko ofizialak izanez gero, baliagarriak izan daitezke erreklamazioa babesteko. Gainera, jaso izanaren baieztapena bidaltzeko eskatu behar da, aseguru-etxeak ezbeharraren jakinarazpena jaso duela egiaztu ahal izateko. Jasotzen ez bada, atal honetan adierazitako beste bi bide alternatiboren bat aukeratu beharko da.

    c) Bulego fisikoak:

    Langileek eskatutako dokumentazio guztia eman.

    3) Ezbeharraren berri aseguru-etxeari jakinarazi ondoren, perituak eragindako jabegoa bisitatuko du kalteak ebaluatu ahal izateko. Perituak euriteek kaltetutako eremuak zehatz-mehatz ikuskatuko ditu. Bildutako frogak (argazkiak, bideoak eta dokumentu garrantzitsuak) bereziki baliotsuak izan daitezke erreklamazioa babesteko, nahiz eta perituak dokumentazio osagarria eska dezakeen bisitan zehar. Bildutako informazio guztiarekin, perituak kalte-ordainari dagokion zenbatekoa zehaztuko du.

    4) Ezbeharra ebaluatu eta onartu ondoren, kalte-ordain ekonomikoa jasoko da, polizaren baldintzen arabera (estaldura mugatua, uholdeek eragindako kalte-mota batzuen salbuespenak…). Polizak jasandako kalteak erabat estaltzen ez dituenean, Partzuergoak esku hartzen du, eta babes-estaldura osagarria eskaintzen du. Partzuergoak izendatutako peritu batek ebaluatuko ditu kalteak, konpentsazio egokia zehazteko.

    Hala ere, eta argibide horiek guztiak gorabehera, adierazi behar da egoera bakoitza bakarra dela. Horrek ebaluazio xehatua egitea eskatzen du, kasu bakoitzaren ingurabar indibidualen eta kontratatutako aseguruaren klausula espezifikoen araberako kalte-ordain egokia bermatzeko.

    Aseguruaren baldintzak interpretatzerakoan zalantzak edo zailtasunak izanez gero, edo balizko estaldurei buruzko eztabaidak izanez gero, eskatu Tolosaldeko KIUBaren lege-aholkularitza.

    #Ibilgailuak #KIUB #Kontsumo bulegoa
    Autoen Karteleko Kaltetuak

    #Berriak #Kontsumo bulegoa
    Tolosaldeko KIUB Euskadi 2025 Kontsumo Sarietako I Kategorian saritua

    #Berriak #Kontsumo bulegoa
    2024ko martxoaren 15a, Kontsumitzaileen Eskubideen Nazioarteko Eguna

    • Enpresak garatzen
    • Enplegua garatzen
    • Ekintzailetza garatzen
    • Turismoa garatzen
    • Aniztasuna garatzen
    • Kontsumo bulegoa
    • Udalak garatzen
    • Gardentasun ataria
    • Lege oharra
    • Pribatutasun politika
    • Cookien politika

    Lehiberri Zentroa
    Apattaerreketa Industrigunea 1,
    20400 Tolosa
    Gipuzkoa
    943 654 501

    tolosaldea@tolosaldea.eus

    enpresak garatzen
    enplegua garatzen
    ekintzailetza garatzen
    turismoa garatzen
    migrazioa eta aniztasuna
    kontsumo bulegoa
    udalak garatzen
    Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean esperientziarik onena eman ahal izateko, bisitak errepikatzerakoan zure lehentasunak gogoratuz. "Onartu" klikatuz, cookie guztiak erabiltzea onartzen duzu.
    EzarpenakONARTU
    Manage consent

    Privacy Overview

    This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
    Necessary
    Always Enabled
    Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
    Non-necessary
    Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
    SAVE & ACCEPT