Eskualdeko enpresetan eraldaketa eta berrikuntza sustatzen ditugu. Berrikuntza hau teknologikoa nahiz ez teknologikoa izan daiteke. Horrela, alde batetik, eraldaketa digitala eta irtenbide teknologiko berriak sustatzen ditugu lehiakortasuna hobetzen duten eta produktu eta zerbitzu berritzaileen sorkuntza sustatzen duten proiektuak erraztuz. Bestetik, arlo digital edo teknologikoaz gain, enpresa batean landu daitezken gainontzeko esparruetan ere berrikuntza sustatzen dugu. Hala nola, bezeroen, merkatu berrien, logistikaren, finantzen edo barne prozesuen arloak, adibidez.
Enpresei tokiko talentua identifikatzen, erakartzen eta garatzen laguntzen diegu. Pertsonen arloan egin beharreko lanketa bi norabidetan burutu behar da. Alde batetik, enpresek euren antolakuntzetan dituzten pertsonak zaintzeko eta bertan mantentzeko lanketa egin behar da eta bestetik, kanpotik enpresan falta den talentu hori erakarri behar da. Agentziatik pertsonen arloa lantzen denean bi norabide hauek hartzen dira kontuan eta helburu bikoitz honekin egiten da lan.
Eskualdeko enpresei arduratsuagoak, eraginkorragoak eta ingurunea errespetatzen duten ereduak lortzeko trantsizioan laguntzen diegu, beren jardueran praktika jasangarriak integratzeko aholkularitza eta baliabideak eskainiz. Zentzu honetan, energia eraginkortasuna, ekonomia zirkularra eta trantsizio ekologikoarekin lotutako jarduerak lantzen dira, egungo jarduera ekonomikoek epe luzerako baldintza iraunkorrak bete ditzaten.
Formazioak lan-merkatuaren eta sektore ekonomikoen bilakaerara egokitzeko beharrezko ezagutza eta trebetasunak ematen ditu. Tolosaldea Garatzenek etengabeko formakuntza eskaintzen du Tolosaldeko enpresetako langile eta zuzendarientzat alor ezberdinetan: IKTak (informazio eta komunikazio teknologiak), Adimen Artifiziala, kudeaketa aurreratua, talentua, arlo komertziala, marketina, hizkuntzak etab. Eskaintza hau beharrezko da enpresen %90 mikroenpresak dituen eskualde baterako.
Lankidetza ardatzak lurraldeko eragile ekonomiko ezberdinen arteko koordinazio egituratua eta eraginkorra bermatzea du helburu. Ardatz honen bidez, informazio-fluxuak partekatzeko mekanismoak, helburu komunak definitzeko prozesuak eta jarduera bateratuak planifikatzeko tresnak ezartzen dira. Enpresen arteko edo enpresa eta Tolosaldea Garatzenen arteko elkarlanak tresna nagusi bezala Lehiberri Foroa du. Foroan ekimen ezberdinak burutzen ditugu lankidetza hau sustatzeko. Helburu bikoitzarekin egiten dugu lan. Alde batetik, elkar ezagutza eta proiektu ezberdinetan lankidetza. Horrela, enpresa sare indartsu eta kohesionatuago bat lortzea ahalbidetuko da. Bestetik, gure sailetik burutzen diren proiektu edo ekimenak enpresentzako benetan baliagarriak direla bermatzea. Azken finean, eurekin adostutako lan ildoetan burutuko diren proiektuak direlako. Agentziako Enpresa saileko estrategia bisio partekatu batekin sortua izanik, bertatik egiten den lanketa enpresek balioztutako lanketa izango da.
Lehiberri Zentroko areto nagusia, eta bilera eta formazio gelak alokatzerako orduan, hobariak prezioan.
Enpresa Sailak antolatzen dituen ordainpeko ikastaro eta jardunaldietan hobariak izen-ematearen prezioan.
Barne komunikazio kanala izateaz gain, bazkari edo topaketak antolatzen dira, enpresen kasu errealak eta proiektuak ezagutarazteko.
Foroko kideek parte-hartze zuzena dute, bai urteko batzarrean, baita aldiro biltzen den talde sustatzailearen aukeraketan.
SPRI, Eusko Jaurlaritza edo Gipuzkoako Foru Aldundiarekiko departamentu hainbatekin bitartekaritza.