/ Aktualitatea / Turismo / TALENTUR
Talentur turismo-sektorea bere bilakaeran laguntzeko diseinatutako Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako prestakuntza-ekimena da, prestakuntza-zentroekin eta lurraldeko eragileekin elkarlanean garatua.
Turismoak gero eta erronka konplexuagoak ditu aurrean: etengabeko berrikuntza, AAren tresna berriak, jasangarritasuna, kudeaketa-eredu berritzaileak eta, bereziki, talentua erakartzeko eta prestatzeko premia larria. Azken hori funtsezkoa da belaunaldi-erreleboa bermatzeko eta kalitatezko esperientziak mantentzeko ingurune oso lehiakor batean.
Prestakuntza, beraz, palanka estrategiko bihurtzen da. Etengabeko profesionalizazioa ezinbestekoa da helmugaren lehiakortasuna indartzeko, zerbitzuaren kalitatea hobetzeko eta turismo-sektore profesionala etengabe eraldatzen ari den testuinguru batera prestatzeko.
Talenturrek errealitate horri erantzuten dio eredu deszentralizatu eta kolaboratibo baten bidez, eskualde bakoitzaren errealitateetara nahiz turismo-ekosistemaren aniztasunera egokitzeko gai dena.
Jarraian 2026 udazkenetik aurrera martxan jarriko den formazio katalogoaren zerrenda daukazu. Tolosaldeak pare bat antolatzea aurreikusten da, hori dela eta, sektoreko parte den eta formazio beharrak dituen orok bere interesak markatzea lagungarri zaigu oso, zuen beharrei erantzuten dien eskaintza aukeratu ahal izateko.
Epea: Uztailak 26
Formazio bakoitzari buruzko informazio zehatza hemen>>
Eskerrik asko zure parte hartzeagatik.