Tolosaldea Garatzen logo
  • Esp
    • Hasiera
    • Nor gara?
      • Lehiberri zentroa
      • Kontratatzailearen profila
      • Plan estrategikoa
      • Gardentasun ataria
      • Deialdiak
    • Sailak
      • Enpresak garatzen
      • Enplegua garatzen
      • Ekintzailetza garatzen
      • Turismoa garatzen
      • Migrazioa eta Aniztasuna
      • Kontsumo bulegoa
      • Udalak garatzen
    • Aktualitatea
    • Agenda
    • Kontaktua
    • Esp

    Tolosaldeak Euskadi Gastronomikaren Elkarrekin Saria jaso du, turismo gastronomikoaren lankidetza ereduagatik

    #Turismoa garatzen

    / Aktualitatea / Turismo / Tolosaldeak Euskadi Gastronomikaren Elkarrekin Saria jaso du, turismo gastronomikoaren lankidetza ereduagatik

    Tolosaldea izan da Euskadi Gastronomikaren Elkarrekin 2025 Saria jaso duen hautagaia. Turismo gastronomikoaren garapen jasangarria eta lankidetzazkoa sustatzen duten ekimen kolektiboak aitortzen dituen saria da hau.

    Euskadi Gastronomikaren Elkarrekin 2025 Saria jaso du Tolosaldeak, turismo gastronomikoa sustatzeko eredu aitzindari eta sendotuagatik. Sariak eskualdeak tokiko eragile publiko eta pribatuen artean garatutako sare zabal eta kohesionatuaren lana nabarmendu du: bertako produktuak, kalitatezko ostalaritza eta bisitariari esperientzia osoa eskaintzen dion proposamen bateratua uztartzen dituena.

    Elkarrekin Saria Euskadiko Turismoaren Kode Etikoaren balioak —lankidetza, jasangarritasuna eta berrikuntza— betetzen dituzten proiektuei ematen zaie. Tolosaldearen kasuan, gastronomiaren inguruko eragile ugari sarean biltzeko eta elkarrekin lan egiteko gaitasunagatik nabarmendu da, baita tokiko ekitaldi eta ekimenetan ikuspegi turistikoa integratzeko egin duen lanagatik ere.

    Lankidetza osoan oinarritutako eredua

    Tolosaldea Garatzen erakundearen gidaritzapean, gaur egun 50 zerbitzu baino gehiago biltzen ditu sareak: bisitagarriak diren ekoizleak, sagardotegiak, jatetxeak, pintxo tabernak, komertzioak eta espazio gastronomikoak, baita udalerriak ere. Helburua da bisitariari esperientzia gastronomiko osatua eskaintzea, tokiko izaera eta benetakotasuna ardatz.

    Gastronomia benetakoa eta esperientzia gisa

    Egindako ekintzen artean, hauek nabarmendu daitezke:

    • www.tolosaldea.eus webgunean etengabe eduki propioak sortzea, eskaintza gastronomikoa modu zehatz eta eguneratuan aurkezteko.
    • 2025aren hasieran aurkeztutako bideo kolaboratiboa, sareko kide guztiek parte hartu dutena. Bideo honek lurraldearen balioak eta Euskadi Gastronomikaren ikuspegiarekin bat datozen esperientziak erakusten ditu.
    • Tolosako Azoka-ren inguruko eskaintza berria Next Generation funtsen bidez
    • Bezeroaren esperientzia hobetzeko programak ostalaritzan.
    • Pello Zabala Gunea (Amezketan) edo “Sagastitik Sagardora” ibilbidea (Adunan) egokitzeko lanak, lehenengoa Next Generation funtsen bidez.

    Kalitatea eta prestakuntza, oinarri

    Gastronomia eskaintza sustatzeaz gain, tokiko sektorearentzat formazio-eskaintza espezifikoa bultzatzen du sareak, eta Euskadiko Turismoaren Kode Etikoan parte hartzea ere sustatzen du. Gainera, kudeaketa mahaia osatzen duten eragileek elkarrekin hartzen dituzte erabaki estrategikoak, eredu inklusibo eta parte-hartzailearen alde eginez.

    Euskadiko barrualdeko erreferente turistikoa

    Tolosaldea turismo gastronomikoaren erreferente bilakatu da Euskadiko barnealdean, nazioarteko foroetan (hala nola OMTko Gastronomia Turismoko Mundu Foroan) parte hartuz, eta 2024an “Lurralde Gastronomikoa” izendapena jaso zuen El Diario Vasco-ren eskutik.

    Orain, Elkarrekin Sariak urrats berri bat dakar, gobernantza partekatuaren eta lankidetza publiko-pribatuaren alde egindako apustu sendoa sarituz. Tokiko nortasuna eta benetakotasuna ardatz duen turismo gastronomiko baten aldeko lan kolektiboa, gero eta bisitari gehiagorengana iristen ari dena.

    Ezin aipatu gabe utzi sarearen parte diren eragile guztiak, Balerdipeko Erleak, Goine gaztandegia, Hika txakolindegia eta jatetxea, Inazio Urruzola txakolindegia, Mahala, Urdapilleta euskal txerria, Ezeiza gozotegia, Rafa Gorrotxategi eta Txokolatearen Museoa, eskualdeko sei sagardotegiak (Aburuza, Eguzkitza, Goikoetxea, Isastegi, Sarasola eta Zabala), Albizturgo ostatua, Alkizako ostatua, Altzoko ostatua, Ama, Iriarte Jauregia eta bere jatetxeak, Bertakoteka, Bide bide, Botarri, Hernialdeko ostatua, Iparra Taproom, Iriarte jatetxea, Iturri ondo, Larraitz gain, Orexako ostatua eta denda, Irurako ostatua, Zirta, Fronton jatetxe eta taberna, Tolosako hiru erretegiak (Burruntzi, Casa Julián eta Nicolás), Ikatza taberna, Karela, Orbela, Xare, Barriola harategia, Garia okindegia, Tolosako azokaren kudeatzaile den Tolosako udala eta Pello Zabala gunearen kudeatzaile den Amezketako udala. Baita Tolomendiri, kudeaketa mahaiko bere partaidetzagatik. Bakoitzak beretik, alea jarriz urtez-urte aberasten doan sare hau posible egiten dutenak direlako.

    #Turismoa garatzen
    LARRAITZEKO AUTOKARABANENTZAKO ZERBITZUGUNEAREN INAUGURAZIOA

    #Turismoa garatzen
    TRANTSIZIO DIGITALA

    #Turismoa garatzen
    TALENTUR

    • Enpresak garatzen
    • Enplegua garatzen
    • Ekintzailetza garatzen
    • Turismoa garatzen
    • Aniztasuna garatzen
    • Kontsumo bulegoa
    • Udalak garatzen
    • Gardentasun ataria
    • Lege oharra
    • Pribatutasun politika
    • Cookien politika

    Lehiberri Zentroa
    Apattaerreketa Industrigunea 1,
    20400 Tolosa
    Gipuzkoa
    943 654 501

    tolosaldea@tolosaldea.eus

    enpresak garatzen
    enplegua garatzen
    ekintzailetza garatzen
    turismoa garatzen
    migrazioa eta aniztasuna
    kontsumo bulegoa
    udalak garatzen
    Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean esperientziarik onena eman ahal izateko, bisitak errepikatzerakoan zure lehentasunak gogoratuz. "Onartu" klikatuz, cookie guztiak erabiltzea onartzen duzu.
    EzarpenakONARTU
    Manage consent

    Privacy Overview

    This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
    Necessary
    Always Enabled
    Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
    Non-necessary
    Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
    SAVE & ACCEPT