/ Aktualitatea / Noticias / TOLOSALDEA GARATZENEK 30 URTE!!
Tolosaldea Garatzenen 30. urteurrena ospatu genuen atzo, eta ospakizun bikaina izan zen, urte hauetan guztietan egindako ibilbidea aitortzeko eta elkarrekin partekatzeko.
Gurekin izan ziren Andu Martinez de Rituerto Tolosaldea Garatzeneko presidente eta Tolosako alkatea; Jose Ignacio Asensio eta Unai Andueza, Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatuak; eta Alfonso Gurpegui, Eusko Jaurlaritzako sailburuordea. Halaber, gure eskualdeko 28 udalerrietako ordezkari politikoak, enpresetako ordezkariak eta hainbat eragile sozial eta ekonomiko bertaratu ziren. Festa bikaina bizi izan genuen guztiok batera.
Berriz ere, mila esker atzoko egunean gurekin egon zineten guztioi!