Tolosaldea Garatzen logo
  • Esp
    • Hasiera
    • Nor gara?
      • Lehiberri zentroa
      • Kontratatzailearen profila
      • Plan estrategikoa
      • Gardentasun ataria
      • Deialdiak
    • Sailak
      • Enpresak garatzen
      • Enplegua garatzen
      • Ekintzailetza garatzen
      • Turismoa garatzen
      • Migrazioa eta Aniztasuna
      • Kontsumo bulegoa
      • Udalak garatzen
    • Aktualitatea
    • Agenda
    • Kontaktua
    • Esp

    Jatorri anitzeko emakumeen bilgune den Guretzako taldean parte hartzeko epea zabaldu da

    #Aniztasuna garatzen

    / Aktualitatea / Diversidad / Jatorri anitzeko emakumeen bilgune den Guretzako taldean parte hartzeko epea zabaldu da

    Hilabetean behin biltzen da taldea, eta nahi adina saiotara joan daitekeen arren, aurrez izena eman beharko da.

    Bizi esperientziak, kezkak eta jakintzak partekatuz, elkarrengandik ikastea helburu duen taldea da Guretzako. Bertako nahiz atzerritik eskualdera bizitzera etorritako emakumeak biltzen dira, hilabetean behin. 

    Ikastea ez ezik, harremantzea eta herrian parte hartzea sustatzea ere bada programaren helburuetako bat. Horregatik, lehen urratsa elkar ezagutzea izaten da beti, elkarrizketarako konfiantzazko giro aproposa sortzeko. 

    Ondoren, gai askoren inguruko hausnarketa bultzatzen da saioetan: emakumeen eskubideak, zaintza lanak, jatorrizko herriko bizimodua, oraingo herrian bizikidetza eta integrazioa, baliabide sozialen ezagutza… 

    Aurten Tolosaldeko bost herritan osatu da taldea, eta ordutegi hau izango dute urtea amaitu bitarte (ikasturtea amaitu arte taldeek biltzen jarraituko dute):

    ANOETA
    Hileko 4. ostiraletan: irailak 24, urriak 29, azaroak 26, abenduak 17.
    15:00-17:00 | Udaletxea

    IRURA
    Hileko azken ostegunak: irailak 30, urriak 28, azaroak 25, abenduak 14
    10:00-12:00 | Kultur Etxea

    VILLABONA
    Hileko 3. astelehenak: irailak 20, urriak 18, azaroak 15, abenduak 13
    17:00-19:00 | Mintzola, Subijana etxea

    ZIZURKIL
    Hileko azken asteazkenak: irailak 29, urriak 27, azaroak 24, abenduak 15
    10:00-12:00 | Kultur Etxea

    ALEGIA
    Hileko azken astearteak: Irailak 28, Urriak 26, Azaroak 30, Abenduak 14
    10:00-12:00 | Kultur Etxea

    Izena emateko

    Guretzako taldean parte hartzea doakoa da, eta nahi adina saiotara joan daiteke. Are gehiago, norbere herriko taldean parte hartu ezin dutenek, inguruko beste herrietara ere gerturatzeko aukera dute. Hala ere, izena-ematea beharrezkoa izango da, aforoa kontrolatu eta hartu beharreko neurriak hartzeko.

    IZENA EMAN

    #Aniztasuna garatzen
    Maiatzak 21, Aniztasun Kulturalaren Nazioarteko Eguna eta Maiatzak 25, Afrikako Nazioarteko Egunari lotuta hainbat ekintza Tolosaldean

    #Aniztasuna garatzen
    ‘Bizilagunak’ egitasmoak maiatzaren 10ean elkartuko ditu mahaiaren bueltan hemen jaiotako familiak eta hona bizitzera etorritakoak

    #Aniztasuna garatzen #Aniztasuna garatzen
    Tolosaldeko eta Bilboko Harreraguneak elkarlanean

    • Enpresak garatzen
    • Enplegua garatzen
    • Ekintzailetza garatzen
    • Turismoa garatzen
    • Aniztasuna garatzen
    • Kontsumo bulegoa
    • Udalak garatzen
    • Gardentasun ataria
    • Lege oharra
    • Pribatutasun politika
    • Cookien politika

    Lehiberri Zentroa
    Apattaerreketa Industrigunea 1,
    20400 Tolosa
    Gipuzkoa
    943 654 501

    tolosaldea@tolosaldea.eus

    enpresak garatzen
    enplegua garatzen
    ekintzailetza garatzen
    turismoa garatzen
    migrazioa eta aniztasuna
    kontsumo bulegoa
    udalak garatzen
    Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean esperientziarik onena eman ahal izateko, bisitak errepikatzerakoan zure lehentasunak gogoratuz. "Onartu" klikatuz, cookie guztiak erabiltzea onartzen duzu.
    EzarpenakONARTU
    Manage consent

    Privacy Overview

    This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
    Necessary
    Always Enabled
    Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
    Non-necessary
    Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
    SAVE & ACCEPT