/ Aktualitatea / Turismo / TOLOSALDEKO JATETXEETAN BIKAINTASUNA BULTZATZEKO PROGRAMA
Tolosaldeko turismo gastronomikoaren sareak, Tolosa Gourmet-ek, honako hau du ikuspegi estrategiko gisa: “Tolosaldea Euskadin erreferentzia den turismo gastronomikoan kalitatezko helmuga espezializatu bihurtzea, neurri handi batean lurraldeko baliabide endogenoetan oinarritutako produktu eta zerbitzu gastronomikoen eskaintza anitza, zabala eta berezia sortuz eta sustatuz, eskariaren joera berriekin bat etorriz, eskualdeko garapen sozioekonomiko, kultural eta ingurumenekoan laguntzeko”.
Turismo gastronomikoaren produktua dinamizatzeko planean ikuspegi estrategiko hori gauzatzeko, honako helburu estrategiko hauek zehaztu ziren:
1- Tolosaldeko kultura gastronomikoaren potentzial endogenoari lotutako produktu turistiko gastronomiko bat garatzea, helmuga bereizten duen elementu gisa balioko duena.
2- Turismo gastronomikoko jarduera eta esperientzien garapena sustatzea, berritzaileak eta bereziak, elikatze-katearen etapa guztiak barne hartzen dituztenak eta tolosaldea helmuga gastronomiko gisa kokatzen laguntzen dutenak.
3- Gastronomia turismoko produktu klub adierazgarri bat sortzea, lankidetza publiko-pribatuan oinarritua, eskualdeak turismo gastronomikoaren helmuga gisa duen irudi bateratu bat zabaltzeko balioko duena eta Tolosaldearen garapen sozioekonomikoan lagunduko duena, tokiko ekonomia eta lurralde-oreka sustatuz.
4- Tolosaldearen presentzia helmuga gastronomiko gisa, merkatuetan indartzea, eta gastronomia motibaziotzat duten turisten eta txangozaleen kuota gero eta handiagoak erakartzea, eta osagarri gastronomiko bikaina eskaintzea Tolosaldea beste motibazio batzuengatik aukeratzen duten bisitariei.
5- Tolosaldean turismo gastronomikoaren garapenean parte hartzen duten eragile publiko eta pribatu guztien lehiakortasuna sustatzea, kalitatean, prestakuntzan eta berrikuntzan oinarrituta.
Nahi den eszenatokira iristeko, 5 ardatz estrategiko zehaztu ziren:
1- Plana kudeatzea, antolatzea eta ezartzea.
2- Tolosaldea turismo gastronomikorako helmuga gisa egokitzea eta hobetzea.
3- Produktu eta esperientzia gastronomikoen garapena.
4- Marketina: sustapena eta merkaturatzea.
5- Lehiakortasuna hobetzea: kalitatea, prestakuntza eta berrikuntza.
Ardatz bakoitzak helburu orokor bat eta hainbat jarduera ditu.
5. ardatzean planteatzen da, besteak beste:
Tolosa Gourmet Klubeko kideentzako prestakuntza-plana.
Horrela, lankidetza publiko-pribatuari esker, sektoreak prestigiozko gida gastronomikoetan (Michelin gida, Repsol gida, etab.) posizionamendua hobetzeko interesa adierazi digu, eta bikaintasunerako prestakuntza- eta aholkularitza-programa hau definitu da:
Nori zuzenduta dago: izen handiko gida gastronomikoetan (Michelin gida, Repsol gida, etab.) posizionamendua hobetu nahi duten Tolosaldeko jatetxeak.
Zertan datzan programa: Gastronomia-aholkulari espezializatu batek honako hauek egingo ditu parte hartzen duen establezimendu bakoitzerako:
1- Establezimendu bakoitzeko jantokiko zerbitzu motak aztertzea.
2-Bide-orria:
– Eskaintza gastronomikoari balioa gehitzeko moduak, baxeraren, bezeroaren aurreko zerbitzu motaren eta abarren bidez, jatetxe bakoitzaren eskaintza gastronomikora egokituta.
– Ardoaren eta uztartzeen balioa nabarmentzea aretoan.
– Ardo-cava on bat sortzeko aholkularitza.
– Ezarpenean lehentasunak adostea.
Diagnostikoa egiteko, ibilbide-orria azaltzeko eta ezarpenaren hobekuntza- eta jarraipen-ekintzak lehenesteko, aurrez aurreko bisitak aurreikusten dira establezimendu bakoitzera.
Banakako azterketetatik eta hobekuntza-planetatik abiatuta, eskualde-mailako analisi bat egingo da, ekintza komunak eta Tolosaldea helmuga turistikoak jatetxeei laguntzeko jarraitu beharko lukeen estrategia identifikatzeko.
Finantzazioa: Eusko Jaurlaritzako Turismo eta ostalaritza zuzendaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo zuzendaritzari esker 100%eko finantzazioa duen programa.
Izen-emateko modua eta epea: Azaroak 15a baino lehen garmendia@tolosaldea.eus emailera mezua bidali behar dute enpresa interesatuek ondorengo informazioarekin:
Jatetxearen izena:
Jatetxearen herria:
Harremanetarako pertsonaren izen-abizenak:
Harremanetarako telefonoa:
Plazak esleitzeko modua: Tolosa Gourmet Klubeko kideek lehentasuna izango dute eta izen-emate ordenaren arabera esleituko dira programa honetan dauden plazak.