/ Aktualitatea / Empresa / 11 ikastaro eskainiko dira, urriaren 20tik 24ra ospatuko den IKT Astean
Tolosaldeko IKT Astearten XVII. edizioa urriaren 20tik 24ra ospatuko da, enpresen egunerokoan tresna digitalak txertatzeko eta horien erabileraren inguruko jakintza zabaltzeko helburuarekin.
Guztira doako 11 ikastaro eskainiko dira.
Goizetako tailerrak enpresei eta Lanbide Heziketari zuzendutakoak izango dira; eguerdietan komertzioak izango dira hartzaile nagusiak eta arratsaldetako saioak publiko orokorrari zuzendurikoak izango dira online formatuan. Dena den, interesa duen edonork ere parte hartu ahal izango du edozein ikastarotan.
Ikastaro guztiak doakoak dira, eta nahi adina ikastarotan eman ahal izango da izena eman.
Goizak | Enpresak
Lehiberri Zentroa
Urriak 20, astelehena
09:00-13:00
Copilot Microsoft 365ean: aurreztu denbora zure eguneroko lanean (adibide praktikoak)
Urriak 21, asteartea
09:00-13:00
Zibersegurtasun praktikoa: babestu zure enpresa eta datuak
Urriak 22, asteazkena
09:00-13:00
Ezagutu zure bezezeroa Adimen artifizialarekin
Urriak 23, osteguna
09:00-13:00
Salmentetarako linkedIn-a: nola sortu benetako aukerak
Urriak 24, ostirala
09:00-13:00
POWER BI sarrera: zure datuak bistaratzen eta aztertzen ikasi
Eguerdiak | Komertzioak
Urriak 20, astelehena, Villabonako KZ Gunea
14:00-16:00
Sare sozialak: 2025eko berriak eta ospe digital korporatiboaren kudeaketa I
Urriak 21, asteartea, Villabonako KZ Gunea
14:00-16:00
Sare sozialak: 2025eko berriak eta ospe digital korporatiboaren kudeaketa II
Urriak 22, asteazkena, Oriaburu eraikina, Tolosa
14:00-16:00
Sare sozialak: 2025eko berriak eta ospe digital korporatiboaren kudeaketa I
Urriak 23, osteguna, Oriaburu eraikina, Tolosa
14:00-16:00
Sare sozialak: 2025eko berriak eta ospe digital korporatiboaren kudeaketa II
Arratsaldeak | Edonorentzat
Online formatuan
Urriak 20, astelehena
17:00-19:00
4.0 ekintzailea: Automatizatu eta berritu Adimen artifizialarekin
Urriak 21, asteartea
17:00-19:00
Aplikazioak eta webguneak esperimentatu eta sortu AA erabiliz, programatzaile izan gabe
Urriak 22, asteazkena
17:00-19:00
Irudiak sortu Adimen artifizialarekin: Nano Banana
Urriak 23, osteguna
17:00-19:00
Nola galdetu AA-ri egiazko eta baliagarriak diren erantzunak lortzeko
Izen-emateak
