Tolosaldea Garatzen logo
  • Esp
    • Hasiera
    • Nor gara?
      • Lehiberri zentroa
      • Kontratatzailearen profila
      • Plan estrategikoa
      • Gardentasun ataria
      • Deialdiak
    • Sailak
      • Enpresak garatzen
      • Enplegua garatzen
      • Ekintzailetza garatzen
      • Turismoa garatzen
      • Migrazioa eta Aniztasuna
      • Kontsumo bulegoa
      • Udalak garatzen
    • Aktualitatea
    • Agenda
    • Kontaktua
    • Esp

    Tolosaldeko enpresek lankidetza aukerak aztertu dituzte

    #Enpresak garatzen

    / Aktualitatea / Empresa / Tolosaldeko enpresek lankidetza aukerak aztertu dituzte

    Eskualdeko enpresen artean lankidetza aukerak sortzeko bigarren eta azken tailerra egin dute Lehiberri Zentroan, 16 bat enpresaren parte-hartzearekin

    Eskualdeko enpresen arteko hartu-emana sustatu, enpresen arteko mahai-inguruak antolatu eta horien arteko lankidetza ezberdinek ekar ditzaketen aukerak identifikatzeko proiektua abiatu zen irailean.

    Tolosaldea eskualdeko enpresa-sarearen kohesioa indartu eta etorkizuneko lankidetza aukeren identifikazioa burutzeko helburuarekin bi tailer burutu ditugu. Ekintza hau aurrera eramateko, OTEIC Aholkularitza-etxearekin lankidetzan aritu gara.

    Eskualdeko enpresen egoera ezagutu eta esku artean izan ditzaketen arazo edo gai nagusiak mahai gainean jarri dira agentziatik horri erantzun bat emateko aukera dagoen analizatzeko. Sektore desberdineko 16 enpresek parte hartu dute mahai inguru hauetan. Horien artean mekanizazioa, ingeniaritza, piezen fabrikazioa, industria manufakturatzaileak, garraioa, zerbitzuak eta publizitate zerbitzuak sektoreko enpresak, besteak beste.

    Garaturiko tailer edo dinamikek posible egin dute gai edo alor ezberdinen inguruko hausnarketa indibidual zein partekatua, honek enpresa bakoitzaren zein eskualdeko sare ekonomikoaren beharrak eta behar horien erantzunak identifikatzeko balio izan duelarik.

    Taldekako dinamikaren ondoren, ondorioak elkarbanatu dituzte, eta Tolosaldea Garatzenek etorkizunean elkarlan horiek ahalbidetu eta bideratu ditzan, eskakizun zehatzak egin dituzte.

    Lankidetza aukerei balio erantsia eman eta sortu diren harremanak indartzeko, bere tresna eta baliabideak enpresen eskura jarriko ditu Tolosaldea Garatzenek, etorkizuneko erronken aurrean bidelagun izateko konpromisoari eutsiz.

    #Enpresak garatzen
    Enpresen kudeaketa ikuspuntu ezberdinetatik hobetzeko, doako bederatzi ikastaro

    #Enpresak garatzen
    Eskualdeko enpresa ezberdinek Tolosaldea Garatzenekin elkarlanean egindako lanarengatik aitortzak jaso dituzte

    #Enpresak garatzen
    Badator Lehiberri Eguna: enpresen topaketa Tolosaldean.

    • Enpresak garatzen
    • Enplegua garatzen
    • Ekintzailetza garatzen
    • Turismoa garatzen
    • Aniztasuna garatzen
    • Kontsumo bulegoa
    • Udalak garatzen
    • Gardentasun ataria
    • Lege oharra
    • Pribatutasun politika
    • Cookien politika

    Lehiberri Zentroa
    Apattaerreketa Industrigunea 1,
    20400 Tolosa
    Gipuzkoa
    943 654 501

    tolosaldea@tolosaldea.eus

    enpresak garatzen
    enplegua garatzen
    ekintzailetza garatzen
    turismoa garatzen
    migrazioa eta aniztasuna
    kontsumo bulegoa
    udalak garatzen
    Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean esperientziarik onena eman ahal izateko, bisitak errepikatzerakoan zure lehentasunak gogoratuz. "Onartu" klikatuz, cookie guztiak erabiltzea onartzen duzu.
    EzarpenakONARTU
    Manage consent

    Privacy Overview

    This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
    Necessary
    Always Enabled
    Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
    Non-necessary
    Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
    SAVE & ACCEPT