Tolosaldea Garatzen logo
  • Esp
    • Hasiera
    • Nor gara?
      • Lehiberri zentroa
      • Kontratatzailearen profila
      • Plan estrategikoa
      • Gardentasun ataria
      • Deialdiak
    • Sailak
      • Enpresak garatzen
      • Enplegua garatzen
      • Ekintzailetza garatzen
      • Turismoa garatzen
      • Migrazioa eta Aniztasuna
      • Kontsumo bulegoa
      • Udalak garatzen
    • Aktualitatea
    • Agenda
    • Kontaktua
    • Esp
    #Turismoa

    Tolosaldeko Turismo Jasangarriaren Plana

    Eskualdeko garapen turistiko egoki baterako bide orria

    / Proiektuak / Turismo / Tolosaldeko Turismo Jasangarriaren Plana

    Proiektu hau aktibo dago
    2 milioi euro, hurrengo hiru urteetan proiektuak garatzeko

    Tolosaldeak 2 milioi euroko diru-laguntza jaso du, Europako Next Generation funtsekin Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak osatutako Euskadiko Jasangarritasun Turistikoko bigarren Lurralde Planeko proiektuak garatzeko. Tolosaldeko Jasangarritasun Turistikoaren Planean biltzen dira proiektuok. Tolosaldea Garatzenek garatu du, udalekin eta sektoreko eragileekin batera egindako prozesu parte hartzaile baten ondotik, eta oinarria 2021ean egindako Tolosaldeko Marketin Plana izanik.

    Trantsizio berde eta jasangarria

    Energia eraginkortasuna hobetzea
    Gehiago irakurri
    Trantsizio digitala
    Gehiago irakurri
    Lehiakortasuna
    Gehiago irakurri
    Zer lortu nahi dugu honekin? Helburu nagusia

    Ondare eta natura baliabideak modu jasangarrian aintzat hartuta, Euskadiko eta Espainiako sistema turistikoan hobeago integratu nahi da Tolosaldea, turismoa desestazionalizatzen, deskontzentratzen eta errenta turistikoa banatzen laguntzeko. Tolosaldea aukera-gune bihurtu nahi da, bertako biztanleen bizi-kalitatea hobetzeko eta lan-aukerak sortzeko.

    Gainerako helburuak
    Ikusgarritasuna

    Eskualdearen bereizgarrien bidez, Euskadiko eskaintza turistikoaren barruan ikusgarritasuna eta ezagutza indartzea.

    Garapen sozioekonomikoa

    Tolosaldearen garapen sozioekonomiko eta jasangarria sustatzea, kalitatezko enpleguaren eta digitalizazioaren bidez.

    Komunikazioa

    Komunikazio euskarri guztiak posizionamendu berrira egokitzeko urratsak definitu eta lehenestea.

    Gastronomia eta natura

    Euskadi mailan, turistikoki gastronomia eta natura alorretan duen erreferentzia indartzea.

    Kokalekua

    Euskadiren bihotzean, hiriburuetatik eta kostaldetik hurbil duen kokaleku pribilejiatuari etekina ateratzea.

    Gure kultura

    Euskal nortasun eta kultura balioan jartzea, bisitariari ezagutza eta horiekiko errespetua adieraziz.

    Landa-eremua

    Euskadiko benetako landa eremua ezagutzera eman eta gerturatzeko esperientziak eskaintzea eta balioan jartzea.

    Eskaintza osagarria

    Potentzial turistiko handieneko herrien inguruan eskaintza ordenatu bat sortzen lagunduko duen irudi bat finkatzea.

    Produktu turistikoak

    Xede publikoen eta posizionamenduaren araberako produktu eta esperientzia turistikoak garatzea.

    Jasangarritasuna

    Jasangarritasunaren sustatzaile izatea, turismo jasangarriko helmuga turistiko gisa posizionatzeko eta Euskadiren posizionamenduan laguntzeko.

    1. Ardatza Trantsizio berde eta jasangarria
    Tolosaldeko ondare naturala balioan jartzeko, zaintzeko edota aberasgarriago egiteko lau proiektu egingo dira. Aurrekontua: 338.750 € Exekuzio epea: 2024-2025
    Egingo diren proiektuak
    Alkiza
    Fagus-Alkiza
    Fagus-Alkiza, Hernio-Gazumeko Interpretazio Zentroa lekualdatu eta tresna digitalen bidez eskaintza osatu.
    Fagus-Alkiza

    Gaur egun, Fagus-Alkiza, Hernio-Gazumeko Interpretazio Zentroa, Alkizako udaletxeko ganbaran dago. Alkizako Udalak plazan kokatuta dagoen Erretore Etxea erosi du eta bertan kokatuko da interpretazio zentro berria, bisitariei eskainiko zaizkien zerbitzu ezberdinen artean. Proiektu honekin, interpretazio zentroa kokapen berrira eraman, bisitariari zentroaren bisita erraztu eta eskaintza erakargarri bat izatea lortu nahi da.

    Amezketa
    Pello Zabala Gunea
    Gune honek 2022ko apirilean ireki zituen ateak eta bere helburua Amezketako ondare natural eta kulturala dinamizatzea dira.
    Pello Zabala Gunea

    Proiektu honekin, Aralarko Parke Naturalaren Interpretazioaren atalean sakondu nahi da tresna digitalen bidez, berez guztiontzat irisgarria ez den Arritzagako bailara zoragarria bisitari guztiei gerturatu eta Ierabizkar errotaren bisita aberasteko.

    Tolosaldea
    biodibertsitatea
    Biodibertsitatea hobetzea eta erosioaren aurkako neurriak hartzea

    Honetaz gain, biodibertsitatea hobetu eta zabalkundean laguntzeko, mendi ibilbideen inguruetan berreskuratu daitezkeen hezeguneak, basoak edo fauna eta floraren habitatak aztertuko dira.

    2. Energia eraginkortasuna
    Mugikortasun ikuspegitik helduko zaio gai honi. Oinez edo bizikletan ibiltzeko Ibilbideen egungo eskaintza aberastu, osatu eta erakargarriago bihurtu nahi da. Aurrekontua: 622.000€ Exekuzioa: 2023-2024-2025
    Egingo diren proiektuak
    Tolosaldea
    bide-sarea
    Mendi bideen sarea, bide berdeak, BTT ibilbideak, atsedenlekuak…
    Tolosaldea oinez eta bizikletaz

    Gaur egungo bide eta eskaintzaren diagnosia egingo da, eta hori hobetzeko ekintzak zehaztu: mendi bideen sarea, bide berdeak, BTT ibilbideak, atsedenlekuak…

    Tolosaldea
    Mugikortasuna
    Mugikortasun turistikoaren azterketa egin, eta irtenbideak martxan jarriko dira.
    Mugikortasun turistikoa

    Auto pilaketak ematen diren eremuetan irtenbideak lantzea, autokarabana guneak sortzea, ibilgailu elektrikoen karga guneak, oinez mugitzeko erraztasunak, bizikleta sistemak, e.a. dira azterketa horretan jorratuko diren puntuak.

    3. Ardatza: Digitalizazio eta inteligentzia turistikoa
    Turista eskualdera iritsi, edota eskualdean dagoenean, baliabide turistikoetara iristeko komunikazio kanalak errazteko eta hobetzeko ekintzak barnebiltzen ditu lan-lerro honek. Aurrekontua: 246.775€ Exekuzioa: 2023-2024-2025
    Egingo diren proiektuak
    Tolosaldea
    web
    Eskualdeko web turistikoaren garapenarekin jarraitzea da asmoa, hobekuntza gehiago txertatuz.
    www.tolosaldea.eus

    Baita liburuxka digitalak, eskualdeko eragileekin partekatutako sare sozialen eta edukien plangintza, online publizitatea edo ikus-entzunezkoen garapena ere…

    Tolosaldeko turismo bulegotik eskualdeko eskaintzara eta ondarera gerturatzeko errealitate birtualeko tresnak ezartzea.

    “Social listening” edo entzute aktiboaren jarraipenerako tresnak ezarriko dira, inzidentzia eta abisuak kudeatzeko tresnak, e.a. Helmugaren kudeaketa adimendunean sakondu eta hobekuntzak planteatzeko sistema sortu nahi dira

    4. Ardatza: Lehiakortasuna
    Lau esparrutako proiektuak garatuko dira: turismo kulturalaren eskaintza sortu eta hobetzen, irisgarritasuna lantzen, turismo aktiboaren eskaintza hobetzen, eta bertako produktuak balioan jartzeko eskaintza garatzen. Aurrekontua: 772.500€ Exekuzioa: 2023-2024-2025
    Turismo kulturaleko proiektuak
    Literatura
    Asteasu eta Obaba, Bernardo Atxagaren bi lekuak ezagutzeko bi kilometroko ibilbidea da.
    Muskerraren bidea

    Bernardo Atxaga euskal idazlearen mundu literarioan oinarrituta, Asteasun kokaturiko ibilbide hau dinamizatzeko helburuarekin, helburuko publiko ezberdinetara bideratzeko ekintza berriak proposatu nahi dira.

    Zizurkil
    Gerra zibila
    Saseta defentsa-sistemaren Interpretazio Zentroa sortu nahi da, Zizurkilgo Plaza Etxeberri eraikinean.
    Saseta Interpretazio Zentroa

    Espainiako Gerra Zibilean Andatza mendilerroan sortutako defentsa-sistema izan zen. Eusko gudariek 34 egunez geldiarazi zituzten erreketeak, ia armarik gabe, Aduna, Zizurkil, Asteasu eta Larraul inguruan.

    Larraul
    Museografia
    Eskualdeko landa-ingurunearen azken hamarkadetako eraldaketa du aztergai museoak.
    Larraulgo ekomuseoa

    Nekazaritzari lotutako piezak nagusi diren arren, erlijioa, merkataritza, kirola, gerra edota festari lotutako elementuak ere badaude. Museoan hobekuntzak txertatu nahi dira, esate baterako, bisita autogidatua egiteko aukera ezartzea.

    Hernialde eta Alkiza
    Euskara
    Ibilbide bat, Tolosaldeak euskararen irakaspenean izan duen garrantzia azpimarratu eta euskaldunberrien bizipenak balioan jartzeko
    Kutxidazu bidea Ixabel

    1990eko hamarkadan argitaratutako umorezko eleberrian oinarrituta, ibilbidea garatu nahi da Hernialde eta Alkizako lurretan barrena. Tolosaldeak berebiziko garrantzia izan du euskararen irakaspenean, batik bat, landa-eremuko baserriek. Zentzu horretan, euskaldunberrien bizipenetan landa eremuak izan duen papera balioan jarri nahi da.

    Tolosaldea irisgarria.
    Tolosaldea
    Irisgarritasuna
    Eskualdeko baliabideen inbetarioa osatu nahi da, irisgarritasuna eta seinaleztapena kontutan hartuz
    Irisgarritasuna eta seinaleztapena

    Baliabide turistikoak aztertzerako orduan, MICE edo aisialdiko segmentuan sar daitezkeenak ere aztertu nahi dira. Bestalde, Tolosako Plaza Zaharrean kokatuta dagoen eskualde mailako turismo bulegoa irisgarriagoa egiteko ekintzak burutu nahi dira. Turismo baliabideen seinaleztapena ere hobetu nahi da, azken finean, hauetara iristeko erraztasunak eman nahi zaizkio bisitariari.

    Turismo aktiboa
    Abaltzisketa
    Abentura
    Abentura parkea
    Txindokiko Itzala

    Zuhaitz parkea berritu nahi da, eta Txindokiko Mariren figura indartzeko ekintzak gauzatu.

    Abaltzisketa
    Kirola
    Euskal Herriko Trail estazioak hiru sarrera ditu. Horietako bat Larraitzen (Abaltzisketa).
    Trail estazioa

    Larraitzen kokatuta dagoen parkean ibilbideak eta harrera-gunea hobetu nahi dira, korrikalariei dutxa, komun eta takila zerbitzua eskainiz.

    Tokiko produktuak
    Amezketa
    Gastronomia
    Bi produktuok tradizio eta ibilbide sakona dute, batik bat, Amezketan eta Aralar inguruan.
    Taloa eta mondejua

    Garai bateko erroten funtzionamenduarekin eta artzaintzaren tradizioarekin lotuta, bi produktu horien inguruko xehetasunak ezagutzeko eta ekoizpen moduetara gerturatzeko esperientzia gastronomikoak diseinatu eta sortu nahi dira.

    Orexa
    Gastronomia
    Oihan-Txiki Kooperatibaren ustiategia bisitatzeko harrera-zentroa sortu nahi da.
    Orexako produktuak

    Auzolanean sortutako herri proiektua da Oihan Txiki kooperatiba. 1753 ardik osatzen dute gure artaldea, hau Gipuzkoako latxa artalde handiena izanik, eta gazta mota ugari ekoizten dituzte. Ustiategia bisitatzeko esperientzia sortzearekin batera, Orexako elikagaien salmenta, dastatze eta erakusketa gunea jarri nahi dira.

    Aduna
    Sagardogintza
    Bi sagardotegi daude Adunan: Zabala eta Aburuza
    Adunako sagardoa

    Aduna sagardogintzari lotutako herria da, sagar ekoizle hainbat izateaz gain, bi sagardotegi ere badituelako. Garrantzia hori balioan jarriko duten esperientzia gastronomikoak diseinatu eta sortu nahi dira.

    Tolosa
    Elikadura
    Esperientzia gastronomikoak indartu nahi dira Tolosako babarrunaren, gozogintzaren eta Azokaren inguruan
    Tolosako produktuak

    Tolosako gozogintza eta Tolosako Babarruna balioan jarriko duten esperientzia gastronomikoak diseinatu eta sortu nahi dira. Tolosako Azokaren dinamizaziorako bisitariei begirako ekintzak antolatzea ere aurreikusten da.

    Azken berriak
    #Iraunkortasuna #Udalak garatzen
    Elika Heziz Tolosaldea, una red de donación alimentaria que une los centros escolares y la ciudadanía


    2026/09/16

    #Turismoa garatzen
    LARRAITZEKO AUTOKARABANENTZAKO ZERBITZUGUNEAREN INAUGURAZIOA


    2026/07/28

    #Mugikortasuna
    Tolosaldeak garraio publikoaren etorkizuneko zerbitzua hobetzeko proposamena aurkeztuko dio Gipuzkoako Foru Aldundiari


    2026/07/22

    #Berriak #Udalak garatzen
    Tolosaldea Garatzenek 120.000 euro jasoko ditu eskualdearen eredu energetikoa egonkortzeko


    2026/07/15

    Berri guztiak
    Harremanetarako
    Proiektu hauetakoren baten inguruan xehetasun gehiago nahi? Idatziguzu

    Olatz Ilarregi Martiarena
    Turismo Saileko arduraduna

    ilarregi@tolosaldea.eus

    Turismo saila
    Tolosaldea Garatzen

    Lehiberri Zentroa

    943 654 501
    tour@tolosaldea.eus
    • Enpresak garatzen
    • Enplegua garatzen
    • Ekintzailetza garatzen
    • Turismoa garatzen
    • Aniztasuna garatzen
    • Kontsumo bulegoa
    • Udalak garatzen
    • Gardentasun ataria
    • Lege oharra
    • Pribatutasun politika
    • Cookien politika

    Lehiberri Zentroa
    Apattaerreketa Industrigunea 1,
    20400 Tolosa
    Gipuzkoa
    943 654 501

    tolosaldea@tolosaldea.eus

    enpresak garatzen
    enplegua garatzen
    ekintzailetza garatzen
    turismoa garatzen
    migrazioa eta aniztasuna
    kontsumo bulegoa
    udalak garatzen
    Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean esperientziarik onena eman ahal izateko, bisitak errepikatzerakoan zure lehentasunak gogoratuz. "Onartu" klikatuz, cookie guztiak erabiltzea onartzen duzu.
    EzarpenakONARTU
    Manage consent

    Privacy Overview

    This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
    Necessary
    Always Enabled
    Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
    Non-necessary
    Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
    SAVE & ACCEPT