Tolosaldea Garatzen logo
  • Esp
    • Hasiera
    • Nor gara?
      • Lehiberri zentroa
      • Kontratatzailearen profila
      • Plan estrategikoa
      • Gardentasun ataria
      • Deialdiak
    • Sailak
      • Enpresak garatzen
      • Enplegua garatzen
      • Ekintzailetza garatzen
      • Turismoa garatzen
      • Migrazioa eta Aniztasuna
      • Kontsumo bulegoa
      • Udalak garatzen
    • Aktualitatea
    • Agenda
    • Kontaktua
    • Esp

    Euskarabilduak teknologiaren erabilera etikoagoa, iraunkorragoa eta bideragarriagoa aldarrikatuko du

    #Enpresak garatzen

    / Aktualitatea / Empresa / Euskarabilduak teknologiaren erabilera etikoagoa, iraunkorragoa eta bideragarriagoa aldarrikatuko du

    Adimen artifizialaren eztandaren sasoian, inoiz baino garrantzitsuagoa da teknologia betaurreko kritikoz begiratzea. Teknologia modu burujabean kudeatzea beharrezkoa da euskarak ingurune digitalean aurrera egin dezan.

    • Urriaren 17an izango da Donostiako San Telmo Museoan.
    • “Artifiziala ez den teknologia” da aurtengo edizioaren izenburua.

    Ziztu bizian, pentsatu gabe, aurrera garamatzan garapen teknologikoaren zurrunbiloan, gelditu, ingurura begiratu eta norantz goazen ikusi eta artifiziala den horren atzean pertsonak eta komunitateak balioan jarri nahi ditu Euskarabilduak. Inoiz baino garrantzitsuagoa da teknologia betaurreko kritikoz begiratzea eta erabiliko diren tresna informatikoei eta martxan jarriko diren digitalizazio prozesuei buruzko erabakiak pertsonen beharrak eta eskubideak lehenetsiz hartzea.

    “Artifiziala ez den teknologia” lelopean, Euskarabildua jardunaldiak teknologiaren erabilera etikoagoa, iraunkorragoa eta bideragarriagoa aldarrikatzen dutenen ahotsak entzuteko aukera emango du urriaren 17an Donostiako San Telmo museoan. Dagoeneko ohikoa den bezala, Euskarabilduak kanpoko adituak bilduko ditu, baita bertako esperientzia praktikoak ere. esperientzia praktikoak entzuteko aukera emango du.

    Besteak beste, Manuela Battaglini, datuen etikan eta pribatutasunean espezializatutako abokatua; Marta Guerrero Franco, ‘Sareak gureak dira’ liburuaren egilea; Daniel Esteban, EducaMadrid, Madrileko Erkidegoko hezkuntza sisteman teknologia burujabetza sustatzen duen plataformako kidea; eta Belén Ivars, Softcatalà Interneten eta teknologia berrietan katalana sustatzen duen elkarteko kidea izango dira hizlari moduan.

    Bertako esperientziei dagokionez, bi solasaldi izango dira, bata datu zentro lokalei buruzkoa eta bestea euskarazko ahots teknologiaren bilakaerari eta egungo egoerari buruzkoa, zeinak azpimarratu nahi duen Common Voice bezalako herri ekimenek bilakaera horretan izan dezaketen garrantzia.

    Euskarabilduak, datuak gaur egungo ondasun preziatuena direla ulertarazi nahi du eta horien kudeaketa maila lokalean egin dadin esperientziak partekatuko ditu. Teknologiaren funtzionamendua zehazten duten arauak publikoak izan beharko luketela aldarrikatu nahi du eta hezkuntza bezalako esparruak erraldoi teknologiko handien interesetatik babestu behar direla, herritarron eskubideak eta herri bezala dugun kultura eta hizkuntza defendatu nahi baditugu.

    Era berean teknologia modu burujabean kudeatzeak tokiko ekonomia indartzea dakarrela azpimarratu eta euskarak ingurune digitalean aurrera egin dezan burujabetza hau beharrezkoa dela erakutsi nahi du jardunaldiak.

    Aurtengo edizioan ere, EITBk streaming  bidez jardunaldia eskainiko du. Parte hartu nahi dutenek aurrez izena ematea beharrezkoa da. Izen-ematea guztiz doakoa da; epea irekita dago jada eta www.euskarabildua.eus webgunearen bidez egin daiteke.

    Informazio praktikoa

    Zer da Euskarabildua?

    Euskarabildua, euskara eta teknologia elkartzea helburua duen jardunaldi dibulgatzailea da, gizartean eragin nahi duen ekimen berritzaileentzako hausnarketarako eta zabalkunderako gunea, euskal gizartean eta euskaran aplikagarriak diren ezagutza eta berrikuntza teknologikoen sustapenerako aukera ematen duena.

    Jardunaldi praktikoak egitea da gure helburua: Esperientziak ezagutaraztea eta partekatzea. Nazioarteko izaera izan du sortu zenetik, Euskal Herrikoez gain, aurrez Euskal Herrian egon ez diren hizlariak ekartzea lortzen du urtero.

    Iametzak, Argiak eta Ametzagaiñak elkarlanean antolatzen dituzte 2012az geroztik jardunaldiok.

    #Enpresak garatzen
    Enpresen kudeaketa ikuspuntu ezberdinetatik hobetzeko, doako bederatzi ikastaro

    #Enpresak garatzen
    Eskualdeko enpresa ezberdinek Tolosaldea Garatzenekin elkarlanean egindako lanarengatik aitortzak jaso dituzte

    #Enpresak garatzen
    Badator Lehiberri Eguna: enpresen topaketa Tolosaldean.

    • Enpresak garatzen
    • Enplegua garatzen
    • Ekintzailetza garatzen
    • Turismoa garatzen
    • Aniztasuna garatzen
    • Kontsumo bulegoa
    • Udalak garatzen
    • Gardentasun ataria
    • Lege oharra
    • Pribatutasun politika
    • Cookien politika

    Lehiberri Zentroa
    Apattaerreketa Industrigunea 1,
    20400 Tolosa
    Gipuzkoa
    943 654 501

    tolosaldea@tolosaldea.eus

    enpresak garatzen
    enplegua garatzen
    ekintzailetza garatzen
    turismoa garatzen
    migrazioa eta aniztasuna
    kontsumo bulegoa
    udalak garatzen
    Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean esperientziarik onena eman ahal izateko, bisitak errepikatzerakoan zure lehentasunak gogoratuz. "Onartu" klikatuz, cookie guztiak erabiltzea onartzen duzu.
    EzarpenakONARTU
    Manage consent

    Privacy Overview

    This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
    Necessary
    Always Enabled
    Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
    Non-necessary
    Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
    SAVE & ACCEPT