/ Aktualitatea / Turismo / TOLOSALDEKO 5 ENPRESA EUSKADIKO KODE ETIKOAREN AITORTZA EKITALDIAN
Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak gonbidatuta, Euskadiko turismoaren kode etikora 2023 urtean, lehen aldiz, atxikitutako Tolosaldeko 5 enpresa aintzat hartzeko ospatu den ekitaldian izan dira. Atzo, martxoaren 13an, Donostiako Kursaal auditorioan.
Abaltzisketako Zaldizketa, Hernialdeko ostatua, Zirta Larraulgo ostatua, Tolosako Casa Julian eta Eceiza izan dira 2023an kode etikora atxikitako eskualdeko enpresa berriak.
Horrez gain, Zirta jatetxeko Iker Uranga sukaldaria izan da protagonistetako bat, izan ere, Basquetour-ek (Euskadiko turismo agentziak), urtero 3 enpresa eredugarri aukeratzen ditu azpimarratzeko moduko praktika on batengatik eta Zirta izan da Gipuzkoako enpresen artean aukeratua, garai bateko errezetak berreskuratzen egiten duen lanketagatik. Izan ere, berrikuntza hor ere egon daitekeela azpimarratu nahi izan da, gure kultura gastronomikoaren jatorrian. Iker Uranga bideo batean azaldu du bere lan egiteko modua bertaratutakoen aurrean.
Euskadiko kode etikoa, Turismoaren Mundu erakundeak garatutako Munduko kode etikoan oinarritzen da batetik eta Nazio Batuen 2030 Garapen Jasangarriaren agendan bestetik. Horrez gain, euskal berezitasunak eta kulturaren ezaugarri propioak erantsi zaizkio.
Kode hau sinatzean, eragile turistikoek bertako kultura, tradizioa eta ondarearen errespetua eta zaintza onartzen dute. Herritarrak turismo-jarduerarekin bat egin eta onura ekonomiko, sozial eta kulturalak zabaltzeko helburuarekin.
2020 urtean hasi zen Basquetour Kode etikoa enpresengana gerturatzeko lanketan, eta bide horretan, hasieratik Tolosaldea Garatzeneko turismo sailarekin elkarlanean asko izan da dira gure eskualdean, Euskadiko kode etikoarekin bat egin eta erregistroan agertzen direnak.
Topic, Urmara, Orexako ostatua, Rafa Gorrotxategi, Fagus Alkiza, Iriarte jatetxea, Korteta eta Tolosaldeko turismo bulegoa izan ziren lehenak. Txindokiko itzala, Saskarate, Overtrails, Lete, Iturri ondo, Iriarte Jauregia, Hika, Eguzkitza eta Bide bide hotela batu ziren gero. Aburuza, Tolosaldea Garatzen, Ama, Lizolagoiena eta Karmentxu lehengo urtean. Eta gehitzen azkenak, Zaldizketa, Eceiza, Zirta, Hernialdeko ostatua eta Casa Julian izan dira.
2024 urte honi begira, Tolosaldea Garatzenetik beste 5 enpresa berrirekin lan egitea aurreikusten da eta oraindik izen emateko aukera zabalik dago. Turismoarekin lan egiten duen enpresa edo erakunde batekoa bazara eta haur zer den zehatzago jakin edo interesgarria izan daitekeela iruditu bazaizu, deitu edo idatzi lasai Tolosaldea Garatzeneko turismo sailera, 606 758 577 edo garmendia@tolosaldea.eus