/ Aktualitatea / Turismo / SOMMELIERITZA IKASTAROA
Testuingurua
Tolosa Gourmet, Tolosaldeko Turismo Enogastronomikoa sustatzeko klubaren baitan, elkarlan publiko-pribatuaren ondorioz eta eskualdeko enpresen beharrei erantzunez antolatutako ikastaroa da Sommelieritzako ikastaro hau.
Ostalaritza sektorean bereziki garrantzitsua den ezagutza da bertan landuko dena eta eskualdean ekoitzitako erreferentziei emango zaie lehentasuna.
Ekimen honekin sektoreari babesa eman nahi zaio turismo jasangarri eta lehiakor bat garatzeko giltzarria baitira.
Formazioaren helburua:
Tolosaldeko ostalaritza sektorearen (bereziki turistei begira lanean dihardutenak) gaitasunak hobetzea, ardoa, garagardoa eta sagardoaren (Tolosaldean eta EAEn ekoitzitako produktuei lehentasuna emanez) oinarrizko ezagutza handituz eta hiru edari hauen erabilera, zerbitzua eta kontserbazioa hobetzea helburu izanik, bai barran nahiz jantokietan.
4 SAIO
Ikastaroa lau egunekoa da eta 17:00-20:00 artean izango dira saioak astearteetan, Tolosaldeko jatetxe ezberdinetan:
Izen-ematea
15 plaza izango ditu ikastaroak eta doakoa izango da eta doan izango da.
Izena emateko epea urriak 30 artekoa izango da eta garmendia@tolosaldea.eus helbidera idatzi edo whatsapp-a bidali beharko da 606 758 577 zenbakira.
OHARRA: Lehentasuna izango dute Tolosa Gourmet turismo gastronomikoko klubera atxikitutako enpresetako langileek.