/ Aktualitatea / Turismo / Familientzako duen turismo eskaintza balioan jarri du Tolosaldeak, Familia Turismoko II. Jardunaldian
Tolosa, 2023ko martxoak 27
Turismo sektoreko ehun profesional baino gehiago bildu dira, gaur, Tolosako Topic
Zentroan, familia-segmentuak turismoan eskaintzen dituen aukeretan sakontzeko.
Familia Turismoari buruzko Jardunaldien bigarren edizioak 10 hitzaldi izan ditu, nazioartetik
nahiz estatuko beste zenbait lekutatik etorritako profesionalen eskutik, familientzako turismo-
produktuak kudeatzen eta merkaturatzen adituak guztiak.
Olatz Ilarregi, Tolosaldea Garatzeneko Turismo Saileko arduraduna, hizlarietako bat izan da,
eta aukera aprobetxatu du eskualdeak familientzat duen eskaintza anitza nabarmentzeko.
15 enpresako sarea
Ilarregik azpimarratu duenez, Tolosaldeak urrats handiak eman ditu azken hamarkadan
familia segmentua erakartzeko: “Natura eta gastronomia izan dira gure estrategiaren zutabe
nagusiak, baina TOPIC eta Txindokiko Itzalaren sorrerak aldaketa ekarri zuen. Tolosaldeko
Turismo Mahai publiko-pribatuan hausnarketa estrategikoa egin ondoren, familiak
erakartzeko ahaleginak lehenestea erabaki zen. TOPIC eta Txindokiko Itzala punta-puntako
baliabideak dira zentzu horretan, eta Tolosaldea helmuga lehiakor bihurtu dute familia giroko
aisialdi-eskaintzan”.
Izan ere, familiak dira nekazalturismoetan eta landetxeetan bezerorik ohikoenak. Hala
erakusten dute Nekaturrek, Euskadiko Landetxe eta Nekazalturismoen Elkarteak, emandako
datuk. Tolosaldean, zehazki, segmentu hori gehiengoa da, bai establezimendu kopuruari
dagokionez (%36), baita leku kopurari dagokienez ere (%29).
Basquetourrek 2018an Euskadiko Familia Turismoko Kluba sortu zuenetik, Tolosaldea sare
horretako kide da. 2020an ere bat egin zuen Espainiako Familia Turismoaren Zigiluarekin.
Ordutik, gero eta enpresa gehiagok egokitu dituzte beren instalazioak eta zerbitzuak publiko
hori hartzeko. Gaur egun, 15 establezimendu daude Familia Turismoaren Klubari atxikita:
Era berean, segmentu horrekin lan egiteko eta egungo eskaintza indartzeko apustua
berresten dutela nabarmendu du Ilarregik: «Sareak sortu eta klubeko enpresen artean
sinergiak bilatu nahi ditugu, eskaintza hobetzeko eta produktu berriak sortzeko. Horrek fluxu
turistikoak banatzen eta landaguneak indartzen laguntzen du, ekonomia osagarriak
ahalbidetuz, eta, beraz, onuragarria izango litzateke eskualde guztiarentzat».
Ildo horretan, Tolosaldeak familiei zuzendutako promozioa areagotuko du, azken urteotan
haurrei bideratuz sortutako bideo promozional, publizitate, hedabideetako erreportaje eta
entretenimenduko euskarriei segida eman asmoz.