/ Aktualitatea / Diversidad / Tolosaldeko Harrera Zerbitzu Integraleko ordezkariak Getxoko migrazioen harrera eta arretarako Bulegoko kideekin bildu dira
Tolosaldeko Harrera Zerbitzu Integraleko ordezkariak Getxoko migrazioen harrera eta arretarako Bulegoko kideekin bildu dira, esperientziak trukatzeko eta zerbitzu horretarako koordinazio-irizpideen berri izateko.
Joan den azaroan Tolosaldeako Harrera Zerbitzu Integrala-Harreragunea- abian jarri zenetik, lantaldea hainbat koordinazio-bilera egiten aritu da eskualde barrruko zein kanpoko eragileekin. Prozesu horren baitan, 2026ko urtarrilean funtsezko bilera bat egin zuten Bilboko Harreragunearekin. Hellburua zen zerbitzu horren esperientzia bertatik bertara ezagutzea, baita Getxoko bulegoarena ere, azken horrek urteetako ibilbidea baitu jardunean.
Tolosaldeako Harrera Zerbitzu Integrala- Harreragunea- 2025eko azaroan jarri zuen martxan Tolosaldea Garatzen-eko Migrazio eta Aniztasun Sailak, eta PeƱascal kooperatibak kudeatzen du. Getxora egindako bisitaren ondoren, Tolosaldea Garatzen-eko taldeko kide batzuk Bilboko PeƱascalen instalazioak bisitatzeko eta kooeratibak lantzen dituen lan ildoak ezagutzeko aukera ere izan zuen.