/ Aktualitatea / Turismo / IBILTUR Aisia 2019: Familia turismoa Euskadin, azterketa konparatiboa.
Arlo honen azterketa Ibiltur Aisia 2019 egitasmoan egiten duen lanaren zati bat da.
Txostenaren emaitza nagusiak honakoak dira:
Euskadira egiten diren aisialdiko bisitaldien % 11etik gora familia-turismoari dagozkio. Turismo-mota horrek euskal kostaldeko helmugak, txangoak eta jarduerak atsegin ditu eta, aldi berean, hirietako turismo-ereduetatik aldentzeko joera du.
Udako turismoa da nagusiki, eta Aste Santuan ere nahiko errotua dago.
Beste turismo-mota batzuekin alderatuta, gehiago bilatzen du hurbileko pertsonen laguntza helmuga aukeratzeko, baina neurri berean erabiltzen du Internet bidaia antolatzeko.
Ibilgailu pribatuaren mende dagoen bidaiatzeko modua da, beste batzuk baino askoz gehiago.
Batez ere hoteletan hartzen dute ostatu familian bidaiatzen duten turistek, baina, era berean, beste bidaiari batzuek baino maiteago dute kanpina.
Hiriguneetan, nekazaritza-eremuetan edo kostaldean ibilaldiak egitea da familia-turismoaren oinarrizko jarduera; beste kolektibo batzuen artean baino askoz zabalduago dago hori, entretenitzeko eta gozatzeko beste modu batzuen kalterako, erosketak egitea salbu.
Jarduerak kontratatzeko joera txikia du, eta, ondorioz, turismo-mota horren gastu-maila batez bestekoaren oso azpitik dago.
Familia Ugarien Espainiako Federazioak antolatutako ‘Espainiako familien turismo kontsumorako ohiturak: 2020ko datuak eta 2021erako aurreikuspenak’ jardunaldian ere parte hartu dugu Turismo Saileko teknikariok urtarrilean. Datu interesgarri mordoa aurkeztu zituzten, sektorearentzat interesgarriak.