/ Aktualitatea / Diversidad / Tolosaldeko eta Bilboko Harreraguneak elkarlanean
Tolosaldeko Harrera Zerbitzu Integraleko arduradunak Bilboko Harreragunearekin elkartu dira, esperientziak trukatzeko eta zerbitzu berriaren koordinazio-irizpideak zehazteko.
Joan den azaroan Tolosaldeko Harrera Zerbitzu Integral berria (Harreragunea) ireki zenetik, eskualdeko zein kanpoko agente ezberdinekin koordinazio-bilerak egiten ari da lan-taldea. Prozesu horren barruan, bilera garrantzitsua egin dute Bilboko Harreragunearekin, 2024ko azaroan martxan jarri zen zerbitzuaren eskarmentua ezagutzeko.
Izar Iriartek, Peñascal kooperatibatik Tolosaldeko Harreragunean arreta eskaintzen duen teknikariak, Bilboko arduradunekin partekatu ditu harrera-zerbitzuek egunerokoan dituzten erronka nagusiak