/ Aktualitatea / Turismo / FINANTZA AHOLKULARITZA
Testuingurua
Tolosa Gourmet, Tolosaldeko Turismo Enogastronomikoa sustatzeko klubaren baitan, elkarlan publiko-pribatuaren ondorioz eta eskualdeko enpresen beharrei erantzunez antolatu da finantza ahokularitza oinarri duen mentorizazio programa hau.
Ostalaritza sektorean familiarteko kudeaketa eredu batetik eredu profesionalera salto egin duten negozioei laguntzeko naiz negozioa optimizatzeko aukerak dituztela ikusi baina kudeaketa finantzarioan laguntza behar dutenei erantzuteko.
Ekimen honekin sektoreari babesa eman nahi zaio turismo jasangarri eta lehiakor bat garatzeko giltzarria baitira.
Mentorizazio programaren helburua
Tolosaldeko jatetxeei (bereziki turistei begira lanean dihardutenak) datuetan oinarritutako kudeaketa sistema bat ezartzean laguntzea erabaki estrategiko, operatibo eta komertzialetan hobetzea ahalbidetuko diena.
Aurrez aurreko 3 bilera
Azaroa eta abendu artean garatuko da programa.
Edukiak:
Izen-ematea
5 plaza izango ditu mentorizazio programa honek.
Izena emateko epea azaroak 6 artekoa izango da eta garmendia@tolosaldea.eus helbidera idatzi edo whatsapp-a bidali beharko da 606 758 577 zenbakira. Plaza esleipena izen-emate ordenaren arabera egingo da.
Lehentasuna izango dute Tolosa Gourmet turismo gastronomikoko klubera atxikitutako jatetxeek izango dute.