Tolosaldea Garatzen logo
  • Esp
    • Hasiera
    • Nor gara?
      • Lehiberri zentroa
      • Kontratatzailearen profila
      • Plan estrategikoa
      • Gardentasun ataria
      • Deialdiak
    • Sailak
      • Enpresak garatzen
      • Enplegua garatzen
      • Ekintzailetza garatzen
      • Turismoa garatzen
      • Migrazioa eta Aniztasuna
      • Kontsumo bulegoa
      • Udalak garatzen
    • Aktualitatea
    • Agenda
    • Kontaktua
    • Esp

    Gaitasun profesionalen bi ziurtagiri, zaurgarritasun egoeran dauden pertsonen lan-aukerak sustatzeko

    #Aniztasuna garatzen #Enplegua garatzen

    / Aktualitatea / Enplegua garatzen / Gaitasun profesionalen bi ziurtagiri, zaurgarritasun egoeran dauden pertsonen lan-aukerak sustatzeko

    Urritik martxora bi ikastaro izango dira: bata, enplegurako lanbide-heziketako irakaskuntzari buruzkoa; bestea, biltegiko eta logistikako lanen ingurukoa.

    45 urtetik gorakoen lan aukerak sustatzeko Lortzen formazio programa martxan jarri ostean, beste kolektibo batengan jarriko du fokua Tolosaldea Garatzeneko Enplegu Sailak, urritik aurrera: zaurgarritasun edo bazterkeria egoeran daudenengan. 

    Bost erakundek elkarlanean –Tolosaldea Garatzen, Peñascal Fundazioa, KL Katealegaia, Jatorkin elkartea eta Fundación Emplea–, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, TolosaldeaLAB Elkarrekin proiektua abiatu dute, lan munduan sartzeko formazio beharra duten multzo horretako pertsonei, profesionaltasun ziurtagiriak eskaintzeko. Bi alorretan trebatzeko aukera eskainiko du programak, urria eta 2022ko martxoa bitartean. 

    Ikastaroetako bat enplegurako lanbide-heziketako irakaskuntzari buruzkoa izango da; besteak beste, hezkuntza ez-arautuko irakasle izateko baliagarri diren konpetentziak irakatsiko dira: prestakuntza-ekintzak, tutoretza, ebaluazioa, material eta baliabide didaktikoen lanketa… 

    Beste ikastaroa biltegiko eta logistikako lanen ingurukoa izango da, biltegietan kokapen, mantenu, garraio, karga eta deskarga eragiketak irakastea helburu duena.

    Biek ala biek, lanbideari lotutako formazio teknikoaz gain, zeharkako gaitasunak lantzeko modulu bat izango dute: talde-lana, komunikazioa, lidergotza… Eta, formazio saioari amaiera emateko, 40 orduko praktikak egin beharko dira eskualdeko enpresaren batean.

    Urriaren 4an hasiko dira saioak, 09:00etan, Lehiberri Zentroan. Hain zuzen, egun horretan amaituko da ikastaroetan izena emateko epea.

    INFORMAZIO GEHIAGO ETA IZEN-EMATEA
    #Aniztasuna garatzen
    Maiatzak 21, Aniztasun Kulturalaren Nazioarteko Eguna eta Maiatzak 25, Afrikako Nazioarteko Egunari lotuta hainbat ekintza Tolosaldean

    #Aniztasuna garatzen
    ‘Bizilagunak’ egitasmoak maiatzaren 10ean elkartuko ditu mahaiaren bueltan hemen jaiotako familiak eta hona bizitzera etorritakoak

    #Aniztasuna garatzen #Aniztasuna garatzen
    Tolosaldeko eta Bilboko Harreraguneak elkarlanean

    • Enpresak garatzen
    • Enplegua garatzen
    • Ekintzailetza garatzen
    • Turismoa garatzen
    • Aniztasuna garatzen
    • Kontsumo bulegoa
    • Udalak garatzen
    • Gardentasun ataria
    • Lege oharra
    • Pribatutasun politika
    • Cookien politika

    Lehiberri Zentroa
    Apattaerreketa Industrigunea 1,
    20400 Tolosa
    Gipuzkoa
    943 654 501

    tolosaldea@tolosaldea.eus

    enpresak garatzen
    enplegua garatzen
    ekintzailetza garatzen
    turismoa garatzen
    migrazioa eta aniztasuna
    kontsumo bulegoa
    udalak garatzen
    Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean esperientziarik onena eman ahal izateko, bisitak errepikatzerakoan zure lehentasunak gogoratuz. "Onartu" klikatuz, cookie guztiak erabiltzea onartzen duzu.
    EzarpenakONARTU
    Manage consent

    Privacy Overview

    This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
    Necessary
    Always Enabled
    Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
    Non-necessary
    Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
    SAVE & ACCEPT