Tolosaldea Garatzen logo
  • Esp
    • Hasiera
    • Nor gara?
      • Lehiberri zentroa
      • Kontratatzailearen profila
      • Plan estrategikoa
      • Gardentasun ataria
      • Deialdiak
    • Sailak
      • Enpresak garatzen
      • Enplegua garatzen
      • Ekintzailetza garatzen
      • Turismoa garatzen
      • Migrazioa eta Aniztasuna
      • Kontsumo bulegoa
      • Udalak garatzen
    • Aktualitatea
    • Agenda
    • Kontaktua
    • Esp

    TURISMO PLANAREN HIZKUNTZA EBALUAZIOAREN AURKEZPENA

    #Turismoa garatzen

    / Aktualitatea / Turismo / TURISMO PLANAREN HIZKUNTZA EBALUAZIOAREN AURKEZPENA

    • Eskualde mailan egiten den lehen ELEa da, aitzindaria izan da Tolosaldea turismo plan baten eragina neurtzerakoan.
    • Ebaluazioaren emaitzek erakutsi dute turismoaren aurrean ere, herri txikienak direla zaurgarrienak.

    Testuingurua

    Udal Legea (2016), Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa.

    «Udalerrietako egoera soziolinguistikoan eragina izan dezaketen proiektu edo plangintzak onesteko prozeduran, ekimen horiek euskararen erabileraren normalizazioari dagokionez izan lezaketen inpaktua ebaluatuko da, eta ebaluazio horren emaitzen arabera egoki irizten zaizkien neurriak proposatuko dira».

    Tolosaldea Garatzeneko Administrazio Kontseiluak, batetik legearen betebeharrari erantzunez, eta bestetik, euskararen egoerak kezkaturik, ELEa egitea erabaki zuen Tolosaldeko Turismo Jasangarriko Planari.

    Euskara datuetan

    Eskualde mailako bataz bestekoa positiboa da euskararen ezagutza mailan, biztanle gehien dituzten herrietan euskararen ezagutzak gora egin duelako.

    Turismoa datuetan

    2024ean: 654 plaza, 65 establezimendu.

    2019tik %44 igo da establezimendu kopurua eta %13 plaza kopurua.

    Establezimenduak eskualde osoan banatuta daude.

    2024eko urteko bataz besteko okupazioa %41,69 baina estazionalitatea nabarmena da; datu hoberenak udako hilabeteetakoak izanik ( %83,42 abuztuan). 2019tik %17,29ko igoera izan du bataz besteko okupazio tasak.

    Loaldien jatorria:

    • %52,33 Estatua
    • %30,25 Atzerritarra
    • %15,08 EAE
    • %2,34 Nafarroa

    Tolosaldeko Turismo Jasangarriaren Plana

    Zer lortu nahi dugu honekin? Helburu nagusia:

    Ondare eta natura baliabideak modu jasangarrian aintzat hartuta, Euskadiko eta Espainiako sistema turistikoan hobeago integratu nahi da Tolosaldea, turismoa desestazionalizatzen, deskontzentratzen eta errenta turistikoa banatzen laguntzeko. Tolosaldea aukera-gune bihurtu nahi da, bertako biztanleen bizi-kalitatea hobetzeko eta lan-aukerak sortzeko.

    HELBURUAK

    • TURISMOA DESESTAZIONALIZATZEA
    • TURISMOA DESKONTZENTRATZEA
    • ERRENTA TURISTIKOA BANATZEA
    • BIZTANLEEN BIZI-KALITATEA HOBETZEA
    • LAN-AUKERAK SORTZEA

    ELE Prozesua eta ondorioa

    Euskararen proiekzio indizea, hauskortasun indizea eta bilakaera indizea landu dira.

    Tolsoaldeko Turismo Jasangarriko Planaren helburua desestazioalizazioa lortzea denez, udako okupazio tasa urte osoko hilabeteetara zabalduko balitz, izango genukeen turista kopurua hartu da kontutan, proiekzioa egiterakoan. Eguneko Tolosaldean 497 turista izateko hipotesiarekin egin da lana.

    Eskualde mailan ez da inpaktu negatiborik aurreikusten baina herriz herriko analisia eginez, herri txikienek inpaktu negatiboa izatera iritsi daitezkeela aurreikusten da, udako okupazio tasak urte osora pasako balira.

    Proposatu diren neurri zuzentzaileak:

    • Hizkuntzari lotutako formazioa integratzea sustatzeko eta hizkuntza paisaia zaintzeko markoa sortu eta elkarlana bultzatu (Lehiberri, TG, UEMAeta Udalak).
    • Tolosaldearen turismo-kargaren diagnostiko bat egiten hasi. Puntu zehatz batzuetan, froga bezala.
    • Enpresa eta establezimenduetan euskararen erabilera garatzeko sentsibilizazio kanpainak diseinatu.
    • Lizitazioetako hizkuntza-irizpideen jarraipena nola egin daitekeen pentsatu.
    • Enpresetan/enpresentzako egiten diren formazioetan euskarazko formakuntza

    Ondorio nagusia beraz, epe ertainean ez bada ondorio ezkorrik izateko arriskurik ikusten ere, turismoa neurtu eta euskara ere turismo politikak diseinaretzakoan kontutan hartzeko konpromisoarekin jarraitzea izan da.

    #Turismoa garatzen
    LARRAITZEKO AUTOKARABANENTZAKO ZERBITZUGUNEAREN INAUGURAZIOA

    #Turismoa garatzen
    TRANTSIZIO DIGITALA

    #Turismoa garatzen
    TALENTUR

    • Enpresak garatzen
    • Enplegua garatzen
    • Ekintzailetza garatzen
    • Turismoa garatzen
    • Aniztasuna garatzen
    • Kontsumo bulegoa
    • Udalak garatzen
    • Gardentasun ataria
    • Lege oharra
    • Pribatutasun politika
    • Cookien politika

    Lehiberri Zentroa
    Apattaerreketa Industrigunea 1,
    20400 Tolosa
    Gipuzkoa
    943 654 501

    tolosaldea@tolosaldea.eus

    enpresak garatzen
    enplegua garatzen
    ekintzailetza garatzen
    turismoa garatzen
    migrazioa eta aniztasuna
    kontsumo bulegoa
    udalak garatzen
    Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean esperientziarik onena eman ahal izateko, bisitak errepikatzerakoan zure lehentasunak gogoratuz. "Onartu" klikatuz, cookie guztiak erabiltzea onartzen duzu.
    EzarpenakONARTU
    Manage consent

    Privacy Overview

    This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
    Necessary
    Always Enabled
    Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
    Non-necessary
    Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
    SAVE & ACCEPT