/ Aktualitatea / Empresa / Euskarabilduaren 14. edizioak Interneten gobernantza eta euskal komunitateak sare globalean duen papera izango ditu hizpide
Korporazio teknologiko handiek espazio digitalaren gainean erabakitzeko boterea kontzentratzen duten testuinguruan, Euskarabildua 2025ek auzi klabe batean jartzen du fokua: Nork gobernatzen du internet?
Teknologia modu burujabe eta kritikoan kudeatzea ezinbestekoa da herritarren eskubideak defendatzeko, kultur eta hizkuntza aniztasuna babesteko eta etorkizun digital justuagoa bermatzeko.
Begirada kritikoa eta globala
XXI. mendean, korporazio teknologiko handiek —Google, Meta, Amazon, Apple, Tesla— aberastasuna pilatzeaz gain, datuak bildu, narratibak moldatu eta nazioarteko sistemaren arauak berridazten dituzte. Institut Cerdàren arabera, 2024an hodeiko zerbitzuen fakturazioaren % 67 AEBko hiru enpresatan soilik kontzentratu zen, eta Interneteko bilaketen % 82 Googleren bidez egin ziren.
Errealitate horren aurrean, Euskarabilduak gogoeta bat planteatzen du:
Hitzaldiak eta adituen ahotsak
Topaketan erreferentziazko hizlariek hartuko dute parte:
Euskal ekimenen erakusleihoa
Hitzaldiez gain, tokian tokiko proiektuentzako lekua ere izango da, burujabetza digitala praktikan nola gauzatzen den erakusteko:
Zikloan, hilekoaren jarraipena egiteko euskal aplikazio independentea
Zer da Euskarabildua?
Euskarabildua dibulgazio jardunaldi bat da, euskara eta teknologia uztartzea helburu duena, gizartean eragiten duten eta Euskal Herrian burujabetza digitala eta linguistikoa sustatzea ahalbidetzen duten ekimen berritzaileen hausnarketarako eta hedapenerako gunea. 2012tik antolatzen dute Iametzak, Argiak eta Ametzagaiñak.
Publikoa
Teknologian interesa duen edonori zuzenduta dago, sektoreko profesionaletatik hasi eta teknologiak gizartearentzat nola balio dezakeen aztertu nahi duten herritar, erakunde, enpresa edo elkarteetaraino.
Streaming eta izen ematea
Jardunaldia zuzenean jarraitu ahal izango da EITBren bitartez. Izen-ematea doakoa da, eta dagoeneko irekita dago www.euskarabildua.eus webgunean.