/ Aktualitatea / Empresa / Gazteak enpleguratzeko harrera sistemaren enpresen topaketa izan dugu Lehiberri Zentroan.
Atzo izan zen Tolosaldea Garatzen-ek Batzen programako lantaldearekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiko Haurren babeseko eta Gizarte inkluiorako Sareetan dauden gazte migratu nahiz autoktonoen inklusio sozilaborala hauspotzen eta sustatzen duten enpresen topaketa.
BATZEN programak Gipuzkoako lurraldeko hainbat eragileekin egiten du lan, sare honetan dauden gazteen lan-merkaturatze prozesuak errazteko: enpresak, formakuntza zentroak, Garapen Agentziak, etab. Prozesu hauek hainbat metodologia eta ekimenen bitartez egiten dute: ekimen txikiak antolatuz (lurraldeko enpresetara bisitak adibidez); enpresen eta gazteen beharrak uztartzeko prozesuak aktibatuz (praktikaldiak, ibilbide pertsonalizatuak, lan-kontratazioak etab.).
Topaketa honetan, BATZEN programa bera eta elkarlanean diharduten enpresen esperientziak gertutik ezagutzeko aukera paregabea izan da, baita gazteen kontratazioan eragiten duten faktoreen berri izateko.
Ezagutu BATZEN programa: https://batzen.eus/es/